Itxura
Brest-Litovskeko ituna 1918ko martxoaren 3an Brest-Litovsk hirian sinatutako bake ituna izan zen. Errusia eta Alemaniaren artean sinatu zen.
Zeinek proposatu zuen eta zergatik
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Itun hau Leninek proposatu zuen Errusia Lehen Mundu Gerratik ateratzeko, Errusian Errusiar Iraultza gertatzen ari zelako.
Zeinek sinatu zuen eta zein baldintza ezarri zizkien Errusiari
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Ituna Alemaniako Inperioak, Bulgariako Erresumak, Austria-Hungariako Inperioak, Otomandar Inperioak eta Errusiako Sobietar Errepublikak sinatu zuten.
Alemaniak Errusiari jarritako baldintza batzuk hauek izan ziren:
- Errusiak lurrak eman zizkion Alemaniari: [Polonia, Baltikoko errepublika (Lituania, Letonia eta Estonia), Finlandia, Ukrania, Bielorrusiako zati bat, Batumi, Kars eta Ardahan].
- Gerraren amaiera.
- Bi herrialdeetako gerrako atxilotuak beraien herrialdeetara itzultzea.
- Errusiari itun hau garrantzi handiko ituna deitzera behartu zioten.
Ondorioak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Atalburuko testua | Firmatu aurretik | Firmatu ondoren |
---|---|---|
Aliatuak | Frantzia, Britania Handia eta Ameriketako Estatu Batuak | Alemania, Austria-Hungaria, Bulgaria eta Otomandar imperioa. |
Etsaiak | Alemania, Austria-Hungaria, Bulgaria eta Otomandar imperioa. | Frantzia, Britania Handia eta Amerikako Estatu Batuak |
Itun honetan emandako lurrekin hau gertatu zen:
- Bielorrusia Alemaniaren agindupean egon ondoren Bielorrusiako Errepublika Popularra sortu zuen
- Estonian Estoniako Gobernu Autonomoa sortu zen.
- Finlandiak bere independentzia mantentzea lortu zuen.
- Letonian Errepublika ezarri zuten baina Alemaniak agintzen jarraitzen zuen.
- Lituanian independentzia deklaratu zuten
- Ukrania Ukraniako Errepublika Popularra izatera pasa zen.
- Polonia Sobietarrekin gerran sartu zen eta Bigarren Mundu gerra garaian Alemaniarekin bake ituna sinatu zuen.