1969ko musika
1969ko musikari dagokionean, urte horretan egin ziren jaialdi erraldoiak izan ziren beharbada gertakizun ospetsuenak. The Rolling Stones taldearen emanaldian, gazte bat hil zuen “Hells Angels” taldeko kide batek AEBetako Kaliforniako Altamon herrian ospatu zen “Altamont Speedway Free Festival” jaialdian. Esan ohi da hippie aroaren amaiera markatu zuela, “Woodstock nazioaren heriotza”, kritikoek dioten bezala. Oraindik sonatuagoa izan zen AEBetako New Yorkeko Woodstock herritik gertu egin zen “The Woodstock Music and Art Festival” jaialdia. Garaiko musikari ospetsuenek hartu zuten parte, eta historiako kontzertu-sorta handienetakoa dela esaten da. Bestalde, Europan ere egin ziren beste bi jaialdi handi. Batetik, Ingalaterrako Wootton Bridge herrian egin zen “The Isle of Wight Festival” jaialdia eta, bestetik, “Festival Actuel” bezala ezagutzen dena, Belgikako Amougies herrian egindakoa.
AEBetako eta Erresuma Batuko musikariek jarraitu zuten betetzen zerrendetako lehen postuak. Halere, salbuespen batzuk egon ziren, hala nola, Jane Birkin eta Serge Gainsbourg (Frantzia), Shocking Blue (Herbeherak) eta Georges Moustaki (Frantzia).
David Bowie musikari britainiarraren Space Oddity abestia izan zen urte honetako arrakasta handienetako bat; BBC telebista kateak abestia aukeratu zuen Apollo 11 espazio-ontziaren ilargiratzearen emankizunerako.
King Crimson banda britainiarraren lehen diskoa, In the Court of the Crimson King, aitzindaria izan zen rock progresiboaren garapenean, baita The Moody Blues, Procol Harum, The Nice, Genesis, Yes eta Pink Floyd taldeek kaleratu zituztenak ere. Modu honetan, rock progresiboak berezko entitatea lortuko zuen rockaren barruko genero gisa.
The Stooges talde estatubatuarraren lehen albuma, The Stooges, ere urte honetan kaleratu zen, eta nahiz eta arrakasta handirik ez izan, denborarekin punk rockaren erreferentziazko diskoa bilakatuko zen. Gauza bera gertatu zen Kick Out The Jams MC5 Detroiteko taldearen lehen diskoarekin. Creedence Clearwater Revival taldeak aurreko urteko arrakasta sendotu zuen eta hiru LP kaleratu zituen urte honetan: Bayou Country, Green River eta Willy and the Poor Boys.
Brasilen sortu berri zen Tropikalia mugimenduari bultzada handia emanez, herrialde horretan izugarrizko arrakasta izan zuten disko bana kaleratu zituzten Caetano Velosok eta Gilberto Gil musikariek.
Euskal musikari dagokionez, aipatzekoa da Niko Etxart kantari zuberotarrak urte honetan idatzi zuela Euskal rock´n´roll abesti enblematikoa, Parisen ikasle bizi zela; hamar urte beranduago argitaratuko zen disko labur batean. Benito Lertxundik Euskal Kanta-Berria albuma kaleratu zuen bitartean, Imanol (Michel Etxegaray goitizenarekin) eta Antton Valverde kantariek lehen disko laburrak argitaratu zituzten. Baita ere, urte honetan irten ziren Mikel Laboaren Haika mutil eta Zilbor hesteak abestiak, Pantxoa Carrere-Peio Ospital bikotearen Itziarren semea, Ameslariak taldearen O gu hemen (bidean galduak) edo Erlak bikotearen Kennedy, besteak beste. Halaber, Salomé kantari kataluniarrak Eurovisión jaialdia irabazi zuen Vivo cantando abestiaren euskarazko bertsioa kaleratu zuen Kantari bizi naiz izenburuarekin.
Gertakizunak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Urtarrilaren 12a – Led Zeppelin taldeak izen bereko lehen diskoa kaleratzen du.
- Urtarrilaren 30a – The Beatles taldeak azken kontzertua ematen dute jendaurrean, Londreseko Apple eraikineko terrazan.
- Otsailaren 3a – Eric Burdon & The Animals taldea desegiten da.
- Otsailaren 15a - Vickie Jones atxilotzen dute, Aretha Franklin zela esanez kontzertu bat ematen duelako. Hain izan zen ona Jonesen imitazioa, inork ez zuela sarreraren dirua itzultzerik eskatu.
- Otsailaren 17a - Johnny Cash eta Bob Dylanek elkarrekin grabatzen dute Nashvillen. Saio horietatik, abesti bakarra, Girl from the North Country, argitaratuko zen.
- Otsailaren 24a – Johnny Cashek bigarren zuzenekoa grabatzen du espetxe baten barruan, oraingo honetan San Quentinekoan (Kalifornia, AEB). Albumak At San Quentin izenburua eramango du eta bertan egongo da A Boy Named Sue abesti arrakastatsua.
- Martxoaren 12a - Paul McCartney eta Linda Eastman ezkontzen dira Londresen.
- Martxoaren 20a - John Lennon eta Yoko Ono ezkontzen dira 10 minutuko zeremonia batean, Gibraltarreko Britainiar Kontsulatuaren Bulegoan.
- Martxoaren 23a – Bittor Egurrola emanaldia Durangon.
- Martxoaren 29a – Eurovision Abesti Lehiaketaren 14. edizioan 18 puntuko berdinketa lortzen dute Erresuma Batuak (Boom Bang-a-Bang - Lulu); Herbeherak (De Troubadour - Lenny Kuhr), Frantziak (Un jour, un enfant - Frida Boccara) eta Espainiak (Vivo cantando - Salomé). Berdinketa hausteko araurik ez dagoenez, lauak irabazle izendatuak dira. Hilabete batzuk beranduago, Salomé kantari kataluniarrak bere abestiaren euskarazko bertsioa kaleratuko du.
