Tommaso Traetta
Itxura
Tommaso Traetta | |||
---|---|---|---|
| |||
Bizitza | |||
Jaiotza | Bitonto, 1727ko martxoaren 30a | ||
Herrialdea | Veneziako Errepublika | ||
Heriotza | Venezia, 1779ko apirilaren 6a (52 urte) | ||
Familia | |||
Seme-alabak | ikusi
| ||
Hezkuntza | |||
Hizkuntzak | frantsesa italiera | ||
Jarduerak | |||
Jarduerak | musikagilea | ||
Genero artistikoa | opera | ||
traetta.com | |||
Tommaso Traetta (Bitonto, Bari, Napoliko Erresuma, 1727ko martxoaren 30a - Venezia, Veneziako Errepublika, 1779ko apirilaren 6a) italiar musikagilea izan zen.
Biografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Duranteren eta Leoren ikasle izan zen; 1758-1765. urteetan Parmako dukearen kapera-maisu; 1765-1768. urteetan Veneziako kontserbatorioko zuzendari, eta 1768-1775. urteetan Katalina Handiaren gorteko musikagile San Petersburgon.
Berrogeita hamar bat opera idatzi zituen, batzuk italiar eta frantses ereduetan oinarrituta. Aipagarriak dira: Didone abbandonata (1757); Armida (1761); Sofonisba (1762); Antigona (1772). Bestalde, oratorio bat; mezak; moteteak, Stabat Mater bat eta ahotserako lanak idatzi zituen.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.