Shanghai
Shanghai[1] (txinera sinplifikatuz: 上海; pinyinez: Shànghăi), Txinako hiririk handiena da. Yangtzeko deltaren hegoaldean kokatua dago. Hirigunea Huangpu ibaiaren bi alboetan zehar hedatzen da.
Administrazioari dagokionez, Shangai Txinako lau jendetsuenetako bat da. Txinako gobernu zentralak administratzen du. Txinako hiriburu ekonomikoa da eta munduko portu nagusia. Udalerriak 6.340 km2-ko azalera du eta azken zentsuaren arabera 24.870.895 biztanle.
Txinako beste hiri batzuk baino beranduago garatzen hasi bazen ere, gaur egun Guangzhou edo Shenzhen hirien aurretik dago eta, pixkanaka, Hong Kongen mailara iristen ari da.
Geografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Inguru naturala
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Shanghai Txinako ekialdean dago, Yangtze ibaiaren deltako gune ekonomiko garrantzitsuan, Txinako beste hiri garrantzitsuren inguruan. Udaltasunaren mugakideak honakoak dira: Jiangsu probintzia ipar-mendebalde eta mendebaldean, eta Zhejiang probintzia hegoaldean.
Hiria Yangtze ibaiaren deltan dago, Txinako ekialdeko kostaldean, eta Hong Kong eta Beijingetik distantzia berdintsura. Udalerri osoa Yangtze eta Hangzhou badiaren arteko penintsulak, Chongmingek (Txinako hirugarren irlarik handiena) eta irla txikiago gehiagok osatzen dute. Huangpu ibaiak (Yangtze ibaian urak isurtzen dituenak) hiria bitan banatzen du: alde batean, Puxi eta Huangpu Barrutia eta bestean, Pudong Barrutia.
Klima
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Nahiz eta Shanghai ez dagoen itsasertzean, eta kosta 40 kilometro ingurura dagoen, Yangziren itsasoratzearen gertutasunak urte guztian zehar hiri oso hezea bihurtzen du. Euriteak maiatza eta udazkenean izaten dira, udan 40 °C-ak gainditzen dira inoiz eta zenbait negu oso latzak izaten dira.
Historian neurtutako tenperaturarik altuena 39,0 °C eta baxuena -5,0 °C izan ziren.[2]
Aukeratu beheko zatian urte-tarte bat, urte horiek goian xehetasun handiagoz ikusteko.
Ikusi edo aldatu datu gordinak.
Datu klimatikoak (上海 (1971–2000)) | |||||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Hila | Urt | Ots | Mar | Api | Mai | Eka | Uzt | Abu | Ira | Urr | Aza | Abe | Urtekoa |
Batez besteko tenperatura maximoa (°C) | 8.1 | 9.2 | 12.8 | 19.1 | 24.1 | 27.6 | 31.8 | 31.3 | 27.2 | 22.6 | 17.0 | 11.1 | 20.2 |
Batez besteko tenperatura minimoa (°C) | 1.1 | 2.2 | 5.6 | 10.9 | 16.1 | 20.8 | 25.0 | 24.9 | 20.6 | 15.1 | 9.0 | 3.0 | 12.9 |
Pilatutako prezipitazioa (mm) | 50.6 | 56.8 | 98.8 | 89.3 | 102.3 | 169.6 | 156.3 | 157.9 | 137.3 | 62.5 | 46.2 | 37.1 | 1164.7 |
Prezipitazio egunak (≥ 0.1 mm) | 9.7 | 10.3 | 13.9 | 12.7 | 12.1 | 14.4 | 12.0 | 11.3 | 11.0 | 8.1 | 7.0 | 6.5 | 129.0 |
Eguzki orduak | 123.0 | 115.7 | 126.0 | 156.1 | 173.5 | 147.6 | 217.8 | 220.8 | 158.9 | 160.8 | 146.6 | 147.7 | 1894.5 |
Hezetasuna (%) | 75 | 74 | 76 | 76 | 76 | 82 | 82 | 81 | 78 | 75 | 74 | 73 | 76.8 |
Iturria: [3] |
Historia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Shangai Han dinastiaren garaian hasi zen garrantzia hartzen, arrantza eta gatzaren industria esplotatzen hasi zirenean. XII. mendean dagoeneko kotoiaren ardatz nagusietako bat zen. 1553. urtean, hiriko harresia eraiki zen: data hori Shangai hiriaren jaiotzatzat hartzen da.
