Edukira joan

Rodano (ibaia)

Koordenatuak: 46°34′27″N 8°22′49″E / 46.5742°N 8.3804°E / 46.5742; 8.3804
Wikipedia, Entziklopedia askea
Rodano
Rhône (fr), Ròse (oc), Rôno (frp), Rhone (de)
Datu orokorrak
Garaiera2.209 m
MotaIbai nagusi
Luzera812 km
Geografia
Map
Koordenatuak46°34′27″N 8°22′49″E / 46.5742°N 8.3804°E / 46.5742; 8.3804
Estatu Suitza
Suitzako kantonamendua Vaud kantonamendua
Hidrografia
Ibaiadarrak
Arroaren azalera98.000 km²
Arro hidrografikoaRhône basin (en) Itzuli
Ur-emaria1.780 m³/s
LakuakLéman
IturburuaRodanoko glaziarra (Obergoms)
(2.209 m)
Bokalea
()
Mediterraneoa (Arles
Port-Saint-Louis-du-Rhône)

Rodano[1] (frantsesez, Rhône; frankoproventzeraz, Rôno; okzitanieraz, Ròse; alemanez, Rhone; Valaisko alemanieraz, Rotten) Europako ibai nagusietako bat da, Suitzan jaio, Léman aintziratik igaro eta Frantziako hego-ekialdea zeharkatu ondoan, Mediterraneora isurtzen dena. 812 kilometro luze da eta 97.800 kilometro koadroko arroa drainatzen du.

Rodano Mediterraneoan isurtzen den Europako ibairik garrantzitsuenetakoa da. Rodanoren glaziarrean du iturburua, 1.750 m-ko garaieran, Aare mendialdean, Suitzako erdi-hegoaldeko Alpe mendietan. Mendebalderantz egiten du, eta Léman aintziran barneratzen da. Aintzira alderik alde igaro ondoren, Frantziako estatuan sartzen da (Rhône-Alpes), Jura mendiak inguratzen ditu eta Saona ibaiaren ura jasotzen du Lyon hirian.

Hegoalderako norabidea hartzen du puntu horretan, eta Alpe aldeko ibaien ura biltzen du: Isère, Durance, Ardèche. Gard eta Vaucluseko behe-lautadak zeharkatzen ditu behe-ibilguan eta, Arles hirira iritsi baino lehen, bi adar nagusitan banatzen da, Mendebaldeko Rodano edo Rodano Txikia eta Rodano Handia. Marseillako hiriaren mendebaldean isurtzen du ura Mediterraneoan, ibai delta zabala eratuz.

Lyon hiritik bokaleraino ontziz ibil daiteke, Frantziako gobernuak 1940-1970 urteetan egin zituen bideratze-lanei esker. Beste ubide batek Rodano eta Rhin ibaiak lotzen ditu Saonatik Rhineraino luzatzen den ubidearen bidez.

Rodanoren emaria 95 urtez, 1920-2014 bitartean, neurtu zen Bellcaireko estazioan[2]. Ibaiak 95.590 kilometro koadroko eremua drainatua du gune horretan, arro osoaren % 97,7. Batez besteko emaria 1.700 m³/s da. Emari handiena otsailean du (2.020 m³/s), eta txikiena abuztuan (1.080 m³/s).

Rodanoren batez besteko emariak (/s) Bellcairen neurtuak
Datuak: 1920-2014 bitartean

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]