Himera
Himera | |
---|---|
Fitxategi:File:Himera Viktoriatempel.jpg Egungo Garaipenaren Tenpluaren egoera | |
Datuak | |
Herrialdea | Italia |
Eskualdea | Sizilia |
Italiako hiri metropolitarra | Palermoko metropoli-hiria |
Italiako udalerri | Termini Imerese |
Eskualdea | Sizilia |
Koordenatuak | 37°58′14″N 13°49′20″E / 37.970555°N 13.822206°E |
Azalera | [convert: invalid number] km² |
Historia | |
Garaia(k) | 120 m |
Kultura | Greziarra |
Indusketa | |
Area Archeologica e Antiquarium di Himera |
Himera[1] (antzinako grezieraz: Ἱμέρα) Siziliako greziar kolonia bat izan zen, uharteko iparraldeko kostaldean zegoena. Izen bereko ibaiaren bokalean zegoen, Panormus (egungo Palermo) eta Cephaloediumaren (gaurko Cefalù) artean. Haren aztarnak Termini Imerese udalerrian daude.
Historia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Sorreraren inguruko historia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Himera lehenengo greziar kokalekua Siziliako iparraldean izateaz gain, bazen ere postu estrategiko bat kartagotar ekialdeko muga kontrolatzeko. Tuzididesen arabera, Himera izan zen greziar hiri bakarra Siziliako kostalde honetan[2], baina hau da greziar hiri idenpendente bakarra. Izan ere, Milas (Sizilia), iparraldean zegoena, aurrekoa bazen ere, baina Zankleren (gaur egungo Messina) menpekoa zen. Adituen ustez, Himera Zankleren kolonia bat zen, baina Tuzididesek uste zuen Zankleko emigranteak Sirakusako atzerriratuekin elkartu zirela hiri horretan, kalkidiar erakunde eta doriar dialektoak zituena. Estrabonek eta Skimno Kioskoak diote Himera Milaeren ostean sortu zela (haien ezarpenez ondoriozta daitekeen moduan) eta gehitzen dute Tuzididesek ez zuela sorrera-data aipatzen. Hala ere, Diodororen arabera, Himera bazegoen kartagotarrek hiria suntsitu baino 240 urte lehenago. Hau izango zen K.a. 648. urtean[3]. Egia esan, ez dago informazio askorik lehenengo urteei buruz. Aristotelesen aburuz[4], Falaris tiranoak agindu zuen hirian, eta hau da informazio bakarra K.a. 490 arte. Urte horretan, Eszitasek, Zankleko tiranoak, aldi baterako aurkitu zuen babesa Himeran, jatorrizko hiritik kanporatua izan ondoren[5]. Gertakizun horren ondoren, Terilo despotak Himeran gobernatu zuen. Tirano honen boterea gogortu zen Anaxilas Reggiokoarekin aliantza bat sinatzean. Hala ere, Terilok amore eman zuen Teronen aurrean, Agrigentoko tiranoa, Himeratik kanporatu zuena. Gerora, kartagotarrei laguntza eskatu zien eta hauek antolatu zuten K.a. 480an Siziliarako lehen espedizio handia[6].
Lehengo liskarrak Kartagorekin
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kontuan hartuz Hamilkarren ardurapean utzitako armamentua (300.000 soldaduekin Sizilian lehorreratu omen zen), argi dago Himeraren konkista ez zela gerraren helburua izan, baizik eta aitzakia bat. Beharbada, kartagotarrak kezkatu ziren Himeraren garapenarengatik, Panorno eta Solus kartagotar hirien ondoan zegoelako. Horregatik, Hamilkarren ahaleginak Himeraren kontra joan ziren. Teron eta haren armada hirian zegoelarik, gai izan zen Himera defendatzeko Gelon Sirakusakoa laguntzarekin etorri arte. Nahiz eta greziar indarrak txikiagoak izan, kartagotarrak garaitu zituzten. Siziliako grekoek konparatu zuten K.a. 480 urteko Himerako gudua Salaminakoarekin[7]. Tradizioaren arabera bi garaipenak egun berean gertatu baitziren[8].
