Estefania Foixkoa
Itxura
Estefania Foixkoa | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | 1010 (egutegi gregorianoa) |
Herrialdea | Frantzia |
Heriotza | 1066 (egutegi gregorianoa) (55/56 urte) |
Familia | |
Aita | Bernard-Roger, Count of Bigorre |
Ama | Garsende of Bigorre |
Ezkontidea(k) | Gartzia IV.a Santxitz NN (en) |
Seme-alabak | |
Haurrideak | ikusi
|
Leinua | Foixko konde-kondesen zerrenda |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | frantsesa |
Jarduerak | |
Estefania Foixkoa[1] (c. 1010- 1054) Iruñeko erregina ezkontidea izan zen 1038-1054 bitartean.
Jatorria
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Bere jatorria ez da guztiz ezaguna. Batzuen ustez, Berenger Erramun I.a Bartzelonako kondearen eta Antsaren alaba zen; beste batzuen ustez berriz, Conserans eta Foixko konde Bernardo Roger Foixkoaren eta Bigorrako kondesa Garsinda Bigorrakoaren alaba. Azken ustea da hedatuena.
Ezkontzak eta seme-alabak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Bitan ezkondu omen zen. Lehenbiziko senarra ez da ezaguna eta Konstantzia izeneko alaba izan zuen. Alarguna zela, 1038an, Gartzia IV.a Santxitzekin ezkondu zen Bartzelonan. Ezkonsari gisa Zabalateko gazteluajaso zuen ezkontza gutunean.[2]Bederatzi seme-alaba izan zituzten:
- Antso (1039 – † 1076ko ekainaren 4), Iruñeko erregea 1054-1076 bitartean. Plazentzia Normandiakoarekin ezkondu zen.
- Urraka, Alberite, Lardero eta Logroñoko andrea, 1081 aldean Gartzia Ordoñez Naiara eta Grañóngo kondearekin ezkondu zena.
- Hermesinda († 1110eko uztailaren 1ren ondoren), Orti Santxitz, Iharnotz eta Yequedako jaunarekin ezkondu zena.
- Ramiro ( - † 1083ko urtarrilaren 6), Calahorra, Torrecilla en Cameros eta Ribafrechako jauna, Teresarekin ezkondu zena.
- Fernando ( - † 1068), Bucesta, Jubera, Lagunilla eta Oprelako jauna, Nuña Enekoitzekin, Eneko Lopitzen alabarekin, ezkondu zena.
- Raimundo († 1079ren ondoren), Murillo eta Agoncilloko jauna.
- Ximena († 1085eko maiatzaren 27aren ondoren), Corcuetos, Hornos eta Darocako anderea.
- Mayor († 1115en ondoren), Yanguas, Atayo eta Velillako anderea.
- Antsa († 1065), Pancorboko San Martin Cuevagallegosekoaren abadesa.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Euskaltzaindia. 192. araua: Iruñeko eta Nafarroako Erresumako errege-erreginen izenak. .
- ↑ (Gaztelaniaz)SOLAUN BUSTINZA, Jose Luis eta AZKARATE GARAI-OLAUN, Agustin.-El castillo de Portilla (Zambrana, Álava). Origen y significado de una fortaleza plenomedievalen territorio alavés (siglos XI-XII) argitaratua MUNIBE Antropologia-Arkeologia aldizkarian, zk. 67 orr. 167-183 (2016) ISSN 1132-2217 • eISSN 2172-4555.sarbidea onlinen