- Martxoa (egun zehatza ezezaguna)
- Zintzoak talderen emanaldia Iruñeko Unibertsitatean.
- Londresko BBC kateak Atahualpa Yupanqui kantugile argentinarra gonbidatzen du bere programa batera.
- Apirilaren 22a –
- The Who taldeak lehen aldiz aurkezten du osorik Tommy rock opera, Erresuma Batuko Dolton herrian emandako kontzertuan.
- John Lennonek izena aldatzen du ofizialki. John Winston Lennon izatetik John Winston Ono Lennon izatera pasatzen da.
- Apirilaren 28a – Chicago taldeak bere estraineko albuma kaleratzen du, The Chicago Transit Authority.
- Apirila (egun zehatza ezezaguna)
- “Grupo de Experimentación Sonora” delakoa sortzen dute Kubako Habanan. Bertan ibiliko ziren Silvio Rodríguez eta Pablo Milanés, besteak beste.
- Maiatzaren 1a - Bittor Egurrolaren emanaldia Galdakaon.
- Maiatzaren 3a –
- Bittor Egurrolaren emanaldia Elgoibarren.
- Sly & the Family Stone taldeak Stand! izeneko album berritzailea kaleratzen du, hamarkadako salduenetakoa, rock-soul musikako banda ospetsuenetakoa bilakatuz.
- Kanadako Zaldizko Poliziak Jimi Hendrix atxilo hartzen du Torontoko aireportuan, heroina edukitzeagatik. Aske geratuko da 10.000 dolarreko fidantza ordaindu ondoren.
- Maiatzaren 4a - Bittor Egurrolaren emanaldia Markinan.
- Maiatzaren 10a – The Turtles taldeak Washingtongo Etxe Zurian jotzen du. Mark Volman abeslaria bost aldiz erortzen da oholtzatik.
- Maiatzaren 12a –Unibertsitatearen ikasleen hartzearen lehen urtemugan, Paco Ibáñez kantugile valentziarrak Parisko Sorbonan ematen du kontzertua, erabateko arrakastarekin.
- Maiatzaren 14a - Bittor Egurrolaren emanaldia Elgoibarren.
- Maiatzaren 15a - Bittor Egurrolaren emanaldia Gorozikan eta Zugaztietan.
- Maiatzaren 16a – HPSCHD, John Cage eta Lejaren Hillerek sortutako multimedia proiektua, Illinoiseko Unibertsitatean estreinatzen da 6.000 lagunen aurrean.
- Maiatzaren 19a - Bittor Egurrolaren emanaldia Gernikan.
- Maiatzaren 23a – The Who taldeak Tommy rock-opera kaleratzen du.
- Maiatzaren 25a - Bittor Egurrolaren emanaldia Berrizen eta Muxikan.
- Ekainaren 2a – John Lennon eta Yoko Onok “Bed-in” (oheratze) bat egiten dute Montrealgo (Kanada) Queen Elisabeth Hotelean. Bertako suitean, bikoteak Give Peace a Chance abestia grabatzen du zuzenean Tommy Smothers, Timothy Leary eta beste batzurekin.
- Ekainaren 7a - The Johnny Cash Show telebista programa estreinatzen da ABC katean. 1971 urtera arte iraungo du antenan.
- Ekainaren 13a – Mick Taylor gitarra-jotzailea The Rolling Stones taldera batzen da.
- Ekainaren 18a – Montreuxeko Jazz Jaialdiaren 3. edizioa hasten da Suitzako hiri horretan. Hilaren 18tik 22ra luzatuko da.
- Ekainaren 29a - Noel Redding baxu-jotzaileak prentsaurrekoan adierazten du Jimi Hendrix Experience taldea utzi duela.
- Uztailaren 1a - Cornelius Cardew musikari esperimentalaren Scratch Orchestra taldeak lehen kontzertua ematen du. Hemen hasiko da Brian Enoren musika ibilbidea.
- Uztailaren 3a -
- Brian Jones hilda aurkitzen dute Ingalaterrako Sussex hiriko bere etxeko igerilekuan, The Rolling Stones taldea utzi eta ia hilabetera.
- Newporteko Jazz Jaialdiaren 16. edizioa hasten da AEBetako hiri horretan. Hilaren 3tik 6ra luzatuko da.
- Uztailaren 5a - The Rolling Stones taldeak doako kontzertu bat eskaintzen du Londresko Hyde Parken Brian Jonesen omenez; bandaren lehen emanaldia da Mick Taylor gitarristarekin. Uste da 250.000 eta 400.000 artekoa izan zela ikusle kopurua.
- Uztailaren 7a - Blind Faith taldeak doako kontzertu bat eskaintzen du Londresko Hyde Parken.
- Uztailaren 8a – Txileko Santiagoko Saint George eskola elitistan Víctor Jara kantari txiletarrari harriak botatzen dizkiote entzule batzuk, Preguntas por Puerto Montt abestia interpretatzen hasten denean.
- Uztailaren 12a – Víctor Jara kantugile txiletarrak Plegaria a un labrador abestia kantatzen du Txileko Unibertsitate Katolikoan antolatutako “Primer Festival de la Nueva Canción Chilena” jaialdian. Bera gertatzen da garaile, Richard Rojas abeslariarekin batera.
- Uztailaren 31 – Elvis Presley zuzeneko emanaldiak eskaintzera itzultzen da Las Vegasen.