Himerako guduaren ostean
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Garaipenaren ondoren, Teronek Himera eta Agrigento kontrolatu zituen. Dirudienez, Agrigenton jarraitu zuen, baina Himerako gobernua Trasideo semearen ardurapean utzi zuen. Modu ankerrean gobernatu zuenez, himeratarren errespetua galdu zuen. Egoera kontrolatzeko Hieron Sirakusakoaren laguntza eskatu zuten, nahiz eta Teronekin harreman onak ez izan. Sirakusarrak Himerako biztanle asko hil zituen eta beste batzuk erbestera bidali[9]. Geroago, konturatu zenean populazioa nabarmen gutxitu zela, beste hirietatik biztanle gehiago ekarri zuen. Hauetariko gehienak doriar jatorria bazuten ere, Himerako populazioarekin nahasi ziren arazorik gabe. Harrez geroztik, Himerak beste Siziliako doriar hiriren erakundeak eta legeak onartu zituen[10]. Ageri denez, kolono berriak K.a. 476an heldu ziren[11] eta Teronek Himera kontrolatu zuen hil arte, K.a. 472an. Trasideok, aitaren heriotzaren ondoren, denbora laburrean gobernatu zuen Himera, Hieron Sirakusakoak Agrigentotik eta Himeratik kanporatu zuelako[12]. K.a. 466an, himeratarrek armada bat bidali zuten Trasibulo Sirakusatik kanporatzeko. Exiliatuek baimena lortu zuten Himerara itzultzeko, non bakean bizi baitziren hiritar berriekin[13]. Hortik aurrera, Diodororen arabera, Himerak ez zuen liskar gehiagorik izan[10] eta gobernu berriak mende erdi batez oparotasuna ekarri zuen. K.a. 461-408 urteen artean dagoen albiste bakarra da atenastarrek K.a. 415ean Sizilian egindako espedizioa. Egoera horretan, himeratarrek izan ziren lehenak sirakusarrei laguntza ematean eta ez zuten jaso Nizias, itsas armada batekin portuan agertu zenean. Ondoren, Gilipo Himeran lehorreratu zen eta Sirakusaraino irla zeharkatu zuen armada baten aurrean, gehienbat himeratarrez osaturik[14].
Kartagok suntsituta
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Hiriko oparotasuna tupustean bukatu zen kartagotarrak irlan lehorreratzean. Hauen hasierako helburua izan zen segestarrak Selinonteko erasoetatik laguntzea. Selinonte suntsitu ondoren, Hanibal Magon Himerara abiatu zen, jakinez hiria defentsarako ondo prestaturik ez zegoela harresi ahulak zituelako. Hala ere, defendatzaileek erresistentzia gogorra egin zuten, irteera batean galera handiak eginez kartagotar armadan. Hasieran, Sirakusak 4.000 soldaduekin lagundu zuen, Dioklesen aginte pean. Baina guduaren erdian, jeneral hau beldurtu zen pentsatzean kartagotarrek Sirakusa erasotuko zutela eta Himera bertan behera utzi zuen. Himeratarrek bakarrik ezin zuten ezer egin. Kartagotarrek hiria hartu zuten eta Hanibalek 3.000 bizilagun sakrifikatu zituen Hamilkar aitonaren ohoretan[15]. Honetaz gain, Himera guztiz birrindu zuen eraikinak zoruko mailan utziz, tenpluak barne.
