Edukira joan

Wikipedia:Txokoa/2012ko martxoa

Wikipedia, Entziklopedia askea

Wikimedia proiektu berria: Wikidata

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kaixo guztioi!

Alemaniako Wikimediaren webgunean irakurri dut Wikidata izeneko proiektua garatzen hasiko direla. Wikimedia Alemaniaren eskutik sortuta (beste laguntzaile batzuk ditu, tartean Google), giza-jakituriaren datuen datu-base librea izango da. Hau da, bertan gordeko dira jaiotza eta heriotza datak, biztanleria eta antzeko datuak, ostean Commons-etik erabiltzen ditugun antzera erabiliko ditugularik datu horiek ere. Era honetan, datuak leku bakarrean mantendu beharko lirateke eta hor bakarrik egin aldaketak, Wikipedia guztietan eskuz egin beharrean. Nire ustez, oso proiektu interesgarria eta beharrezkoa zena aspalditik, datuak era errazean eguneratuta mantentzea ekarriko duena. Datorren urteko martxo inguruan izango da abian. Ondo izan. --Janfri; bai esan? 18:15, 31 martxoa 2012 (UTC)

Ideia ona ematen du, haber nola dabilen. --Marklar (eztabaida) 18:24, 31 martxoa 2012 (UTC)
Berri onak! Aspaldi ari ginen hori eskatzen! -Theklan · Eztabaida · E-maila 19:55, 16 apirila 2012 (UTC)

"Prioi" artikulua errepasatzean konturatu naiz erabiltzaile batek (83 41 18874) bandalismoa egin eta artikulua desitxuratu egin zuela abenduaren 7an. Zuzendu eta artikulua zegoen bezala utzi dut. Ba al dago blokeatzerik bandalo hori? -Josu (eztabaida) 16:23, 6 martxoa 2012 (UTC)

Nik gehiago esango nuke: euskarako Wikipediak bandalismoaren aurkako politika gogorragoa beharko luke. Beste Wikipedietan bandalismo bakar egiteagatik hilabete osoko blokeoa ezarten dute, bigarrenan urte osorako eta hirugarrenean betirako.
-Euskalduna - 17:30, 6 martxoa 2012 (UTC)

IP bandalo bat blokeatzeak, gehienetan, egun horretarako balio du, baina ez hurrengorako. Gehienetan, IPak dinamikoak dira: ordenagailua Internetera konektatzen den aldiro, IPa aldatu egiten da. Beraz, hurrengo egunean beste IP zenbaki batekin etorriko da. Erabiltzaile asko dituzten erakundeek (adibidez, institutuek edo enpresa handiek) bai, IP finkoa dute, beti IP berberarekin konektatzen dira. Horregatik, institutu asko blokeatuta ditugu betiko.

Ikus, adibidez, Josu lankideak aipatu digun kasua (eskerrik asko, Josu, bandalismo hori desegiteagatik!): IP horretatik bi aldaketa egin ziren wikipedia honetan, biak bandalismo ekintzak, iazko abenduaren zazpian. Ekintza batetik bestera, bi minutu baino gutxiago igaro ziren. Ez du beste ediziorik egin: ez lehenago, ez geroago. Beraz, IP hori blokeatzea alferrikakoa litzateke. Egun horretan bertan egin izan bagenu, ez geniokeen bandalismo ekintza bat bera ere eragotziko, egin asmo zituen guztiak eginak zituen. Eta orain blokeatuko bagenu, beharbada bihar IP hori emango dioten beste erabiltzaile on bati sarbidea ukatuko diogu. Hala ere, {{IP bandaloa}} kodea jarri diot eztabaida orrian, berriz bandalismo ekintzarik egiten badu gogor zigor dezagun.

Beraz, IP finkoekin, uste dut tentuz jokatu behar dela: aukera batzuk eman, eta ikusten bada behin eta berriz bandalismo ekintzak egiten dituela, betiko blokeatu (neronek bosgarrenean edo seigarrenean blokeatzen ditut betiko, oro har; baina bi egun bereizitan bandalismo ekintzak egin baditu eta artikulu askotan izan badira, orduantxe blokeatzen ditut betiko). Erabiltzaile erregistratuekin, berriz, gogorragoa izaten naiz. Bandalismo ekintza garbiren bat egin badute eta gainerakoan Wikipediari ekarpen baliotsurik egin ez badiote, blokeo luzeagoa jartzen diet (eta bigarrenean betiko blokeatuko nituzke, baina oraingoz ez dut bigarrenez bandalismoa egin duen erabiltzaile erregistraturik ezagutu), bandalismoa egiteko erabiltzaile gisa erregistratu direnez oso fede txarra erakutsi dutelako. --Xabier Armendaritz 2012-03-06, 16:48

Arazoa asteko artikulu nabarmenduarekin

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Arazoa daukagu nabarmendutako artikuluarekin: artikuluak ontzat emateko irizpide zorrotzak jarri genuenetik, zailagoa da artikulu onak proposatzea/bozkatzea/argitaratzea. Uste dut zerbait egin beharko genuela kontu honekin, baina ez dakit zer. Nire proposamena exijentzia maila jaistea da. Momentu honetan ez daukagu ezta bozkatzeko zerrendarik ere. Badago proposamenen zerrenda bat, baina honegatik edo hargatik ez dituzte baldintzak betetzen. Askok betetzen ez duten baldintza erreferentziena da. Nire proposamena baldintza hori kentzea da.--Assar; (erantzun hemen) 14:48, 27 martxoa 2012 (UTC)

