Torrecilla en Cameros
Torrecilla en Cameros | |||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Errioxako udalerria | |||||||||||
Administrazioa | |||||||||||
Estatu burujabe | Espainia | ||||||||||
Autonomia | Errioxa | ||||||||||
Alkatea | Sergio Martínez Astola | ||||||||||
Izen ofiziala | Torrecilla en Cameros | ||||||||||
Posta kodea | 26100 | ||||||||||
INEk ezarritako kodea | 26151 | ||||||||||
Herriburua | Torrecilla en Cameros | ||||||||||
Geografia | |||||||||||
Koordenatuak | 42°15′22″N 2°37′49″W / 42.256111111111°N 2.6302777777778°W | ||||||||||
Azalera | 30,47 km² | ||||||||||
Altuera | 766 m | ||||||||||
Demografia | |||||||||||
Biztanleria | 434 (2023) 7 (2022) | ||||||||||
| |||||||||||
Dentsitatea | 14 bizt/km² | ||||||||||
Informazio gehigarria | |||||||||||
Ordu eremua | UTC+01:00 | ||||||||||
Matrikula | LO | ||||||||||
torrecillaencameros.org |
Torrecilla en Cameros Errioxako udalerria da, 2020an 453 biztanle zituena. Camero Nuevo eskualdean dagoen herri handiena da eta historian zehar ehungintzari loturiko industria garrantzitsua izan zuen[1].
Geografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Iregua ibaiaren haranean kokaturik dago, goialdean, Logroño hiriburutik 29 kilometro hegoaldera. Cumbres del Serradero mendilerroak mugatzen du udalerria. Mendilerroan 1.400 metrotik gorako mendiak daude eta Torrecilla herria 774 metrotako altueran dago[2].
Hiru auzo ditu herriak; San Martin edo "El Barrio", Barruelo, eta Villamayor edo "Campillo". San Martin da auzo garrantzitsuena, bertan daude eliza eta Torrecillako monumentu aipagarrienak.
Historia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Antzinaroa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Torrecilla inguruan beroiena izan daitekeen asentamendu bat bazen erromatarren konkistaren aurretik.
Erdi Aroa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]X mendearen amaieran eta XI hasieran baskoiek eta gaztelarrek birpopulatu zuten eremua. Torrecillaren aurreneko aipamena 1066ko agiri batean aurkitzen da. Agiri horretan Estefania Foixkoa Iruñeko erreginak Ramiro semeari Torrecilla, Leza eta Camerosko hainbat herri ematen dizkio. 1081ean Ramirok Naiarako monasterioaren esku utzi zituen lurrok[3].
Transhumantzia bidean egonik, Erdi Aroan artzantzak garapen ekonomiko handia ekarri zion Torrecillari. Ardi merinoak artile ugari ematen du eta ehungintza industria garatu zen.
Aro modernoa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]XVII. mendean ekonomia hazkuntza handia izan zuen. Garai hartan 13.000 ardi buru izatera iritsi zen eta zapigintza jarduera oso aktiboa izan zuen. Cameros eskualdeko nobleziak bertan eraiki zituen jauregiak, oraindik ere zutik dirautenak[4].
XIX. mendean 9 zapi lantegi, 2 paper lantegi eta txokolate lantegi bat zeuden, hauetaz gain hainbat irin errota, 3 okindegi eta 6 tindategi.
1833. urte artean Burgosko probintziaren barnean egon zen, harik eta Logroñoko probintzia sortu zen arte[4].
Biztanleriaren bilakaera
[aldatu | aldatu iturburu kodea]XX mendean zehar 1.300 biztanle inguru izan zituen baina 1960. hamarkadan altzari lantegi batek Torrecillatik Vianara egin zuen alde[5] eta berarekin 160 familia eraman zituen, populazioaren erdia hain zuzen ere.
Ekonomia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Gaur egungo ekonomian turismoa da nagusi. Zekaleen nekazaritzari eta artzaintzari abelgorrien hazkuntzak hartu dio gain, izan ere askoz errentagarriagoa baita[5].
Ondasun nabarmenak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- San Martin parrokia: XVI. mendean eraiki zuten eta zutabe zilindrikoek banaturiko hiru habearte ditu. Osagai aipagarriena San Martinen bizitzaren pasadizoak agertzen dituen erretaula platereskoa da. Kanpaidorrea 1764an eraiki zen[6].
- Erdi Aroko zubia San Martin eta Barruelo lotzen dituena[4].
- Tómalosko Andre Mariaren basilika: herritik 5 kilometro hegoaldera dago eta José Bejesen freskoak ditu kupulan. XVI eta XVIII mendeen artean eraiki zen.
- Hainbat baseliza: Santa Ageda, San Andres, San Anton, San Pedro...
- Superundako kondearen jauregia.
- Jesusen Bihotz Sakratua: 1952. urtean eraikitako eskultura, Campillo auzoan dagoena[4].
Kultura
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Herriko jaiak San Markos eguna (apirilaren 25ean) eta Tómalosko Andre Mariaren eguna (irailaren 8a) dira[4].
Pertsonaia ezagunak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Praxedes Mateo Sagasta (1825-1903), politikaria, Espainiako presidentea izandakoa.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ «Entorno turístico de Torrecilla en Cameros, La Rioja,» www.villaliquidambar.com (Noiz kontsultatua: 2021-09-10).
- ↑ «La Rioja - Torrecilla en Cameros» www.hernandezrabal.com (Noiz kontsultatua: 2021-09-10).
- ↑ Txantiloi:Es-GT «Torrecilla en Cameros Guía de Turismo accesible en La Rioja» La Rioja Sin Barreras (Noiz kontsultatua: 2021-09-10).
- ↑ a b c d e (Gaztelaniaz) «Qué visitar en Torrecilla en Cameros, La Rioja | Senditur.com Rutas y Turismo» www.senditur.com (Noiz kontsultatua: 2021-09-10).
- ↑ a b (Gaztelaniaz) «Torrecilla en Cameros - Destino» La Rioja Turismo@es||| (Noiz kontsultatua: 2021-09-10).
- ↑ (Gaztelaniaz) «4 · Iglesia Parroquial de San Martín» Sierra Cameros | Turismo en La Rioja, Camero Nuevo | Pueblos y Paisajes (Noiz kontsultatua: 2021-09-10).