Eurogunea
Eurogunea[1] euroa (€) erabiltzeko onartu duten Europar Batasuneko herrialde kideen gunea da. Honela monetaren inguruko batasuna eratu dute eta Eurosistema egin dute moneta-agintari gune honetan.
Euroa darabilten estatuak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kide ofizialak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Estatuak | Onartua | Salbuespenak | |
---|---|---|---|
Austria | 1999 | ||
Belgika | 1999 | ||
Zipre | 2008 | Ipar Zipre[2] | |
Estonia | 2011 | ||
Finlandia | 1999 | ||
Frantzia | 1999 | Kaledonia Berria[3] Polinesia Frantsesa[3] Wallis eta Futuna[3] | |
Alemania | 1999 | ||
Grezia | 2001 | ||
Irlandako Errepublika | 1999 | ||
Italia | 1999 | Campione d'Italia[4] | |
Kroazia | 2023 | ||
Letonia | 2014 | ||
Lituania[5] | 2015 | ||
Luxenburgo | 1999 | ||
Malta | 2008 | ||
Herbehereak | 1999 | Aruba[6] Curaçao[7] Sint Maarten[7] Karibeko Herbehereak[8] | |
Portugal | 1999 | ||
Eslovakia | 2009 | ||
Eslovenia | 2007 | ||
Espainia | 1999 | ||
Eurogunea |
Europako Banku Zentrala da 15 herrialde hauen politika monetarioaren arduradun.
Europar Batasunarekin akordioak dituzten estatu eta lurraldeak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Monako, San Marino eta Vatikano Hiriak ere euroa erabiltzen dute, EBeko kide ez diren arren (aurrez euroagatik ordezkatuak izan diren monetak erabiltzen zituzten). Hiru Estatu hauek euren ikur propioak itsasten dizkiete atzealdean eurek jaulkitako txanponei. EBeko hainbat herrialderekin adostu dute Euroaren erabilera, Italiarekin San Marino eta Vatikanoaren kasuan eta Frantziarekin Monakoren kasuan.
Mayotte eta Saint-Pierre eta Mikelune lurralde Frantziarrek ere euroa erabiltzen dute EBrekin duten hitzarmena tarteko, nahiz eta euren txanpon propioak jaulkitzeko eskubiderik izan ez.
EBrekin hitzarmenik ez duten estatu eta lurraldeak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Andorrak ez du moneta ofizialik beraz, ez du dirurik jaulkitzen. Euroaren aurretik pezeta espainiarra eta libera frantziarra erabiltzen zituzten unitate legal gisa. Espainia zein Frantziarekin sekula akordiorik izan ez zutenez, Andorra EBrekin negoziaketetan da Euroa printzerriko moneta ofizial izan dadin.
Era berean, Kosovo eta Montenegrok ere, aurrez marko alemaniarra erabiltzen zuten, euroa hartu dute moneta gisa EBrekin inolako hitzarmen formalik izan gabe.
Akrotiri eta Dhekeliako Base Burujabeek, itsasoz haraindiko lurralde britainiarrek (Zipreko uhartean kokatuak), moneta ofizialtzat libera zipretarra zuten Zipre Eurogunean sartu aurretik (2008ko urriaren 1a). Egun horretan euroa diru gisa onartzen lehen lurralde britainiar bilakatu ziren.
2002ko abenduaren 1etik, Ipar Koreak dolar estatu batuarra Euroagatik aldatu du nazioartean trukaketak egiteko, bere moneta ofizialak, won korearrak, ez baitu nazioartean baliorik eta ez baita trukagarria nazioarteko erosketetan erabiltzeko. Atzerritarren artean ere badu halako osperik ere, eta erabilia da oso.
2003ko Irakeko inbasioaren aurretik, Saddam Hussein presidenteak petrolioa saltzeko euroa erabiliko zuela esan zuen AEBetako dolarraren ordez, erosleen gehiengoa EBtik, Txinatik eta Indiatik izaten baitzuen.
Beste estatu batzuk
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Eurogunean ez dauden EBko Estatuak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Euroa erabiltzen ez duten EBko beste 7 estatuak hauek dira Bulgaria, Danimarka, Suedia, Hungaria, Polonia, Txekiar Errepublika eta Errumania.
Azken bateratuak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]2007ko maiatzaren 16an Europako komisioak begi onez ikusi zuen Zipre eta Maltak 2008ko urtarrilaren 1etik moneta hartzea. Gomendio hau EBko Ekonomia eta Finantzetako Ministroen azken onespenaren baitan zegoen, zeina 2007ko uztailaren10ean gertatu zen. Beraz, Eurogunea 19 kidez osatua dago 2015az geroztik.
Eurogunetik kanpo euroarekin lotura duten estatuak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Bosnia-Herzegovinako marko aldagarria marko alemaniarrari loturik zegoen eta arrazoi hau tarteko euroarekiko aldatze tasa finkoa du.
CFA frankoak -aurrez libera frantziarrari lotua- 655,957 frankoko paritatea du euroarekiko, aurretik liberarekin zuen tasa bera.
Etorkizuneko hartzeak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Hauek dira proposatutako datak. Dena den, ez dira data ofizialak.
- Bulgaria: Data zehatzik ez.
- Danimarka: Erreferendum bat ospatuko du euroaren adopzioa eztabaidatzeko.
- Errumania: 2019an espero da.
- Hungaria: Data zehatzik ez.
- Polonia: Data zehatzik ez.
- Suedia: Data zehatzik ez.
- Txekiar Errepublika: Data zehatzik ez.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Euskalterm: [Europako Tratatuak Hiztegia] [2014]
- ↑ Ipar Zipreko Turkiar Errepublikak bere burua subirautzat aldarrikatu zuen, baina ez du Europar Batasunak onartzen. Turkiar lira erabiltzen da.
- ↑ a b c Frantziar Pazifikoko lurraldeetan CFP libera erabiltzen da.
- ↑ Suitzar libera erabiltzen da. Euroa ere oso zabalduta dago eta onartzen da.
- ↑ Jon Fernandez, «Hogeigarrenik ez luzaroan», Berria, 2015-01-02
- ↑ Aruban Arubako florina erabiltzen da.
- ↑ a b 2012tik Karibeko florina.
- ↑ Karibeko Herbehereetan Estatubatuar dolarra erabiltzen da.