- Abuztuaren 15-17 - "The Woodstock Music and Art Festival" jaialdia ospatzen da New Yorkeko Woodstock herritik gertu. Parte hartzaileen artean Jimi Hendrix, Janis Joplin, The Who, The Band, Joan Baez, Crosby, Stills, Nash & Young, Jefferson Airplane, Santana, Country Joe and the Fish, Ten Years After, eta Sly & the Family Stone daude.
- Abuztuaren 19a – Miles Davis jazzeko tronpeta-jotzaileak wah-wah pedala erabiltzen du Bitches Brew diskoaren grabazioan.
- Abuztuaren 30-31 - "The Isle of Wight Festival" jaialdia ospatzen da Ingalaterrako Wootton Bridge herrian. The Band, Blodwyn Pig, Edgar Broughton Band, Joe Cocker, Bonzo Dog Doo Dah Band, Bob Dylan, Family, The Who, Free, Mighty Baby, The Moody Blues, The Nice, The Pretty Things, Third Ear Band hartzen dute parte, besteak beste.
- Irailaren 11 – Janis Joplin abeslariak lehen diskoa kaleratzen du Big Brother and the Holding Company taldea utzi ondoren, I Got Dem Ol' Kozmic Blues Again Mama!
- Irailaren 13a - John Lennon and Plastic Ono Band taldeak Torontoko "Rock and Roll Revival" jaialdian jotzen du, Eric Clapton, Klaus Voormann eta Alan White musikariez lagunduta. Lennonen lehen agerraldi publikoa da The Beatles taldeko kiderik gabe, 1957an Paul McCartney ezagutu zuenetik. Erresuma Batura itzuli aurretik erabakitzen du The Beatles taldea uztea behin betirako.
- Irailaren 24a - Deep Purple taldeak eta The Royal Philharmonic Orchestrak interpretatzen dute Concerto for Group and Orchestra Londresko Royal Albert Hall aretoan. Lehen aldia da rock talde batek eta orkestra batek kolaborazio landu bat eskaintzen dutela.
- Urriaren 14a – Diana Ross & The Supremes taldearen azken singlea kaleratzen da, Someday We'll Be Together. Agurreko kontzertu bat eman ondoren, 1970ko urtarrilean Diana Rossek The Supremes uzten du bere bakarkako ibilbideari ekiteko.
- Urriaren 22a – Led Zeppelin taldeak bigarren diskoa kaleratzen du, Led Zeppelin II. Whole Lotta Love abesti ospetsuak irekitzen du albuma.
- Urriaren 24-28 – Woodstockeko festibalaren ildoari jarraituz, “Festival Actuel” bezala ezaguna den jaialdia ospatzen da Belgikako Amougies herrian. 80.000 lagun inguru bertaratu zirela kalkulatzen da. Pink Floyd, Ten Years After, Archie Shepp, The Nice, Art Ensemble of Chicago, Yes, Gong, Soft Machine, Pierre Lattès eta Frank Zappa musikariak hartzen dute parte, besteak beste.
- Azaroaren 1a – Zazpi urteren ondoren, Elvis Presley Billboard zerrendako lehen postura iristen da Suspicious Minds abestiarekin.
- Azaroaren 8a - Simon & Garfunkel bikoteak, biran lehen aldiz banda batekin, kontzertu bat ematen dute Illinoiseko Carbondale hirian. Emanaldiaren grabaketa ez da kaleratuko 1999ra arte, Village Vanguard izeneko bilduma batean.
- Azaroaren 15a –
- 500.000 lagun biltzen dira Washington D.C.n bakearen alde, AEBetan inoiz egin den gerraren aurkako mitin handienean. Arlo Guthrie, Pete Seeger, Peter, Paul y Mary, John Denver eta Mitch Miller daude parte hartzaileen artean.
- Karlheinz Stockhausen musikariari eskainitako Musik für die Beethovenhalle ikuskizuna ematen da Alemaniako Bonn hirian. Lau espazio desberdinetan aurkezten da, lau ordu t’erdiz modu jarraian.
- Azaroaren 30a - Simon & Garfunkel bikoteak telebistaz transmititzen du Songs of America, gerraren eta pobreziaren aurkako ordubeteko programa, 1969ko birako irudiz lagunduta.
- Azaroa (egun zehatza ezezaguna)
- Simon & Garfunkel bikoteak emanaldi bat eskaintzen du Iowako Unibertsitatean. Bertan Bye, Bye Love abestia grabatzen dute, geroago Bridge Over Troubled Water diskoan aterako dena.
- Abenduaren 2a – Paco Ibáñez kantari valentziarrak Parisko Olympia aretoan ematen duen kontzertu ospetsua grabatzen da. Hurrengo urtean kaleratuko da formatu bikoitzean.
- Abenduaren 6a –
- The Jackson 5 taldeak estreinako diskoa kaleratzen du, Diana Ross Presents The Jackson 5.
- The Rolling Stones taldeak antolatutako "Altamont Speedway Free Festival" jaialdia egiten da AEBetako Californiako Altamont hiriko autodromo abandonatuan. Santana, Jefferson Airplane, The Flying Burrito Brothers, Crosby, Stills, Nash and Young eta The Rolling Stones izan ziren parte hartu zuten taldeak. Jaialdian indarkeria ekintza larriak egon ziren: gazte bat erail zuten eta beste hiru istripuz hil ziren. Hori dela eta, esan ohi da hippie aroaren amaiera markatu zuela, “Woodstock nazioaren heriotza”, kritikoek dioten bezala.
- Abenduaren 13a – Lluis Llach kantautore kataluniarrak kontzertu bat ematen du Bartzelonako Palau de la Música aretoan. Entzuleei esaten die, zentsura dela eta, ezingo duela L’estaca kantu ospetsua abestu. Halere, Llachek eta taldeak abestiaren bertsio instrumental bat egiten dute eta entzuleek jartzen dizkiote hitzak. Kontzertua grabatua izango da eta 1970ean irtengo da diskoa Ara i aquí izenarekin.