XIX. mendearen hasieran, Shangai Txinako ardatz industrial eta komertzial bihurtu zen, bere kokapen estrategikoari esker, Yangtze ibaiaren alboan, mendebaldearekin komertzioa errazten zuena. Opioaren lehenengo gerra amaitzean, 1842an, Britainiarrek agindu zuten Shangai atzerriko herrialdeekiko komertzioari ireki zekion. Britainia eta Shangairen arteko erlazioa beti izan zen ona, biek interesa baitzuten.
1930ean, Shangai Txinako barruti bat bihurtu zen. 1937an, Shangaiko gudaren ostean, hiria japoniarren esku erori zen. Okupazio horrek 1945 urtea arte iraun zuen. Bigarren Mundu Gerraren garaian, europar askorentzako gotorleku bihurtu zen: adibidez, juduentzat irekita egon zen munduko hiri bakarra zen.
1949an iraultza komunistaren garaipenarekin, atzerritar gehienek hiria utzi zuten. Baita empresari txinatar askok, bere negozioak Hong Kongera mugitzea erabaki zuten eta.
Hala ere, Shangaik zuen garrantzia azkar berreskuratu zuen gobernuaren politika ekonomikoaren aldaketak eraginda, 1980ko hamarkadatik aurrera hazkunde ekonomiko handienetakoa izandako hiri txinatarra da, urtero batez beste BPGa % 10etik gora hazten baita. Gaur egun, Txinako motor industrialetako bat da.
Demografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]2000. urteko erroldaren arabera, udalerri osoan 16.738.000 biztanle zeuden (horien artean, hirira lanera etorritako 3,8 milioi etorkin). 1990eko hamarkadaren hasieratik, biztanleria hiru milioitan hazi da %25 biano gehiago. Gizonezkoak biztanleriaren %51,4a dira eta emakumezkoak gainontzeko %48,6.
Etorkinen artean, Anhui eta Jiangsu probintzietatik etorritako biztanleak daude. Horrez gain, Taiwanen jaiotako biztanleria 350.000 eta 700.000 pertsona inguru dela uste da.
|
|
Banaketa administratiboa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Hiria 18 barrutiz eta konderri batez osatuta dago. Barrutiotako bederatzi "Puxi"-ko zonaldean daude, hiriko alde zaharrean, Huangpu ibaiaren hegoaldean. Erdialdeko gune finantzieroa Hongqiao eta Bundeko guneetan biltzen da Huangpu Barrutian eta Lujiazuiko gunea Pudongen.
Huangpu Barrutian ere hiriko merkatari eta denda gune nagusia dago, Nanjing kalean. Aintzina saltzaile behartsuak biltzen ziren han baina gaur egun multinazionalek eta luxuzko dendek egoitzak dituzte.
Erdialdeko barrutiak honakoak dira:
- Huangpu Barrutia (黄浦区; Huángpǔ Qū)
- Luwan Barrutia (卢湾区 Lúwān Qū)
- Xuhui Barrutia (徐汇区 Xúhuì Qū)
- Changning Barrutia (长宁区 Chángníng Qū)
- Jing'an Barrutia (静安区 Jìng'ān Qū)
- Putuo Barrutia (普陀区 Pǔtuó Qū)
- Zhabei Barrutia (闸北区 Zháběi Qū)
- Hongkou Barrutia (虹口区 Hóngkǒu Qū)
- Yangpu Barrutia (杨浦区 Yángpǔ Qū)
Horrez gain, kanpoaldeko barrutien artean, beste zortziok daude:
- Baoshan Barrutia (宝山区 Bǎoshān Qū)
- Minhang Barrutia (闵行区 Mǐnháng Qū)
- Jiading Barrutia (嘉定区 Jiādìng Qū)
- Jinshan Barrutia (金山区 Jīnshān Qū)
- Songjiang Barrutia (松江区 Sōngjiāng Qū)
- Qingpu Barrutia (青浦区 Qīngpǔ Qū)
- Nanhui Barrutia (南汇区 Nánhuì Qū)
- Fengxian Barrutia (奉贤区 Fèngxián Qū)
Pudong-eko barrutia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Pudong (浦东新区 Pǔdōng Xīn Qū)
Shangaiko alde berrian kokatua da. 1990eko hamarkadararte ez zen garatu. Gaur egun,Txinako gune ekonomiko nagusia da eta dozenaka etxe orratz eta etorbide zabal eraikitzen ari dira. 1992. urtea arte, Chuansha konderri izena izan zuen.
