Edukira joan

Shi Tingmao

Wikipedia, Entziklopedia askea
Shi Tingmao

Bizitza
JaiotzaChongqing1991ko abuztuaren 31 (33 urte)
Herrialdea Txinako Herri Errepublika
Jarduerak
Jarduerakjauzilaria eta igerilaria
Pisua52 kilogramo
Altuera1,59 metro

IMDB: nm8619569 Instagram: shitingmao_ Olympic.org: tingmao-shi Edit the value on Wikidata

Shi Tingmao (txinera sinplifikatuz: 施廷懋; pinyinez: Shī Tíngmào, Chongqing, 1991ko abuztuaren 31), 2016ko Olinpiar Jokoetan, urrezko bi domina, eta, 2020ko Olinpiar Jokoetan, beste urrezko bi lortu dituen tranpolin jauzilari txinatarra da.[1]. Munduko Igeriketa Federazioak (FINA) bost aldiz jarraian izendatu zuen "urteko emakumezko jauzilaria" 2015 eta 2019 artean[2].

Kirol ibilbidea

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gaztetan gimnasia artistikoan aritu ondoren, 2003an hasi zen tranpolin jauziak egiten.

2010eko Aiako Jokoetan lortu zuen aurreneko urrezko domina. Hurrengo urtean, Munduko Txapelketan, urrezko domina irabazi zuen 1 m-ko tranpolinean, hori lortzen zuen aurreneko emakumezko txinatarra izanik. Hurrengo munduko txapelketa guztietan, 3 m-ko tranpolin bakarka[3] eta sinkronizatuan, txapeldun izan da.[4]

2016an, Rioko Olinpiar Jokoetan, txapeldun olinpikoa izan zen 3 m-ko bakarka eta sinkronizatuan,[5] eta, Tokioko Jokoetan ere, urrezko dominak eskuratu zituen proba bietan.[1]

Nazioarteko palmaresa

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Joko Olinpikoak
Urtea Lekua Domina Proba
2016 Rio de Janeiro ( Brasil) 1. postua, urrezko domina 3 m tranpolina
2016 Rio de Janeiro ( Brasil) 1. postua, urrezko domina 3 m tranpolina sinkronizatua
2020 Tokio ( Japonia) 1. postua, urrezko domina 3 m tranpolina
2020 Tokio ( Japonia) 1. postua, urrezko domina 3 m tranpolina sinkronizatua
Munduko Uretako txapelketak
Urtea Lekua Domina Proba
2011 Shanghai ( Txina) 1. postua, urrezko domina 1 m tranpolina
2013 Bartzelona ( Katalunia) 1. postua, urrezko domina 3 m tranpolina
2015 Kazan ( Errusia) 1. postua, urrezko domina 3 m tranpolina
2015 Kazan ( Errusia) 1. postua, urrezko domina 3 m tranpolina sinkronizatua
2015 Kazan ( Errusia) 2. lekua, zilarrezko domina 1 m tranpolina
2017 Budapest ( Hungaria) 1. postua, urrezko domina 3 m tranpolina
2017 Budapest ( Hungaria) 1. postua, urrezko domina 3 m tranpolina sinkronizatua
2019 Gwangju ( Hego Korea) 1. postua, urrezko domina 3 m tranpolina
2019 Gwangju ( Hego Korea) 1. postua, urrezko domina 3 m tranpolina sinkronizatua
Asiako Jokoak
Urtea Lekua Domina Proba
2010 Guangzhou ( Txina) 1. postua, urrezko domina 3 m tranpolina
2010 Guangzhou ( Txina) 2. lekua, zilarrezko domina 1 m tranpolina
2014 Incheon ( Hego Korea) 1. postua, urrezko domina 1 m tranpolina
2014 Incheon ( Hego Korea) 1. postua, urrezko domina 3 m tranpolina sinkronizatua
2018 Jakarta-Palembang ( Indonesia) 1. postua, urrezko domina 3 m tranpolina
2018 Jakarta-Palembang ( Indonesia) 1. postua, urrezko domina 3 m tranpolina sinkronizatua

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. a b (Ingelesez) «Diving SHI Tingmao - Tokyo 2020 Olympics» .. (Noiz kontsultatua: 2021-08-28).[Betiko hautsitako esteka]
  2. «China's Shi Tingmao awarded FINA Best Female Diver of 2018 - Xinhua | English.news.cn» www.xinhuanet.com (Noiz kontsultatua: 2021-08-28).
  3. (Ingelesez) «Diving, Day 8: Third consecutive 3m title for Shi Tingmao (CHN)» FINA - Fédération Internationale De Natation (Noiz kontsultatua: 2021-08-28).
  4. «Wang Han/Shi Tingmao take China's 6th diving gold at FINA Worlds - Xinhua | English.news.cn» www.xinhuanet.com (Noiz kontsultatua: 2021-08-28).
  5. (Ingelesez) IOC. «Rio 2016 Diving - Olympic Results by Discipline» Olympics.com (Noiz kontsultatua: 2021-08-28).

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]