Edukira joan

Suzanne Rose Elosu

Wikipedia, Entziklopedia askea
Suzanne Rose Elosu
Bizitza
JaiotzaAldude, 1901
Herrialdea Nafarroa Beherea, Euskal Herria
HeriotzaBaiona, 1980 (78/79 urte)
Familia
AitaFernando Elosu
Hezkuntza
Hizkuntzakfrantsesa
Jarduerak
Jarduerakmedikua eta politikaria
Sinesmenak eta ideologia
Alderdi politikoa Frantziako Alderdi Komunista

Suzanne Elosu (Aldude, 1901-Baiona, 1980) euskal politikari eta medikua izan zen. Fernando Elosu mediku anarkistaren alaba.

Alderdi komunistako ordezkari bezala Baionako udal kontseilaria izan zen 1945tik 1959ra. Baionako lehen hautetsi emaztea izan zen 1945an, emazteak ere hautetsi izateko eskubidea lortu zuten urtean.

Mediku bezala oinazerik gabeko erditzearen defentsan aitzindaria izan zen[1].

1929ean Rousseauri buruzko tesia idatzi zuen, La maladie de Jean-Jacques Rousseau, oihartzun handia lortuz. Lan honetan idazle frantziarraren sintoma psikiatrikoak, bere ustezko eromenaren jatorria, gernu-ugaltze sistemaren malformazio batekin lotzen zuen[2].

Baionako Herriko Etxeak, 2011 urtean, aho batez onartu zuen Lauga eta ospitalearen arteko biribilgune bati bere izena jartzea[3][4][5].

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. Horrela jaso egin zen 2010eko maiatzaren 27ko Baionako udal batzarrean: "Elle fut un des pionniers de l’accouchement sans douleur et de plus, résistante, militante féministe et humaniste".http://www.bayonne.fr/fileadmin/user_upload/imports/deliberations/20100527/2-Proc%C3%A8s-verbal%20s%C3%A9ance%20du%20conseil%20municipal%20du%2027%20mai%202010.pdf (Frantsesez)
  2. (Gaztelaniaz): http://www.revistaaleph.com.co/component/k2/item/591-las-enfermedades-de-jean-jacques-rousseau.htmlLa doctora Suzanne Elosu publicó, en el año de 1929, el libro La Maladie de Jean-Jacques Rousseau y, por primera vez, alguien intentó relacionar los síntomas psiquiátricos y los genito-urinarios. Su diagnóstico fue el de un "delirio tóxico de interpretación" debido a que una posible "retracción de la uretra" le produjo la dificultad para orinar y esto lo llevó, con los años, a una "uremia renal crónica" que le generó la "intoxicación de las células cerebrales" y su ulterior delirio. El éxito de este diagnóstico ha llegado hasta nuestro tiempo y algunos biógrafos lo consideran la mejor teoría para las patologías de Rousseau.
  3. 2011ko urriaren 20ko Baionako udal batzarrean hartutako akordioa izan zen:http://www.bayonne.fr/fileadmin/user_upload/imports/deliberations/20111020/Proces-verbal%20de%20la%20s%C3%A9ance%20du%2020%20octobre%202011.pdf[Betiko hautsitako esteka](Frantsesez)
  4. https://web.archive.org/web/20190410182811/https://moovitapp.com/index/48/public-transit-resources/line/5394/757518/3344067/Chronoplus_Parking_La_Floride_%253C_%253E_Cassin_%253C_%253E_Parking_La_Floride.jpg
  5. http://boucau.pcf.fr/24121

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  • Joseba Aurkenerena: Fernand Elosu, Baionako mediku anarkista. [1]