Edukira joan

Aldude

Koordenatuak: 43°05′46″N 1°25′33″W / 43.0961°N 1.4258°W / 43.0961; -1.4258
Wikipedia, Entziklopedia askea
Aldude
 Nafarroa Beherea, Euskal Herria
Esnazu herriko Jasokuntzaren eliza eta pilotalekua

Bandera


Armarria


Map
Kokapena
Herrialdea Euskal Herria
Lurraldea Nafarroa Beherea
EskualdeaBaigorri-Ortzaize
Administrazioa
Estatua Frantzia
Eskualdea Akitania Berria
Departamendua Pirinio Atlantikoak
ElkargoaEuskal Hirigune Elkargoa
BarrutiaBaiona
KantonamenduaEuskal Mendialdea
Izen ofiziala Aldude
Auzapeza
(2020-2026)
Martin Suquilbide
(independente)
Posta kodea64430
INSEE kodea64016
Herritarraaldudar
Kokapena
Koordenatuak43°05′46″N 1°25′33″W / 43.0961°N 1.4258°W / 43.0961; -1.4258
Azalera23,27 km2
Garaiera345-1000 metro
Distantzia25,9 km (Donibane Garazitik)
Demografia
Biztanleria380 (2018:  6)
Dentsitatea13,79 biztanle/km²
Zahartzea[1]% 20,43
Ugalkortasuna[1]‰ 18,83
Ekonomia
Jarduera[1]% 79,49 (2011)
Desberdintasuna[1]% 1,11 (2011)
Langabezia[1]% 2,78 (2013)
Euskara
Euskaldunak% 52,78 (2010)
Erabilera% 20,55 (2011)
Datu gehigarriak
SorreraXVI. mendea


Aldude[2][a] Euskal Herriko udalerri bat da, Nafarroa Beherea lurraldean kokatuta. Baigorri-Ortzaize eskualdean dago, Donibane Garazi hiriburutik 25,9 kilometrora. Altuera 345 eta 1 000 metro artekoa da, eta 23,27 km²-ko azalera hartzen du. 2018. urtean 327 biztanle zituen.

Bertako biztanleak aldudarrak dira.

Aldudeko ibarreko hiriburua da.

Aldude beste hizkuntza batzuetan ere ezagutzen da, hala nola:

Gainera, toponimoa hainbat modutan agertu da historian zehar:

  • Alduide (1193)[5]
  • Montes de Alduides (1237)[6]
  • Aldude (1353)[6]
  • Alduyde (1374, 1381, 1392)[5][6]
  • Alduide (1614, Nafarroako Kontuen Ganberako tituluak)[7]
  • Les Aldudes (1863)[8]

Aldude izena Aldubide izenaren uzkurduratik datorrela pentsa daiteke. Aldu (garai batean "altu" izendatzeko tokiko hitza zena) eta bide hitzen elkarketak osatzen dutela pentsa daiteke.[9]

Beste toponimoak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ahuntzarita "ahuntzen arrokaren lekua" esalditik dator.

Elokadi Baztanekiko mugan dagoen txoko bat da, 1863an Iparraldeko eta Bearnoko hiztegi topofrafikoak aipatzen duena.[8]

Eznaratzu aurreko toponimotik dator Esnazu, 1863an Iparraldeko eta Bearnoko hiztegi topofrafikoan Eznazu bezala jaso zena eta Cassiniren mapan Esnaratsu. ez- a es- aldaketa "esne" hitzarekin asimilatzearen ondorio da.

Aldude Aldudeko ibarran dago.

Ingurune naturala

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Baigorri-Ortzaize eskualdean dago kokaturik udalerria, mendi garaiez inguraturik: Adi (1 459 m) eta Iturrunburu (1 291 m) aipagarrienak izanik.

Urepele eta Bankarekin batera Kintoa osatzen du, Nafarroa Garaiak eta Nafarroa Behereak elkarrekin dituzten larreak.

