Shaanxi
Shaanxi (陕西) Shǎnxī Shěng | |
---|---|
Txinako Herri Errepublika | |
Administrazioa | |
Estatua | Txina |
Izen ofiziala | 陕西省 |
ISO 3166-2 | CN-SN |
Hiriburua | Xi'an |
governor of Shaanxi (en) | Liu Guozhong (en) |
Zatiketa | |
Geografia | |
Koordenatuak | 34°16′00″N 108°54′00″E / 34.2666667°N 108.9°E |
Azalera | 205,800 km² |
Mugakideak | Shanxi, Henan, Hubei, Chongqing, Sichuan, Gansu, Ningxia eta Barne Mongolia |
Punturik altuena | Mount Taibai (en) |
Demografia | |
Biztanleria | 37.327.378 (2010) 39.528.999 (2020) Adierazpen errorea: Ustekabeko < eragileaAdierazpen errorea: Hitz ezezaguna "br" (2010) |
Dentsitatea | 180 bizt/km² |
Informazio gehigarria | |
Gobernadorea | Yuan Chunqing |
Etniak | Han %99,5 Hui %0,4 Besteak %0,1 |
Ordu eremua | UTC+08:00 |
www.shaanxi.gov.cn |
Shaanxi (陕西 txinera sinplifikatuz), Txinako Herri Errepublikako probintzia baten izena da. Probintziak 205.800 kilometro koadroko azalera dauka eta 2004ko erroldaren arabera 37.050.000 biztanle bizi ziren bertan.
Inguru naturala eta kokapena
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Shaanxi probintziaren mugakideak honakoak dira: Barne Mongolia lurralde autonomoa iparraldean, Shanxi probintzia ekialdean, Henan probintzia hego-ekialdean, Chongqing udaltasuna, Hubei probintzia eta Sichuan probintzia hegoaldean, eta Gansu probintzia mendebaldean.
Probintziako hiriburua Xi'an hiria da.
Geografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Shaanxik duen iparraldetik hegoalderako hedadura handiak, klima ezberdinen agertzea posible egiten du. Iparraldean, Barne Mongoliako mugan, basamortua dago, erdialdean Loess goi-lautada, hegoaldean eta ekialdetik mendebalderako norabidean Qin mendiak, eta Qin mendietatikhegoaldera klima azpitropikaleko basoak.
Probintziako iparraldean hotz handia egiten du neguan eta beroa neguan, neguak eta udaberriak nahiko lehorrak izaten dira. Zenbat eta hegoalderago, ugariagoak izaten dira prezipitazioak, Asia hego-ekialdeko montzoiarekin batera maiatzetik urrira bitartean. Urteko batez-besteko tenperatura 9 eta 16 gradu artekoa da, -11 eta 3,5 gradu artean urtarrilean, eta 21 eta 28 gradu artean uztailean.
Shaanxi probintziako gunerik jendetsuena hegoaldean dago, probintziako hiriburu den Xi'an hiriaren inguruan. Iparraldeko klima hotzagoak baldintzatu egiten du bertako biztanleen bizimodua eta hori dela eta, hiri handiak urriak dira bertan.
Etniak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Shaanxiko biztanleri gehiena Han etniakoa da. Hui etniako kideak, probintziaren ipar-mendebaldean bizi dira Ningxiatik gertu.
Banaketa administratiboa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Mapa | # | Izena | Txinera sinplifikatuz | Pinyineraz | Mota |
---|---|---|---|---|---|
1 | Xi'an | 西安市 | Xī'ān Shì | Azpiprobintzia mailako hiria | |
2 | Ankang | 安康市 | Ānkāng Shì | Prefektura mailako hiria | |
3 | Baoji | 宝鸡市 | Bǎojī Shì | Prefektura mailako hiria | |
4 | Hanzhong | 汉中市 | Hànzhōng Shì | Prefektura mailako hiria | |
5 | Shangluo | 商洛市 | Shāngluò Shì | Prefektura mailako hiria | |
6 | Tongchuan | 铜川市 | Tóngchuān Shì | Prefektura mailako hiria | |
7 | Weinan | 渭南市 | Wèinán Shì | Prefektura mailako hiria | |
8 | Xianyang | 咸阳市 | Xiányáng Shì | Prefektura mailako hiria | |
9 | Yan'an | 延安市 | Yán'ān Shì | Prefektura mailako hiria | |
10 | Yulin | 榆林市 | Yúlín Shì | Prefektura mailako hiria |
Politika
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Shaanxi probintziako gobernadorea Yuan Chunqing da. Txinako Alderdi Komunistak probintzian duen ordezkaria Zhao Leji da.
Garraioa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Aireportuak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kokapen Hiria | NAZE | NAGE | Aireportuaren izena |
SHAANXI | |||
Ankang | ZLAK | AKA | Ankang Aireportua |
Hanzhong | ZLHZ | HZG | Hanzhong Aireportua |
Xi'an | ZLXY | XIY | Xi'an Xianyang Nazioarteko Aireportua |
Yan'an | ZLYA | ENY | Yan'an Aireportua |
Yulin | ZLYL | UYN | Yulin Aireportua |
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- (Txineraz) Shaanxiko gobernuaren webgunea.
Artikulu hau Txinako geografiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |