Edukira joan

San Paulo katedrala (Dundee)

Koordenatuak: 56°27′39″N 2°58′05″W / 56.460921°N 2.967959°W / 56.460921; -2.967959
Wikipedia, Entziklopedia askea
San Paulo katedrala
Dundeeko San Paulo katedrala.
Irudi gehiago
Kokapena
Estatu burujabe Erresuma Batua
Herrialdea Eskozia
Eskoziako kontseilu guneaDundee City
Koordenatuak56°27′39″N 2°58′05″W / 56.460921°N 2.967959°W / 56.460921; -2.967959
Map
Historia eta erabilera
Irekiera1855
Erlijioaanglikanismoa
ElizbarrutiaDiocese of Brechin (en) Itzuli
IzenaPaulo Tartsokoa
Arkitektura
ArkitektoaGeorge Gilbert Scott
Estiloaarkitektura neogotikoa
Ondarea
Webgune ofiziala

San Paulo katedrala (ingelesez: St Paul's Cathedral) Eskoziako Dundee hiriko katedrala da, Eskoziako Apezpiku Elizari dagokiona. A mailako eraikina izendaturik dago.

Dundeeko gaztelua egon zen tokian eraikita dago. Dirudienez k.o. 80 urtetik aurrera izan dira gotorlekuak bertan eta haien aztarnak oraindik gelditzen dira.

1847an Alexander Penrose Forbes Brechingo apezpiku izendatu zuten eta Dundeen bizitzea aukeratu zuen. Garai hartan San Paulo izeneko kapera bat zegoen Castle Streeten (Gazteluaren kalea) eta jendeak errezatzeko egokia ez zela ikusita eliza handiagoa eraikitzea erabaki zuen. 1853 eta 1855 artean eraiki zuten estilo gotikoan, George Gilbert Scott arkitekto ingelesak diseinatua.

14.000 libera esterlinatik gora kostatu zuen eta hamar urte behar izan zituzten herritarrek diru hori biltzeko. 1865an sagaratu zuten eta 1905ean katedral izendatua izan zen.

Katedralaren aurrealdea.

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]