- Abendua (egun zehatza ezezaguna)
- Fairport Convention taldeak kaleratzen du folk-rock estiloaren aitzindaria den Liege & Lief albuma.
- Maria del Mar Bonet kantugile kataluniarrak abesti poetiko onenaren Disc Català de l’Any saria jasotzen du.
Data ezezaguna
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Estitxuren disko bat argitaratzen da Venezuelan.
- Gorka Knorr euskara ikasten hasten da.
- Benito Lertxundik, Julen Lekuonak eta Mikel Laboak abesten dute Gabon inguruan Iruñean eta Bilbon.
- Joan Manuel Serrat abeslari kataluniarrak “IV Festival Internacional da Canção Popular de Río de Janeiro” jaialdian hartzen du parte Espainia ordezkatuz. Augusto Algueró konposatzaile espainiarrarekin batera egindako Penélope abestiarekin seigarren postuan geratuko da.
- Lartzabal herrian egindako kantu txapelketa Erramun Martikorenak irabazten du.
- Léo Ferré musikari frantziarrak Le Chien bere abestiaren argitaragabeko bertsioa bat grabatzen du New Yorken jazz-rockeko musikari John McLaughlin, Billy Cobham eta Miroslav Vitouš-ekin.
- Maite Idirinek, Bittor Egurrolak, Lurdes Iriondok eta Xabier Letek Zaragozako Unibertsitatean abesten dute.
- Maite Idirinek eta Benito Lertxundik Lovainako (Belgika) Unibertsitatean jotzen dute.
- Mikel Laboa, Maite Idirin, Bittor Egurrola, Oñate, Ameslariak eta Zintzoak artisten kontzertua Bilboko Ingeniaritza Eskolan.
- Natxo de Felipe, Abrako II. Abesti Sariketaren irabazle.
- Niko Etxart kantari zuberotarrak Euskal rock n’ roll abestia idazten du Parisen ikasle bizi zela. Hamar urte beranduago argitaratuko da single modura.
- Pantxoa eta Peioren lehen kantaldia, Ustaritzen
- Salomé kantari kataluniarrak Kantari bizi naiz/Zu lagun, ni lagun abestiez osatutako singlea kaleratzen du. Lehenarekin (Vivo cantando, jatorrizko bertsioan) 1969ko Eurovision jaialdia irabazi zuen, ex-aequo Frantzia, Erresuma Batua eta Herbehereetako kantuekin.
Sortutako musika taldeak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Aedoak
- The Allman Brothers Band
- Amon Düül II
- Atomic Rooster
- Badfinger
- Carpenters
- Crazy Horse
- Epetargiak
- Expresión sonora
- Faces
- Focus
- Humble Pie
- The John Denver Band
- Jatorrak
- Judas Priest
- Little Feat
- Magma
- Magna Carta
- Manfred Mann Chapter Three
- Mountain
- Mungo Jerry
- Nektar
- Osibisa
- The Pasadena Roof Orchestra
- Plastic Ono Band
- Popol Vuh
- Renaissance
- Sha Na Na
- Steeleye Span
- Supertramp
- Thin Lizzy
- War
- Wishbone Ash
- ZZ Top
Desegindako musika taldeak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Eric Burdon and the Animals (berriz elkartua 1975ean)
- The Jeff Beck Group (berriz elkartua kide desberdinekin 1971ean)
- The Lovin' Spoonful
- Manfred Mann
Argitaratutako albumak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Urtarrilaren 5a - Bayou Country - Creedence Clearwater Revival
- Urtarrilaren 12a - Led Zeppelin - Led Zeppelin
- Urtarrilaren 13a - Yellow Submarine – The Beatles
- Urtarrilaren 17a
- Ball – Iron Butterfly
- Soul '69 - Aretha Franklin
- Urtarrila (egun zehatza ezezaguna)
- Birthday Blues- Bert Jansch
- English Rose - Fleetwood Mac
- The Holy Land - Johnny Cash
- What We Did on Our Holidays - Fairport Convention
- Caravan - Caravan
- Otsailaren 5a - Goodbye – Cream
- Otsailaren 10a –
- 20/20 - The Beach Boys
- Retrospective: The Best of Buffalo Springfield - Buffalo Springfield
- Otsailaren 15a - Instant Replay - The Monkees
- Otsailaren 17a - Cloud Nine - The Temptations
- Otsailaren 20a – Bécaud - Gilbert Bécaud
- Otsailaren 22a – Stonedhenge - Ten Years After
- Otsaila (egun zehatza ezezaguna)
- Bless Its Pointed Little Head - Jefferson Airplane
- The Gilded Palace of Sin - The Flying Burrito Brothers
- Kick Out the Jams – MC5
- Mutantes – Os Mutantes
- Near the Beginning - Vanilla Fudge
- Martxoaren 5a - Dr. Byrds & Mr. Hyde - The Byrds
- Martxoaren 7a - From Genesis to Revelation – Genesis
- Martxoaren 14a - Tons of Sobs – Free
- Martxoaren 24a – Mothermania - The Mothers of Invention
- Martxoaren 29a - Happy Trails - Quicksilver Messenger Service
- Martxoaren 30a –
- Odessa - Bee Gees
- Bitches Brew – Miles Davis
- Martxoa (egun zehatza ezezaguna)
- At Your Birthday Party – Steppenwolf
- My Way - Frank Sinatra
- Say It Loud, I'm Black and I'm Proud - James Brown