    Datu klimatikoak (Banka, 1981-2010)    
 Hila   Urt   Ots   Mar   Api   Mai   Eka   Uzt   Abu   Ira   Urr   Aza   Abe   Urtekoa 
Erregistraturiko tenperatura maximoa (°C) 22.3 29.0 33.0 35.0 36.5 41.1 40.9 42.6 37.5 35.0 28.0 24.0 42.6
Batez besteko tenperatura maximoa (°C) 11.0 12.3 15.3 16.9 20.8 23.9 25.9 26.1 23.7 19.4 14.1 11.5 18.4
Batez besteko tenperatura (ºC) 6.9 7.6 10.0 11.5 15.1 18.1 20.1 20.3 17.7 14.5 9.9 7.6 13.3
Batez besteko tenperatura minimoa (°C) 2.8 3.0 4.7 6.1 9.3 12.3 14.3 14.5 11.8 9.5 5.7 3.8 8.2
Erregistraturiko tenperatura minimoa (°C) -12.6 -13.0 -8.5 -2.5 1.0 3.0 6.2 3.5 1.0 -1.5 -7.7 -9.7 -13.0
Batez besteko prezipitazioa (mm) 187.6 159.5 158.6 181.2 131.5 84.4 74.9 84.4 115.3 152.9 212.5 201.6 1744.4
Prezipitazio maximoa 24 ordutan (mm) 99.0 109.0 109.5 95.7 97.0 69.0 86.7 85.2 81.0 99.0 96.5 130.1 130.1
Iturria: Frantziako klimatologia zerbitzua[10]

1374. urteko Nafarroako artxiboko dokumentu batean agertzen da, Alduyde izenarekin. Populazio finkorik gabeko artzaintza-eremutzat hartzen zen. Aldudeko artzainek, hasiera batean, etxolak altxatzeko eta baratze txiki bat lantzeko eskubidea zuten, baina ez ziren euren lurren jabeak, antzinako araudien arabera, banaezintzat hartzen baitziren. Egungo komunitatearen kokalekua Jourmendi izeneko leku baten gainean gertatu zen.[6]

Populazio handiena XVII. eta XVIII. mendeetan izan zen, Baigorriko ibarretik etorritako artzain eta ezkonberri bikoteekin. Jende horiek aurre egin behar izan zioten etxe eraiki berriak aldian behin eraistera bultzatzen zituzten haraneko agintarien aurkakotasunari. 1765ean Aldudeko biztanleek bost sindiko izendatu zituzten beren arazoez ardura zitezen Baigorriri men egin gabe.

Frantziako Iraultzaren bezperan, Aldudeko ibarreko Batzarrean onartua da. Hala ere, Iraultzaren garaian bakarrik ezarri zen udalerri independentean. 1794ko ekainaren 3an, Konbentzioaren Gerrako Aldudeko guduaren ondorioz herria guztiz erre zuten.[11] 1814an Arthur Wellesley Wellingtongo Dukearen tropek eskualdea inbaditu eta herria erre zuten. 1856tik 1863ra Pirinioen mendebaldean Iruñe eta Baiona arteko burdinbidea Alduden barrena igarotzeko egitasmo bat izan zen, azkenean Irun-Hendaiatik gauzatua.

Duela gutxi arte, Bailea, Perkainenea eta Filipeinea izeneko hiru etxe franko egon ziren, non Frantziako agintariek ez zuten jurisdikziorik. Desertoreen ohiko asilo-lekua ziren. Gauza bera gertatzen zen Esnazu herriko Malsoinea izeneko etxean.

1793 1800 1806 1821 1831 1836 1841 1846 1851 1856 1861 1866 1872 1876 1881 1886 1891 1896 1901
- 1 320 1 675 2 187 2 329 2 391 2 832 2 885 2 824 2 760 1 328 1 226 1 195 1 179 1 197 1 261 1 196 1 152 1 077
1906 1911 1921 1926 1931 1936 1946 1954 1962 1968 1975 1982 1990 1999 2006 2007 2008 2013 2018
1 042 1 008 961 976 984 960 930 851 807 718 586 483 433 395 378 376 373 321 327
Grafiko hau ezin da une honetan ikusi, software arazo bat dela eta. Lanean ari gara ahalik eta lasterren grafikoak berriro erakutsi ahal izateko.
Hasiera Amaiera Auzapeza Alderdia
1808 Jean Ardantz
1815 Jean Uhide
1816 Martin Arrambide
1829 Charles Schmarzow
1831 Salvat Larre
1833 Mathieu Barcelona
Jean Arambel
1839 Charles Schmarzow
1848 Pierre Mocoçain
1860 Alfred Saurel
1862 Étienne Ritou
Jean Bergougnan
1871 Étienne Ritou
1885 1898 Jean Chabagno
1995 2014 Peio Setoain
2014 2020 Jean-Michel Dendarieta
2020 karguan Martin Suquilbide
falta diren datuak osatu egin behar dira

Erakunde publikoak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2017ko urtarrilaren 1era arte, Aldude Garazi-Baigorri herri elkargoaren kide zen. Une horretatik aurrera, sortu berria zen Euskal Hirigune Elkargoaren parte izatera pasa zen.[12]

