The River Wild
The River Wild | |
---|---|
Jatorria | |
Argitaratze-data | 1994 |
Izenburua | The River Wild |
Jatorrizko hizkuntza | ingelesa |
Jatorrizko herrialdea | Ameriketako Estatu Batuak |
Banatze bidea | eskatu ahalako bideo |
Ezaugarriak | |
Genero artistikoa | thrillerra, ekintza-filma, abenturazko filma, krimenezko filma, film dramatikoa eta survival film (en) |
Iraupena | 108 minutu |
Kolorea | koloretakoa |
Zuzendaritza eta gidoia | |
Zuzendaria(k) | Curtis Hanson |
Antzezlea(k) | |
Ekoizpena | |
Ekoizlea | David Foster (en) Lawrence Turman (en) |
Edizioa | David Brenner |
Bestelako lanak | |
Musikagilea | Jerrald Goldsmith |
Argazki-zuzendaria | Robert Elswit |
Fikzioa | |
Kontakizunaren tokia | Idaho, Boston eta Salmon ibaia (Idaho) |
The River Wild (euskaraz Ibai Basatia) 1994ko Curtis Hanson estatubatuar zinema zuzendariaren suspeense filma bat da. Meryl Streep, Kevin Bacon, David Strathairn, Benjamin Bratt, John C. Reilly eta Joseph Mazzello aktoreek antzeztu zuten.
Nahiz eta filma Idahon girotua egon, Montana eta Oregonen filmatu zen.
Argumentua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Gail eta Tom Hartman (Meryl Streep eta David Strathairn) krisian dauden Bostongo senar-emazte helduak dira. Haien Roarke semearen (Joseph Mazzello) urtebetetzea iristear dagoenez Idahoko ibai laister batean rafting jeitsiera batekin ospatzea erabaki dute, honela hiruek batera egingo duten ekintza honen bidez senar-emazteek ere heuren harremana berbideratzeko aukera aprobetxti nahi dutelarik. Gail rafting egiten guztiz trebea den emakumea da, ibai hau maiz jeitsi baitu eta bertako arriskugune eta korronte bizi guztiak ezagutzen baiditu, aldiz, Tom lanbidez arkitektua eta naturarekin harreman handirik izan ez duen ohiko hiritarra da. Halere, laisterrera familiak ustekabeko arrisku ezezagun batekin topo egingo du...
Hartmandarrak banketxe bat ohostu berri duten bi gaizkileekin topo egingo dute, Wade (Kevin Bacon) izaera hotz eta azpijokozalea duen psikopata hiltzailea eta Terry (John C. Reilly). Bi gaizkileek ibaia jeitsi eta haien atzetik dituzten poliziak sahiestu asmoz familia osoa bahituko dute. Gailek bai baia nahiz bahitzaileei aurre eginez bere familia eta beraren bizitzak salbatu ahal izateko duen kemen guztia erakutsi beharko du.
Aktoreak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Meryl Streep: Gail Hartman
- Kevin Bacon: Wade
- David Strathairn: Tom Hartman
- Joseph Mazzello: Roarke Hartman
- John C. Reilly: Terry
- Benjamin Bratt: Johnny rangerra
- Elizabeth Hoffman: Gailen ama
- Diane Delano: rangerra
- William Lucking: Frank
- Paul Cantelon: biolinjolea
- Glenn Morshower: polizia
- Stephanie Sawyer: Willa
- Victor H. Galloway: Gailen aitar
- Thomas F. Duffy: 2. rangerra
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Wild River filmaren IMDBko fitxa irakurgai (Ingelesez)
- 1994ko filmak
- Curtis Hansonek zuzendutako filmak
- Meryl Streepek antzeztutako filmak
- Kevin Baconek antzeztutako filmak
- David Strathairnek antzeztutako filmak
- Benjamin Brattek antzeztutako filmak
- John C. Reillyk antzeztutako filmak
- Joseph Mazzellok antzeztutako filmak
- Diane Delanok antzeztutako filmak
- Elizabeth Hoffmanek antzeztutako filmak
- Glenn Morshowerrek antzeztutako filmak
- William Luckingek antzeztutako filmak
- Ameriketako Estatu Batuetako filmak
- Suspense filmak
- Drama filmak
- Thrillerrak
- Ibaietan girotutako filmak
- Txalupetan girotutako filmak
- Bahiketei buruzko filmak
- Familiei buruzko filmak
- Idahon girotutako filmak
- Zeinu hizkuntzeko filmak