Carl Bildt
Nils Daniel Carl Bildt (Halmstad, 1949ko uztailaren 15a) suediar politikari eta diplomazialaria da. Suediako lehen ministroa izan zen 1991tik 1994ra.
1979an sartu zen lehen aldiz parlamentuan eta 1986an Alderdi Moderatuaren buruzagi hautatu zuten. 1991n sozialdemokrata suediarrek hauteskundeak galdu zituzten eta Bildt lehen ministro hautatu zuten. Hiru urte iraun zuen koalizio gobernu bat zuzendu zuen. Suedia Europar Batasunean sartzea lortu zuen eta merkatuak liberalizatu zituen. Baltikoko nazioei independentzia sendotzen ere lagundu zien.
Ondoren Europar Batasunaren bitartekaria izan zen Balkanetako gatazketan. Daytongo Bake Konferentziako presidenteetako bat 1995ean eta Bosnia eta Herzegovinako Goi-Ordezkaria 1995etik 1997ra izan zen.
Kanpo Arazoetako ministroa izan zen 2006tik 2014ra Fredrik Reinfeldten gobernuan. 2011ko Libiako esku-hartze militarra babestu zuen.