Diodorok, Himeraren suntsipena azaltzean essan zuen hiria ez zela inoiz berreraiki izan, eta idazlearen garaian tokia biztanlerik gabe zegoela[10]. Ematen duenez, kontraesan bat dago K.a. 405ean kartagotarrekin egindako tratatuarekin, zeinak baimentzen baitzituen atzerriratutako populazioa, hau da, Himerakoa, Selinontekoa eta Agrigentokoa jatorrizko hirietara itzultzea, baldin eta zergak ordaintzen bazizkioten Kartagori eta harresiak berreraikitzen ez bazituzten[16]. Antza denez, baimen horretaz baliaturik, asko itzuli ziren. Bestalde, himeratarrak zeuden Dionisio I.aren aliatuen artean kartagotarren aurkako gerra K.a. 397an, nahiz eta hurrengo urtean Kartagoren aldean berrezarri ziren[17]. Zizeronek honela argitu zuen paradoja hau: Himera suntsitua izan ondoren, bizirik zeudenak Termae hirian babestu ziren, eskualde berean zegoena eta ez oso urrun antzinako hiritik[18]. Diodorok beste azalpen bat eman zuen Termae hiriko sorrerari buruz: kartagotarrak izan ziren eraiki zutenak gerra amaitu orduko K.a. 407an[19]. Beharbada, bi baieztapenak zuzenak ziren: alde batetik kartagotarrek Termae hiria sortu zutela aurrekoaren ondoan Himera berriro ez okupatzeko eta bestetik, himeratarrak hiri berrira joatean himeratartzat jarraitzen zutenez, bere burua aipatzeko aurreko toponimoa erabitzen zuten. Hainbat urte beranduago, Termae Himeraren oinordekotzat hartu zen. Honela adierazten du Zizeronek: Eszipion Emilianok Kartagoz jabetu zenean, punikoek Agrigentori eta Gelari kendutako estatuak itzuli zizkiela, eta Himerarenak Termae hiriari eman zizkion[20]. Horregatik, himeratarrak eta Himera izenak noizean behin agertzen dira zenbait idazkitan, nahiz eta hiria aspaldian desagertuta egon. Adibide moduan, Diodorok zioen Agatokles eta kartagotarren arteko itunean, K.a. 314an, adierazten zela Heraklea Minoa, Selinonte eta Himera Kartagoren menpekoak izango zirela, lehenago izan ziren moduan[21]. Hala ere, arraroagoa da Melak eta Pliniok Himera izena errepikatzea, Zizeronek, Estrabonek eta Diodorok esan zutelako Himera desagertu zela zenbait mende lehenago[22].
Termae hiriaren sorrera
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Hiri berriari Termae izena eman zioten, Thermae Himerensestik bereizteko[23] eta Himeraren tokia hartu zuen. Agerikoa denez, izena iturri beroetatik dator. Legendaren arabera, lehenengo erreferentzia Herkulesen bidaiarekin lotuta dago[24]. Antza denez, denboraren poderioz hiri handi bat bilakatu zen eta, salbuespen eskasekin, kartagotarren menpekoa izan zen. Lehenengo Gerra Punikoan askotan aipatzen da hiria. Hauetariko batean, K.a. 260an, erromatar armada batek inguruetan ezarri zuen kanpalekua, baina Hamilkarrek eraso eta garaitu zuen galera handiak eraginez[25]. Gerra amaitu baino lehenago, erromatarrek setiatu eta hartu zuten Termae[26]. Zizeronek dio Erromak Termaetako biztanleei leialak izateagatik eskualdearen kontrola itzuli eta beren legeekin jarraitzeko askatasuma eman ziela[27]. Lehenengo Gerra Punikoan Erromaren etsaiak ziren, beraz, baieztapen hau beranduago egin beharko zen. Zizeronen garaian, hiri oparoa zen, merkataritza ugariarekin, hizlariak esan bazuen ere: oppidum non maximum zela[28]. Dirudienez, Augustoren garaian kolonia bat hartu zuen, Ordo et Populus splendidissimae Coloniae Augustae Himeraeorum Thermitanorum inskripzioetan agertzen diren moduan[29]. Era berean, ez dago duda handirik Pliniok aipatutakoa hiri hau zela eta ez Thermae Selinuntiae (gaurko Sciacca), azken hau hegoaldean dagoelako Agrigento eta Selinonteren artean[30]. Honen ondoren, Termaei buruzko informazio eskasa da, bakarrik Ptolomeok eta Ibilbideetan aurkitzen da baina, dirudienez, Erromatar Inperioan populatuta zegoen eta seguruena honela izan da beti, Termini Imerese izen berriarekin[31].
