Edukira joan

Arribe

Koordenatuak: 43°02′22″N 1°59′10″W / 43.039444444444°N 1.9861111111111°W / 43.039444444444; -1.9861111111111
Wikipedia, Entziklopedia askea
Arribe
 Euskal Herria
Arribe.
  
Map
Kokapena
Herrialdea Nafarroa
UdalerriaAraitz
Posta kodea31891
Geografia
Koordenatuak43°02′22″N 1°59′10″W / 43.039444444444°N 1.9861111111111°W / 43.039444444444; -1.9861111111111
Garaiera221 metro
Demografia
Biztanleria138 (2020)

Arribe Nafarroako ipar-mendebaldeko herria da, Araizko udalerriaren eta Arribe-Atallu kontzejuaren herriburua dena.

1857ko errolda arte berezko udalerria izan zuen.

2007ko urtarrilaren 1eko erroldaren arabera, herriak 168 biztanle ditu.

Iparraldean Orexa (Tolosaldea), hegoaldean Betelu, mendebaldean Azkarate eta ekialdean Gorriti mugakide ditu.

Inguru naturala

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hegoaldean Aralarko mendilerroa herriaren mugakide naturala dugu, Aralarko Mallo ikusgarriak bertatik bertara daudelarik: Ttutturre (1282 m.), Hirumugarrieta (1431 m.), Aldaon (1411 m.), Uakorri (1306 m.) eta Balerdi (1197 m.).

Ekialdean berriz Elosta (937 m.), Santa Barbara (853 m.) eta Urkieta (854 m.) mendiak daude.

Bestela, Araxes ibaiak herria zeharkatzen du hegoekialdetik iparmendebaldera, Gipuzkoa aldean Oria ibaira isurtzen dena eta Aralar eta inguruko mendietako urak jasotzen dituena.

  • San Migel eliza: Erdi Arokoa. Pietateko Ama Birjinaren ohorezko irudi baliotsua, XV. mendekoa. XVII. mendekoa da erretaula nagusia; Antxetaren eragina dute erretaula hartako irudiek. Kanpandorreak oinarrian ogiba-arku haundi bat du errepideak zeharka dezan, gainean gero eta estuagoak diren gorputzak. Goikaldeko gorputza oktogonala da eta erdi-puntuko arkutan kanpaiak ditu.
  • Bideko Ama Birjinaren ermita.
  • Santa Ageda ermita: Atalluko mugaren alboan, herriko hilerritik gertu.
  • Orellako jauregia: Hiru solairuko jauregia, lau isuriko teilatua duena. Inposta jarraituekin banatuta daude solairuak. Fatxada zurituak ditu, harlanduzko leihoen markoak eta murruen ertzak izan ezik.
  • Batzarre etxea: 1511koa, garai bateko batzar etxea omen zen. Juan Gorritik berreraikia, ia galduta egon ondoren.

Demografia eta biztanleria

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Arribeko biztanleria
2000 2001 2002 2003 2004 2005 2006 2007
181 180 176 181 171 164 162 168

Biztanle ospetsuak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Juan Gorriti (1942-) eskultore eta margolariak Batzarre etxean ditu bizitokia eta Mallope galeria.

Ikus, gainera

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Euskal Wikiatlasa