- The Velvet Underground - The Velvet Underground
- Wheatfield Soul - The Guess Who
- Apirilaren 1a – Taste – Taste
- Apirilaren 4a - Brother Love's Travelling Salvation Show - Neil Diamond
- Apirilaren 7a - Songs from a Room - Leonard Cohen
- Apirilaren 9a - Nashville Skyline - Bob Dylan
- Apirilaren 15a - Green Is Blues – Al Green
- Apirilaren 21a - Uncle Meat - The Mothers of Invention
- Apirilaren 23a - With a Little Help from My Friends - Joe Cocker
- Apirilaren 25a - On the Threshold of a Dream - The Moody Blues
- Apirilaren 28a - The Chicago Transit Authority – Chicago
- Apirilaren 30a - M.P.G. – Marvin Gaye
- Apirila (egun zehatza ezezaguna)
- Ramblin' Gamblin' Man - The Bob Seger System
- Maiatzaren 1a – Clouds - Joni Mitchell
- Maiatzaren 3a – Stand! - Sly & the Family Stone
- Maiatzaren 9a –
- Electronic Sound - George Harrison
- Unfinished Music No. 2: Life with the Lions - John Lennon & Yoko Ono
- Maiatzaren 12a - After the Rain - Muddy Waters
- Maiatzaren 14a - Everybody Knows This Is Nowhere - Neil Young & Crazy Horse
- Maiatzaren 16a –
- Rehearsals for Retirement - Phil Ochs
- Unicorn - Tyrannosaurus Rex
- Maiatzaren 19a - Pickin' Up the Pieces – Poco
- Maiatzaren 23a – Tommy – The Who
- Maiatzaren 26a - Let the Sunshine In - Diana Ross & the Supremes
- Maiatzaren 29a - Crosby, Stills & Nash - Crosby, Stills & Nash
- Maiatza (egun zehatza ezezaguna)
- The Age of Aquarius - The 5th Dimension
- David's Album - Joan Baez
- Gettin' Down to It - James Brown
- Hollies Sing Dylan - The Hollies
- Last Exit – Traffic
- This Is Tom Jones - Tom Jones
- Ekainaren 4a - At San Quentin - Johnny Cash
- Ekainaren 6a - Empty Sky - Elton John
- Ekainaren 13a – More – Pink Floyd
- Ekainaren 16a –
- Brave New World - Steve Miller Band
- Trout Mask Replica - Captain Beefheart
- Ekainaren 17a - From Elvis in Memphis - Elvis Presley
- Ekainaren 20a –
- 3614 Jackson Highway – Cher
- Aoxomoxoa - Grateful Dead
- Chastity – Cher
- First Take - Roberta Flack
- Ekainaren 21a - Deep Purple - Deep Purple
- Ekainaren 25a - Pretties for You - Alice Cooper
- Ekaina (egun zehatza ezezaguna)
- A Salty Dog - Alice Cooper
- Beck-Ola - The Jeff Beck Group
- Best of Bee Gees - Bee Gees
- Concerto in B. Goode - Chuck Berry
- Johnny Winter - Johnny Winter
- Love Man - Otis Redding
- Pongo en tus manos abiertas... - Víctor Jara
- Uztailaren 3a – Unhalfbricking - Fairport Convention
- Uztailaren 5a - Bubblegum, Lemonade, and... Something for Mama - Cass Elliot
- Uztailaren 8a – Hallelujah - Canned Heat
- Uztailaren 18a - The Soft Parade – The Doors
- Uztailaren 25a – Yes – Yes
- Uztailaren 29a – Preflyte - The Byrds
- Uztailaren 30a - In a Silent Way - Miles Davis
- Uztaila (egun zehatza ezezaguna)
- Early Steppenwolf – Steppenwolf
- Here We Are Again - Country Joe and the Fish
- More of Old Golden Throat - Johnny Cash
- What About Today? - Barbra Streisand
- Abuztuaren 1a - Stand Up - Jethro Tull
- Abuztuaren 3a - Green River - Creedence Clearwater Revival
- Abuztuaren 5a - The Stooges - The Stooges
- Abuztuaren 11 – Barabajagal – Donovan
- Abuztuaren 29a –
- My Cherie Amour - Stevie Wonder
- Songs for a Tailor – Jack Bruce
- Abuztuaren 30a – Santana - Santana
- Abuztua (egun zehatza ezezaguna)
- As Safe as Yesterday Is - Humble Pie
- Blind Faith - Blind Faith
- Fathers and Sons - Muddy Waters
- Four Sail - Love
- It's a Mother - James Brown
- Monster Movie - Can
- On Time - Grand Funk Railroad
- The Popcorn - James Brown
- Ssssh - Ten Years After
- Irailaren 11 - I Got Dem Ol' Kozmic Blues Again Mama! - Janis Joplin
- Irailaren 12a - Through the Past, Darkly (Big Hits Vol. 2) - The Rolling Stones
- Irailaren 16a – Easy - Marvin Gaye and Tammi Terrell
- Irailaren 19a - Then Play On - Fleetwood Mac
- Irailaren 22a The Band - The Band
- Irailaren 23a -
- Hot Buttered Soul - Isaac Hayes
- Puzzle People - The Temptations
- Together - Diana Ross & the Supremes and The Temptations
- Irailaren 26a - Abbey Road – The Beatles
- Irailaren 30a - At Home - Shocking Blue
- Iraila (egun zehatza ezezaguna)
- Love Chronicles - Al Stewart
- Nice – The Nice
- Noah - The Bob Seger System
- Rock & Roll - Vanilla Fudge
- Spare Parts - Status Quo
- Supersnazz - The Flamin' Groovies
- Urriaren 1a - The Monkees Present - The Monkees
- Urriaren 9a - Ticket to Ride – Carpenters
