Casablanca (filma)
Casablanca 1942ko estatubatuar drama film bat da, Michael Curtizek zuzendua eta Humphrey Bogart Rick Blaine paperean eta Ingrid Bergman Ilsa Lund paperean dituela. 1943an film onenaren Oscar saria erdietsi zuen.
Bigarren Mundu Gerran Vichyko Frantziak kontrolatutako Casablanca hirian kokatuta, filmak Ricken barneko gatazka kontatzen du. Izan ere, pertsonai baten hitzetan, maitasuna ala bertutearen artean erabaki behar du Rickek: Ilsarekiko maitasuna ala bera eta bere senarra, erresistentziako burua, Casablancatik alde egiten nazien kontrako borrokan jarraitu ahal izaten laguntzearen artean alegia.
Maila goreneko aktoreak eta idazleak izan arren, inork ez zuen espero filma apartekoa izango zela. Nahiz eta plazaratzean arrakasta epela lortu, denborak aurrera egin ahala ospe handiagoa irabazten joan da. Egun, eskuarki, kritikak film handienetako zerrendetan goiko postuetan kokatzen du. Bogart eta Bergmanen lanak, bien arteko kimika, pertsonaien sakontasuna, zuzendariaren zein gidoilarien lana, eta filmaren eragin orokorra goraipatzen dira oro har.
Bitxikeri gisa, film honetako talde-teknikoa eta aktore-multzoa osatu zuten askok ondorengo 1944ko Passage to Marseille filmean ere parte hartu zuten.
Argumentua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Bigarren Mundu Gerra (1939-1945), Marokoko Casablanca hiria Europan nagusi zen nazismotik ihesi zihoan jende ugariren helmuga zen: hara iristea erraza zen, ateratzea ezinezkoa, bereziki norberaren izena Gestaporen zerrendan ipinia bazegoen. Honako honetan, alemaniar polizia sekretuaren helburua txekiar erresistentziako Victor Laszlo (Paul Henreid) ekintzailea atzematea da. Laszlok ihes egiteko duen itxaropen bakarra Rick Blaine (Humphrey Bogart) estatubatuarra da, Rick’s Café kafetegiko izaera zinikoa duen jabea eta Laszloren emaztea Ilsaren (Ingrid Bergman) antzinako mutil-laguna dena. Laszlok herrialdea uzteko pasaportearen truk Ilsak Casablancan gelditzeko eskaintza egitean, Rickek bere zorion pertsonalaren eta antzinako bere bizitzako ardatz nagusia zen idealismoaren artean hautatu beharko du.
Aktoreak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Humphrey Bogart: Rick Blaine
- Ingrid Bergman: Ilsa Lund
- Paul Henreid: Victor Laszlo
- Claude Rains: Louis Renault kapitaina
- Conrad Veidt: Heinrich Strasser
- Sydney Greenstreet: Ferrari jauna
- Peter Lorre: Ugarte jauna
- Dooley Wilson: Sam
- Madeleine LeBeau: Yvonne
Musika
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Filmaren soinu banda Max Steiner musikagileak konposatu zuen. Bestalde, 1931an Herman Hupfeld musikagileak antzerki-lan baterako konposatu zuen eta film honen ikur bilakatu zen As Time Goes By ("Denbora doan bitartean") abestiak bi protagonisten arteko maitasuna nahiz denboraren igarotze geldiezina ongi adierazten ditu. Bestalde kafetegiko eszena batean Marseillesa ("Marseillarra") frantziar ereserkia eta Horst Wessel Lied ("Horst Wessel-en Abestia"" alemaniar abestia ere entzun daitezke.
Filmean Sam piano-joleak abesten duen As Time Goes By zatirik ezagunenak honela dio:
« | You must remember this A kiss is just a kiss, a sigh is just a sigh. The fundamental things apply As time goes by. Honako hau oroitu behar dun(k) muxu bat muxu bat bakarrik dela, hasperena-hasperen Denbora doan bitartean Funtsezko gauzak gertatzen direla. |
» |
Sariak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Film honek zortzi Oscar Sarietarako izendapena jaso zuen, azkenean hiru irabaziz: Film onenaren Oscar Saria, Zuzendari onenaren Oscar Saria (Michael Curtiz) eta Egokitutako gidoi onenaren Oscar Saria (Julius J. Epstein, Philip G. Epstein eta Howard Koch).
Iruditegia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]-
Casablanca filmaren hasierako kredituak
Ikus gainera
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Passage to Marseille (1944)
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Casablanca filmaren IMDBko fitxa irakurgai (Ingelesez)
- 1942ko filmak
- Michael Curtizek zuzendutako filmak
- Julius J. Epsteinek idatzitako filmak
- Howard E. Kochek idatzitako filmak
- Casey Robinsonek idatzitako filmak
- Humphrey Bogartek antzeztutako filmak
- Ingrid Bergmanek antzeztutako filmak
- Paul Henreidek antzeztutako filmak
- Claude Rainsek antzeztutako filmak
- Conrad Veidtek antzeztutako filmak
- Sydney Greenstreetek antzeztutako filmak
- Peter Lorrek antzeztutako filmak
- S. Z. Sakallek antzeztutako filmak
- Joy Pagek antzeztutako filmak
- Helmut Dantinek antzeztutako filmak
- John Qualenek antzeztutako filmak
- Frank Pugliak antzeztutako filmak
- Leonid Kinskeyk antzeztutako filmak
- Alberto Morinek antzeztutako filmak
- Barry Nortonek antzeztutako filmak
- Dan Seymourrek antzeztutako filmak
- George Deek antzeztutako filmak
- Georges Renaventek antzeztutako filmak
- Gino Corradok antzeztutako filmak
- Jamiel Hassonek antzeztutako filmak
- Jean De Briacek antzeztutako filmak
- Jean Del Valek antzeztutako filmak
- Leo Whitek antzeztutako filmak
- Leon Belascok antzeztutako filmak
- Norma Vardenek antzeztutako filmak
- Richard Ryenek antzeztutako filmak
- Creighton Halek antzeztutako filmak
- George J. Lewisek antzeztutako filmak
- Gregory Gayek antzeztutako filmak
- Frank Mazzolak antzeztutako filmak
- Ellinor Vanderveerrek antzeztutako filmak
- Oliver Blakek antzeztutako filmak
- William Edmundsek antzeztutako filmak
- Louis Mercierrek antzeztutako filmak
- Hal B. Wallisek ekoitzitako filmak
- Warner Bros.ek ekoitzitako filmak
- Ameriketako Estatu Batuetako filmak
- Film onenaren Oscar sariaren irabazleak
- Zuzendari onenaren Oscar Saria irabazi duten filmak
- Egokitutako gidoi onenaren Oscar Saria irabazi duten filmak
- Iparraldeko Afrikako kanpainari buruzko filmak
- Max Steinerren soinu bandadun filmak
- Drama filmak
- Amodiozko filmak
- Zuri-beltzeko filmak
- Kultuzko filmak
- Marokon girotutako filmak
- Parisen girotutako filmak
- 1940an girotutako filmak
- 1941ean girotutako filmak