Chongming irla
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Chongming Konderria (崇明县 Chóngmíng Xiàn)
Yangtze ibaiaren erdian dauden hiru uharteren multzoa da. Gaur, Shanghain geratzen den konderri bakarra da. Nekazal gunea da, hainbat ortu eta etxebizitza zahar biltzen ditu oraindik ere. Chong Ming-eko Parke Naturala bertan dago.
Ekonomia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Shanghai nazioarteko merkataritza gune nagusia da, Txinako Herri Errepublikako nagusienetakoa Hong Kongekin batera. Txinako gobernuak herrialdeko beste probintzietan baino beranduago hasi zituen erreforma ekonomikoak Shanghai hirian (1992. urtean), baina hiriak laster hartu zien aurre inguruko probintziei.
Shanghaik munduko porturik garrantzitsuena dauka, 2007. urtean 560 milioi tona mugitu zituen. Horrez gain, azken urtean, Hong Kong hiriko portua gainditu du kontainerren trafikoan eta, egun, munduko bigarrena da, Singapurkoak bakarrik gaindituta.
Garraioa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Garraio publikoa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Shanghaiko metroa 1995ean zabaldu zen eta gaur egun zortzi lineak osatzen dute. Etorkizunean, metro-sareak 22 linea izatea aurrikusten da. Prezioak distantziaren arabera aldatu arren, prezioak 3 eta 9 yuan artekoak dira. 2007. urtean 2,18 milioi pertsonek erabili zuten batez beste.
Maglev trena
[aldatu | aldatu iturburu kodea]2002. urtean, mugitzeko lebitazio magnetikoa darabilen munduko lehen trena zabaldu zen Shanghai Pudong Nazioarteko Aireportua eta Longyang kalean dagoen tren geltokiaren artean. 30 kilometroko ibilbidea 7 minutu eta 21 segundotan egiten du trena, eta 431 kilometro orduko abiadura lortzen du.
Aireportuak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kokapena | NAZE | NAGE | Aireportuaren izena |
SHANGHAI | |||
Shanghai | ZSSS | SHA | Shanghai Hongqiao Nazioarteko Aireportua |
Shanghai | ZSPD | PVG | Shanghai Pudong Nazioarteko Aireportua |
Portua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Shanghaiko portua Shanghai inguruko eta Yangshanen itsasoaren erdian eraikitako ur sakoneko portuak osatzen dute. 2006an 537 milioi tona zama mugitu ziren bertan: munduko porturik erabiliena izan zen.
Hiri senidetuak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Shanghai ondorengo hiriekin ditu senidetza hitzarmenak sinatuta:
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Euskaltzaindia. (2012-06-29). 171. araua: Asiako toponimia. (Noiz kontsultatua: 2013-02-11).
- ↑ Shanghai hiriko urtekari estatistikoa.
- ↑ http://cdc.cma.gov.cn/shuju/index3.jsp?tpcat=SURF&dsid=SURF_CLI_CHN_MUL_MMON_19712000_CES&pageid=3 China Meteorological Administration
Ikus, gainera
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Shanghaiko udaltasunaren webgunea (Ingelesez)
- Shanghaiko Euskal Etxea (Txineraz) (Ingelesez) (Gaztelaniaz)