- Urriaren 10a –
- Arthur (Or the Decline and Fall of the British Empire) - The Kinks
- Hot Rats - Frank Zappa
- In the Court of the Crimson King - King Crimson
- Urriaren 14a –
- Elvis in Person at the International Hotel, Las Vegas, Nevada - Elvis Presley
- Rhymes and Reasons - John Denver
- Urriaren 20a - Wedding Album - John Lennon and Yoko Ono
- Urriaren 22a - Led Zeppelin II - Led Zeppelin
- Urriaren 25a – Ummagumma – Pink Floyd
- Urriaren 26a - Basket of Light - Pentangle
- Urriaren 27a - Second Winter - Johnny Winter
- Urria (egun zehatza ezezaguna)
- Free – Free
- Tom Jones Live in Las Vegas - Tom Jones
- Turtle Soup - The Turtles
- Azaroaren 2a - Willy and the Poor Boys - Creedence Clearwater Revival
- Azaroaren 3a - Cream of the Crop - Diana Ross & the Supremes
- Azaroaren 4a –
- The Allman Brothers Band - The Allman Brothers Band
- David Bowie - David Bowie
- Azaroaren 7a - Manfred Mann Chapter Three - Manfred Mann Chapter Three
- Azaroaren 10a –
- Ballad of Easy Rider – The Byrds
- Live/Dead - Grateful Dead
- Azaroaren 14a - Touching You, Touching Me - Neil Diamond
- Azaroaren 21a – To Our Children's Children's Children - The Moody Blues
- Azaroaren 28a - Quiet Now - Bill Evans
- Azaroa (egun zehatza ezezaguna)
- Eight Miles High - Golden Earring
- Changing Horses - Incredible String Band
- Hollies Sing Hollies - The Hollies
- Joe Cocker! - Joe Cocker
- Joy of a Toy – Kevin Ayers
- Monster – Steppenwolf
- Mott the Hoople - Mott the Hoople
- The Rod Stewart Album - Rod Stewart
- Town and Country - Humble Pie
- Volunteers - Jefferson Airplane
- Your Saving Grace - Steve Miller Band
- Abenduaren 5a - Let It Bleed - The Rolling Stones
- Abenduaren 18a - Diana Ross Presents The Jackson 5 - The Jackson 5
- Abenduaren 29a - Grand Funk - Grand Funk Railroad
- Abendua (egun zehatza ezezaguna)
- Concerto for Group and Orchestra - Deep Purple & the Royal Philharmonic Orchestra
- Liege & Lief - Fairport Convention
- Out Here - Love
Kaleratze data ezezaguna
- A la Revolución Mexicana – Inti-Illimani
- Aur kantariak – Askoren Artean (Imanol Urbietaren zuzendaritzapean)
- Basta - Quilapayún
- Euskal Kanta-Berria- Benito Lertxundi
- Caetano Veloso - Caetano Veloso
- Campesino - Duerme Negrito - Atahualpa Yupanqui
- Campo abierto - Atahualpa Yupanqui
- Com ho fa el vent - Joan Manuel Serrat
- Completely Well – B.B. King
- Contos Velhos, Rumos Novos - José Afonso
- Dedicado a Antonio Machado, poeta - Joan Manuel Serrat
- Doing His Thing – Ray Charles
- ...e as suas canções - Joan Manuel Serrat
- El arte de Aníbal Sampayo - Aníbal Sampayo
- Ella - Ella Fitzgerald
- Els èxits de Lluís Llach - Lluís Llach
- Esoteric Circle – Jan Garbarek
- Extrapolation - John McLaughlin
- Gilberto Gil - Gilberto Gil
- Grand Canyon Suite - Johnny Cash
- The Howlin' Wolf Album - Howlin' Wolf
- I'm All Yours-Baby! – Ray Charles
- I Say a Little Prayer - Aretha Franklin
- Inti-Illimani - Inti-Illimani
- Is – Chick Corea
- Jackson - Johnny Cash
- Jane Birkin - Serge Gainsbourg - Serge Gainsbourg
- Jimmy Cliff - Jimmy Cliff
- Johnny Cash - Johnny Cash
- L'Été 68 - Léo Ferré
- La paloma - Joan Manuel Serrat
- Le Métèque - Georges Moustaki
- Les Douze Premières Chansons de Léo Ferré - Léo Ferré
- Live & Well – B.B. King
- Los Sabandeños - Los Sabandeños
- A Man Alone - Frank Sinatra
- Mezzo Soprano – Nacha Guevara
- Misogynie à part - Georges Brassens
- Mujeres argentinas - Mercedes Sosa
- Música sola (instrumentala) - Joan Manuel Serrat
- Paco Ibáñez 3 - Paco Ibáñez
- Phallus Dei - Amon Düül II
- Preguntan de donde soy - Atahualpa Yupanqui
- Preguntitas sobre Dios - Atahualpa Yupanqui
- Quilapayún 3 - Quilapayún
- Raimon a Montserrat – Raimon
- Selflessness: Featuring My Favorite Things - John Coltrane
- Si somos americanos – Inti-Illimani
- Sobre la pau. Contra la por (Olympia 2) – Raimon
- Sunshine of Your Love - Ella Fitzgerald
- Tots som pops – La Trinca
- The Turning Point - John Mayall
- Víctor Manuel - Víctor Manuel
- Y diez años van - Carlos Puebla y sus Tradicionales
Argitaratutako singleak eta EPak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Urtarrilaren 5a - Proud Mary / Born on the Bayou - Creedence Clearwater Revival
- Urtarrilaren 6a - I'm Livin' in Shame / I'm So Glad I Got Somebody (Like You Around) - Diana Ross & the Supremes