Zizeronek azpimarratu zuen hiriko handitasuna eta hiritarren artearekiko zaletasunak: in primis Siciliae clarum et ornatum. Ebidentzia hau agerikoa zen hizlari honen garaian ere. Hori nabari zitekeen Eszipionek itzulitako estatuetan Kartago konkistatu ondoren, baliotsuak zirenak ez bakarrik iraganaren erlikiak zirelako baizik eta arte lan ederrak izateagatik[32]. Himeran aurkitutako txanpoi kantitateak ziurtatzen du hiria oso aberatza izan zela antzinitatean.
Gaurko egoera
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Hondakin asko aurkitzeak Termae hiria ziurtatzen du, hori adierazita dago tokiko ur beroengatik ere. Himerako leku zehatzaren kokapena eztabaidatua izan da orain dela gutxi arte. Filipe Kluberioren iritzia, eta XIX. menderarte beste jarraitzaileen batzuena, ibaiaren eskerraldean egongo zen Terminiko mendebaldetik igarotzen dena, gaurko Fiume di Termini izenekoa, baina goi-ibilguan Fiume de San Leonardo deitzen dute. Horren arabera, biztanleak bakarrik mugitu ziren ibaiaren alde batetik bestera. Horrek azalduko zuen hiria aipatzean Himera eta Termae izenak berdin hartuko zirela eta Himera ibaia (antzineko hiriari izena eman ziona) Termaetik igarotzen dela[33]. Bestalde, zaila da pentsatsea San Leonardo ibaia Himera ibaia izango denik, dakiguna da Tommaso Fazellok Fiume Granderekin (Ibai Handia) identifikatzen zuela, zeinen bokala Terminitik 8 milietara dagoen. Ikuspuntu hau gaurko ikerlariek onartzen dute[34] distantzia hau oso handia ez delako. Zizeronek hiri berriaz esandakoarekin ados zitekeen: non longe ab oppido antique[35]; eta eskualde berean egoteak esan nahi zuen ez zegoela hiri zaharraren alboan[36]. Kasu honetan, kartagotarrek begi onez ikusiko zuten ezarpen berria beren koloniak Solus eta Panornusen ondoan, kontrolagarriagoa zelako. Hala ere, Fazellok adierazitako tokian (kostaldeko Torre di Bonfornellon, Ibai Handiaren eskerraldean eta bokalaren ondoan) hondarrak aurkitu ez batira ere, aztarna arkeologikoak agertu dira, hala nola, brontzezko ontziak eta anitz hilobi[37]. Bestalde, ez Kluberiok ezta beste idazle batzuek ere, ez dute aurkitu aztarnarik Himeratik mendebaldean.
Arkeologia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Ezagut daitekeen hondakin bakarra Garaipenaren Tenplua da, doriar egiturazkoa. Antza denez, kartagotarren porrota ospatzeko eraiki zen (nahiz eta zenbait ikertzailek hipotesi hau dudan jarri). Tenpluaren hegoaldean nekropolia zegoen. Aurkitutako aztarnak biltegi txiki batean daude, baina aurkikuntzarik onenak Palermoko Eskualdeko Museoan daude.
Jende nabarmena
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Estesikoro poeta Himeran jaio zela esan ohi da, baina errealitatea da Magna Graeziako Metauro hirian jaio zela (gaurko Goia Tauro) [38] [39] [40] [41], K.a. 630ean. Beranduago, Himeran finkatu zen non haren idazlanak egin baitzituen. Ergoteles, zeinen Pindarok ospatu baitzuen haren garaipena joko olinpikoetan, Himerako hiritarra zen baina ez zen han jaio[42]. Bestalde, Agatokles Termae hirian jaio zen[43].