Artikulu nabarmenak eredugarriak izatea nahi bada, erreferentziak izatea eta beste baldintzak bete behar direla deritzot. Ikusi besterik ez dago frantsesezko wikipedian nolako artikuluak nabarmentzen diren (inbidia ematen dute). Iraganean, baldintzak betetzen ez dituzten artikulu askok jaso dute izarra eta izar hori kenduko nuke kasu askotan (Donostia artikuluan, esaterako). Ez nator bat, ordea, artikulu nabarmena luzea izan behar delako baldintzarekin. Beste arazo bat dira proposatu, ebaluatu eta bozkatu prozeduran dauden irregulartasunak. Askotan, artikulu baten egile nagusiak bere artikulua proposatu, ebaluatu eta bozkatu egin du eta hori ez da inolaz ere zilegi nire iritziz. Norberak idatzitako artikuluak bai proposa ditzakeela nabarmena izateko, baina ebaluaketarako wikilari neutral, esperientziaduna eta irizpideak zorrotz aztertuko lituzkeena beharko da. Bozketarako batzorde baten osaketa liteke egokiena, artikulu horren egile nagusia baztertuta. Zorrotzegi jokatzen ari naizela badakit, baina horrela egin behar dela deritzot. Agian, eskasiari aurre egiteko, iraganean izarra jasotako artikuluak berriz ere jarri azalean edo astero jarri ordez, bi astero jartzea liteke irtenbidea. - --Joxemai; (erantzunak) 15:30, 27 martxoa 2012 (UTC)
Bat nator Joxemairekin: kalitate eskakizunak igotzen joatea da kontuan. Izatekotan, Lur entziklopedien erreferentzia generikoa onartuko nuke (horrela jokatuz gero, adibidez, erreferentzia hori besterik ez duen «Italia» artikulua nabarmendu ahalko litzateke)... Baina zalantza askorekin. Bestela, Joxemaik proposatutako lehenengo irtenbidea oso egokia dela uste dut: lehenagoko artikulu nabarmenduak berriz jartzea, berririk ez dagoenean. --Xabier Armendaritz 2012-03-27, 16:51
Ni ados ere bai. Eta, agian, denboraldi batez bi astetan behin egin beharrekoa, astero izan ordez. --josugoni (erantzun hemen) 21:07, 27 martxoa 2012 (UTC)
Beno, jadanik badaude 10 hautagai bozkatzeko, beraz pasatu eta eman bozka ahalik eta arinen, astelehenean jada artikulu berria jarri behar da eta. Nik osatu dut hautagaien zerrenda {{NA onarpena}} txantiloia zuten artikuluak hartuta eta bertan zeuden proposamenetatik erreferentziadunak (edo Lur-eko iturria) jarriaz. --Janfri; bai esan? 18:20, 31 martxoa 2012 (UTC)

Artikuluen zerrenda ez dabil

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kaixo.

Ez dakit inor konturatu den, baina azken boladan artikuluen zerrenda zehazten duen aplikazioa ez dabil. Nire lankide orrian, adibidez, (http://eu.wikipedia.org/wiki/Lankide:Josu) "nik egindako artikuluak" atalean aktibatuta neukan holako tresna bat, artikulu guztiak zehazten zituena. Orain kontagailu hori ez dabil (mezu hau agertzen da: "403: User account expired").

Norbaitek badaki zer gertatu den?. Ba al dago konpontzerik? -Josu 16:52, 25 otsaila 2012 (UTC)

Errore-mezua ikusita, uste dut tresna hori sortu zuen erabiltzailea inaktibo egon dela 6 hilabete baino gehiago, eta automatikoki berak sortutako tresna guztiak desaktibatu egin direla. Zure edizio-kopurua ezagutu nahi baduzu, agian "Edit counters" atalean agertzen den beste tresnetako bat erabil dezakezu. Nik lehen gogoan dut "luxo" erabiltzailearena erabiltzen nuela, baina uste dut horrek ere huts egin zuela.--Assar; (erantzun hemen) 11:40, 26 otsaila 2012 (UTC)
Mila esker, baina saiatu naiz esan didazun ataletik, Assar, eta ez dut ezer lortu. Edizio-kopuruaren kontagailurik ez dugu une honetan gure Wikipedian. Inork badaki tresna informatiko hori berriz martxan jartzen? -Josu 21:56, 29 otsaila 2012 (UTC)
Egina. Aurkitu dut non zegoen hutsegitea, eta konpondu ere bai. --Xabier Armendaritz 2012-03-20, 15:39

Ongietorria Bot-arekin.

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kaixo denoi. Egunotan bot-arekin egon naiz praktikatzen eta atzo hasi nintzen ongietorriaren programarekin. Txokotik bilatzen ikusi nuen 2008. urtean proiektu hau proposatu zela [1], baina ikusi dut, TXiKik hartu eta denboraldi batez egon eta gero, bertan behera utzi zela, nola bait esateko. Inon ez nuenez aurkitu proiektuaren kontra zegoen arrazoirik (ingeles wikipedian ez nahi dute), nik egitea (nire bot-ak, hobeto esanda) erabaki nuen. Oraingoz ez dut uste guztiz ondo dabiltzan, baina horretan nago. Bot-ak, ongietorria eman ostean, Wikipedia:Ongietorri erregistroan sartzen ditu berak ongietorritako erabiltzaileak. Nik ez dakidana zera da, leku hori aproposa den, euskal wikipedia kontu honi buruz ez dakidan zerbait dakizuen, etab. Zuen laguntza asko eskertuko nizueke, agur bero bat. --EnzaiklopediaEztek 16:45, 30 martxoa 2012 (UTC)