- Urtarrilaren 28a -I Don't Know Why / My Cherie Amour - Stevie Wonder
- Urtarrila (egun zehatza ezezaguna)
- First of May / Lamplight - Bee Gees
- Otsailaren 28a - Sorry Suzanne / Not That Way at All – The Hollies
- Otsaila (egun zehatza ezezaguna)
- Je t'aime… moi non plus / Jane B. - Serge Gainsbourg
- Martxoaren 7a - Pinball Wizard / Dogs (Part Two) – The Who
- Martxoaren 10a - Good Times Bad Times / Communication Breakdown – Led Zeppelin
- Martxoaren 21a - The Boxer / Baby Driver - Simon & Garfunkel
- Martxoa (egun zehatza ezezaguna)
- Aquarius/Let the Sunshine In / Don'tcha Hear Me Callin' To Ya - The 5th Dimension
- Badge / What a Bringdown – Cream
- Kick Out the Jams / Motor City Is Burning – MC5
- The Nile Song / Ibiza Bar – Pink Floyd
- What Goes On / Jesus - The Velvet Underground
- Apirilaren 2a - Never Comes the Day / So Deep Within You - The Moody Blues
- Apirilaren 3a - Man of the World / Somebody's Gonna Get Their Head Kicked in Tonite - Fleetwood Mac
- Apirilaren 11 - Get Back / Don't Let Me Down – The Beatles
- Apirilaren 25a - Living in the Past / Driving Song - Jethro Tull
- Apirilaren 26a - Listen to the Band / Someday Man - The Monkees
- Apirila (egun zehatza ezezaguna)
- Bad Moon Rising / Lodi - Creedence Clearwater Revival
- I Can't See Myself Leaving You / Gentle on My Mind - Aretha Franklin
- In the Ghetto / Any Day Now – Elvis Presley
- Too Busy Thinking About My Baby / Wherever I Lay My Hat (That's My Home) – Marvin Gaye
- Maiatzaren 14a - Down by the River / The Losing End – Neil Young
- Maiatzaren 19a – Reflected / Living – Alice Cooper
- Maiatzaren 23a - Go to the Mirror! / I'm Free – The Who
- Maiatzaren 29a - Marrakesh Express / Helplessly Hoping - Crosby, Stills & Nash
- Maiatzaren 30a - Ballad of John and Yoko / Old Brown Shoe – The Beatles
- Maiatza (egun zehatza ezezaguna)
- It's Getting Better / Who's to Blame - "Mama" Cass Elliot
- Ekainaren 5a - Here Comes the Sun / Oh! Darling – The Beatles
- Ekainaren 16a - Break Away / Celebrate the News - The Beach Boys
- Ekaina (egun zehatza ezezaguna)
- Sweet Caroline / Dig In - Neil Diamond
- Tell All the People / Easy Ride – The Doors
- Uztailaren 4a –
- Honky Tonk Women / You Can't Always Get What You Want - The Rolling Stones
- Give Peace a Chance / Remember Love - Plastic Ono Band
- Uztailaren 5a - We're Not Gonna Take It / I'm Free – The Who
- Uztailaren 7a - All You Need Is Love / Baby, You're a Rich Man – The Beatles
- Uztailaren 11 - Space Oddity / Wild Eyed Boy from Freecloud – David Bowie
- Uztailaren 26a - A Boy Named Sue / San Quentin - Johnny Cash
- Uztaila (egun zehatza ezezaguna)
- Green River / Commotion - Creedence Clearwater Revival
- I Wanna Be Your Dog / 1969 - The Stooges
- Lay Lady Lay / Peggy Day – Bob Dylan
- Abuztua (egun zehatza ezezaguna)
- Don't Forget to Remember / The Lord - Bee Gees
- Hot Fun in the Summertime / Fun - Sly and the Family Stone
- Irailaren 22a - The Night They Drove Old Dixie Down / Up on Cripple steph - The Band
- Irailaren 26a –
- He Ain't Heavy, He's My Brother / Cos You Like to Love Me – The Hollies
- Oh Well / Oh Well, Part 2 - Fleetwood Mac
- Irailaren 30a - Yester-Me, Yester-You, Yesterday / I'd Be a Fool Right Now - Stevie Wonder
- Iraila (egun zehatza ezezaguna)
- Down on the Corner / Fortunate Son - Creedence Clearwater Revival
- Suite: Judy Blue Eyes / Long Time Gone - Crosby, Stills & Nash
- Urriaren 6a – Something / Come Together – The Beatles
- Urriaren 12a –
- Epitaph / 21st Century Schizoid Man – King Crimson
- The Court of the Crimson King, Pt. 1 / The Court of the Crimson King, Pt. 2 - King Crimson
- Urriaren 22a – Heartbreaker – Led Zeppelin
- Urria (egun zehatza ezezaguna)
- Leaving on a Jet Plane / The House Song - Peter, Paul and Mary
- The Onion Song / California Soul - Marvin Gaye and Tammi Terrell
- Tonight I'll Be Staying Here with You / Country Pie – Bob Dylan
- Volunteers / We Can Be Together - Jefferson Airplane
- Azaroaren 7a - Whole Lotta Love / Living Loving Maid (She's Just a Woman) – Led Zeppelin
- Abendua (egun zehatza ezezaguna)
- The Thrill Is Gone / You're Mean - B.B. King
Kaleratze data ezezaguna
- Aita nuen saltzaile / Peru gurea / Agota / Bost ogei urtetako - Lurdes Iriondo-Xabier Lete