Euskal Hirigune Elkargoaren esku dagoko Car Express hiriarteko autobus sareak zerbitzatzen du herria. Guztira, line batek eskaintzen du zerbitzua.[13]


Leon Arambel[14]: Euskal Herriko Ahotsak proiekturako egindako elkarrizketa[15][16]

Luis Luziano Bonapartek, 1869an, Aldudeko ibarreko herri guztiak sailkatu zituen, mendebaldeko behe-nafarrera euskalkian, Arberoa eta Ortzaize ibarretan hitz egiten zena.[17]

Koldo Zuazok, 2010ean, Aldudek nafar-lapurtera euskalkian sailkatu zituen.[18]

Ondasun nabarmenak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Aldudar ospetsuak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Herri senidetuak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Aldude ondorengo herriekin senidetuta dago:

  1. /alðuðe/ ahoskatua (laguntza)

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. a b c d e Euskal Herriari Begira. Udalbiltza.
  2. Euskaltzaindia. 122. araua: Nafarroa Behereko herri izendegia. .
  3. Jobbé-Duval, Brigitte. (2009). Dictionnaire des noms de lieux des Pyrénées-Atlantiques. Archives & Culture ISBN 978-2-35077-151-9. PMC 466662204. (Noiz kontsultatua: 2021-05-17).
  4. Gran Enciclopedia de Navarra | ALDUIDES. (Noiz kontsultatua: 2021-05-17).
  5. a b Orpustan, Jean-Baptiste. (2006). Nouvelle toponymie basque : noms des pays, vallées, communes et hameaux historiques de Labourd, Basse-Navarre et Soule. (Éd. entièrement rev. et corr. argitaraldia) Presses universitaires de Bordeaux ISBN 2-86781-396-4. PMC 72757865. (Noiz kontsultatua: 2021-05-17).
  6. a b c d «Aldude» www.pop.culture.gouv.fr (Noiz kontsultatua: 2021-05-17).
  7. Don Jose Yanguas Miranda jaunek argitaratu izenak
  8. a b (Frantsesez) Raymond, Paul. (1863). Dictionnaire topographique du département des Basses-Pyrénées. Impr. impériale (Noiz kontsultatua: 2021-05-17).
  9. 1907-2000., Nègre, Ernest,. (1998). Toponymie générale de la France.. Droz PMC 467131108. (Noiz kontsultatua: 2021-05-17).
  10. Bankako estazioko balio klimatologikoak. Frantziako Gobernua (Noiz kontsultatua: 2020-08-24).
  11. AL Harmonville. Dictionnaire des dates, des faits, des lieux et des hommes historiques. I.
  12. Instituzioaren behar gorria. 2015eko urriaren 11. Argia.com
  13. (Frantsesez) «Ipar Euskal Herriko TXIK TXAK sarea: garraio publikoaren gorakada handia hilabetean.» France Bleu 2019-10-21 (Noiz kontsultatua: 2021-04-22).
  14. «Arambel, Leon - Ahotsak.eus» ahotsak.eus (Noiz kontsultatua: 2018-10-16).
  15. «Ahotsak.eus, Euskal Herriko hizkerak eta ahozko ondarea» www.ahotsak.eus (Noiz kontsultatua: 2018-10-16).
  16. «Bizkaitarrekin gazteleraz Iparraldeko artzainek - Ahotsak.eus» ahotsak.eus (Noiz kontsultatua: 2018-10-16).
  17. Luis Luziano Bonaparte. Carte des Sept Provinces Basques, montrant la delimitation actuelle de l´euscara, et ses divisions en dialectes, sous-dialectes et varietés, 1863.
  18. Koldo Zuazo. El euskera y sus dialectos. Alberdania, 2010.
  19. Iguxkagerrea: Frantziako Kultura Ministerioa, Mérimée datu basea
  20. Joalginenborda: Frantziako Kultura Ministerioa, Mérimée datu basea
  21. Menementa: Frantziako Kultura Ministerioa, Mérimée datu basea
  22. Jasokundeko kapera: Frantziako Kultura Ministerioa, Mérimée datu basea
  23. Esnazuko eliza: Frantziako Kultura Ministerioa, Palissy datu basea
  24. Andre Mariaren eliza: Frantziako Kultura Ministerioa, Mérimée datu basea
  25. «Wayback Machine - Nafarroako herri eta hiri senidetuak» web.archive.org (Noiz kontsultatua: 2022-05-13).

Ikus, gainera

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]