- Aizea bare-bare / Arrantzalea - Yon Libarona
- Aizean dabilla / Emazte bat nahi zuen / Zer naiz ni zu gabe / Arkitzea – Juan Miguel
- Ama / Beti Euskaldun / Izazu nitzaz kupira / Txantxangorri – Beti abeslari
- Amapolas y espigas / Carro y camino – Pablo Guerrero
- Arren, Jauna / Baby nerea / Bihotz, arima, bizitza / Berriro hasi – Ameslariak
- Atzo tun tun / Bat eta bi / Xabiertxo / Uxo txuria – Aur kantariak
- Aurresku / Aita barik – Urretxindorrak
- Bein yoan nintzan azokara / Euskera, oi euskera / Zeruko izar ederrok / Illoba laztana – Aur kantariak
- Binbili / Errekatxo kantaria / Iruten ari nuzu / Akerra ikusi degu – Aur kantariak
- Blanca Navidad / Hoy cuna; mañana cruz... – Kontrapuntoak
- Bourrée / Fat Man – Jethro Tull
- Com Ho Fa El Vent / l'Olivera - Joan Manuel Serrat
- De Mica en Mica / La Carmeta - Joan Manuel Serrat
- El tiempo no tiene nada que ver / Los piratas / Un buen par de patadas / Anastasia querida – Nacha Guevara
- El sandierito / Tonada del viejo amor - Aníbal Sampayo
- En el portalín de piedra / Ya se escuchan las panderetas - Víctor Manuel
- Ez dugu jairikan behar / Hik eta nik / Langile batek dio... / Atzo, gaur, bihar – Imanol (Michel Etxegaray goitizenarekin)
- Ezin aztu / Aurtxoa seaskan - Luis Mariano
- Galdua naiz / Dim-dam-bolera - Unai
- Gernikako arbola / Andereño / 24 urte - Bittor Egurrola
- Gola seca / Història d'un amic / La fàbrica Paulac / Cançó d'amor - Ovidi Montllor
- Gracias a la vida / Te recuerdo Amanda - Mercedes Sosa
- Haika mutil / Ituringo arotza / Zure begiek / Zilbor hesteak - Mikel Laboa
- Irene / Despertar / Res no ha acabat / Temps i temps - Lluís Llach
- Irripar bat / Jabetasuna / Hitzak dira - Benito Lertxundi
- Itxas-alargunari, lo abestia / Ibilkaria – Patxi Andion
- Itziarren semea / Eñaut bidegorri / Ttakulin / Jo bezate ezkilek - Pantxoa Carrere-Peio Ospital
- Jo em donaria a qui em volgués / Si véns prest - Maria del Mar Bonet
- Kanta kanta / Aurtxoa seaskan - María Ostiz
- Karraxi / Zure uleak - Andoni
- Kennedy / Hoietakoak / Amonatxo / Bakardadea – Erlak
- La Luciérnaga / Canción Del Pan / La Muerte Del Niño Herido / Canción De Amor – Elisa Serna
- La Paloma / En Cualquier Lugar - Joan Manuel Serrat
- La Trinca / Quin nas! - La Trinca
- Lore pollit bat / Biok ezagutzean - Unai
- Lorerik ederrenak / Arrokeria / Ana / Zuri bakarrik - Txairo
- Maite zaitut neska / Gaueko ixiltasuna - Andoni
- Maiteaz galdezka / Seaska kanta / Giza aberea / Urrillaren 28 egun – Xabier Lete
- Mare Lola / Bon Dia / Temps de Pluja - Joan Manuel Serrat
- Martin Luther-i kanta / Go marchinin'/ Biafra / O gu hemen (bidean galduak) – Ameslariak
- Me gustan los estudiantes / A desalambrar - Daniel Viglietti
- Menina dos Olhos Tristes / Deus te Salve Rosa / Canta Camarada / Lá Vai Jeremias - José Afonso
- Miniatures – Pau Riba, Sisa, Cachas eta Albert Batiste
- Mox mox / Eragiozu / Bat txardina / Dulun dulun-Zozoak eperrak / Atxia motxia / Nora zoazte / Sarian zun zun / Kukubiku-Don don kandel - Lourdes Iriondo
- Munduaren esker ona / Gaberako aterbea / Denak ala iñor ez / Lillurarik ez – Mikel Laboa
- My Way / Blue Lace - Frank Sinatra
- Natural Born Bugie / Wrist Job - Humble Pie
- Nire eskaria / Geroa / Bake uso / Unibersalak - Bittor Egurrola
- No Vale de Fuenteovejuna / A Cidade / Era de Noite e Levaram / Bailia - José Afonso
- Nuestra bandera / Esta canción nombra – Daniel Viglietti
- Oklahoma / Itsas mutila / Ibaiak / Arrantzale - Lurgabe
- Pello Joxepe / Kattalin / Astea luze / Iru andereak – Oskarbi
- Penélope / Tiempo de Lluvia - Joan Manuel Serrat
- Promes bat / Esaiozu / Hurrezko sasoia – Orquesta Naikari
- S. Macaio / Vai Maria Vai / Qualquer Dia / Já o Tempo se Habitua - José Afonso
- Saps / Camí Avall - Joan Manuel Serrat
- Si has begut, no condueixis / Cap aquí!, cap allà! – La Trinca
- Solferinoko itsua / Ama / Bañan ez – Enarak
- Spinning Wheel / More and More - Blood, Sweat & Tears
- Sweet Dream / Seventeen - Jethro Tull
- Try (Just A Little Bit Harder) – Janis Joplin
- Txanboliñ txikia / Baso-Bidean - Javier Madina
- Tu Nombre Me Sabe a Yerba / Balada de Otoño – Joan Manuel Serrat
- Una il·lusió / Respon-me - Lluís Llach
- Utsa / Kontxesi-ri / Peru gurea / Goizian goizik - Antton Valverde
- Urak dakarrena / Begiak / Herri behera / Miña ta griña - Josepe Irigarai