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Euskaltzaindia. (2006-1-27). Antzinateko hirien euskarazko izenak. .
- ↑ Tuzidides: VI. 62, VII. 58.
- ↑ Tuzidides: VI. 5; Estrabon: VI. 272 orria; Eskimnos Kioskoa: 289 kapitulua; Diodoro Sikulo: XIII. 62; Hekateo Abderakoa. fr. 49; Scyl. p. 4. § 13.
- ↑ Aristoteles: Erretorika. II. 20.
- ↑ Herodoto. VI. 24.
- ↑ Herodoto: VII. 165.
- ↑ Herodoto: VII. 166, 167; Diodoro Sikulo: XI. 20-23; Pind.: Pyth. I. 152.
- ↑ Herodoto: l. c.
- ↑ Diodoro Sikulo: XI. 48.
- ↑ a b c Diodoro Sikulo: XI. 49.
- ↑ Data hau ez da ziurra, Diodorok, Fedon urtean kokatzen duelako, Ol. LXXVI. 1, K.a. 476an gertatu zena, eta gainera dio kolonia berriak 58 urtez iraun zuela, kartagotarrek suntsitu arte. Aurrekoaren arabera, hau K.a. 466. urtean gertati zen. Azken data hau bateraezina da Teronen heriotzarekin K.a. 472an.
- ↑ Diodoro Sikulo: XI. 53.
- ↑ Diodoro Sikulo: XI. 68, 76.
- ↑ Tuzidides: VI. 62, VII. 1, 58; Diodoro: XIII. 4, 1.
- ↑ Diodoro Sikulo: XIII. 59-62; Xenofonte: Helenika. I. 1. 37.
- ↑ Diodoro Sikulo: XIII. 114.
- ↑ Didoro Sikulo: XIV. 47, 56.
- ↑ Zizeron: In Verrem II. 3. 5.
- ↑ Diodoro Sikulo:XIII. 79.
- ↑ Zizeron: In Verrem II. 3. 5, IV. 33.
- ↑ Diodoro Sikulo: XIX. 71.
- ↑ Estrabon VI: 272 orrialdea; Mela: II. 7. § 16; Plinio:. III. 8. s. 14.
- ↑ Θερμαὶ αἱ Ἱμερᾶαι, Pol.; Θερμαὶ Ἱμέραι, Ptolomeo.; Θερμὰ, Θερμὰ Ἱμεραῖα, Diodoro.
- ↑ Diodoro Sikulo: IV. 23, V. 3; Pindar Ol. XII. 28.
- ↑ Pol. I. 24; Diodoro: XXIII. 9. Exc. H. p. 503.
- ↑ Pol. I. 39; Diod. XXIII. 20. Exc. H. 506 orr.
- ↑ quod semper in amicitia fideque mansissent, Zizeron: In Verrem II: 37.
- ↑ Zizeron: Id. II. 46, 75, III. 42.
- ↑ Id. II. 46, 75, III. 42.
- ↑ Plinio: III. 8. s. 14.
- ↑ Ptolomeo: III. 4. § 4; Antonine Itinerary p. 92; Tabula Peutingeriana.
- ↑ Zizeron: In Verrem, II. 3. 5.
- ↑ Silio Italikoa: XIV. 232; Plinio: III. 8. s. 14; Vibio Sekuestre: 11 orr.).
- ↑ Richard_Talbert:Barrington Atlas of the Greek and Roman World, (ISBN 0-691-03169-X), Mapa 47 eta oharrak.
- ↑ Zizeron: In Verrem II. 3. 5.
- ↑ in ejusdem agri finibus, l. c.
- ↑ Tommaso Fazello IX. 2.
- ↑ http://www.britannica.com/EBchecked/topic/565868/Stesichorus https://web.archive.org/web/20141219153824/http://writershistory.com/index.php?option=com_content&task=view&id=820&Itemid=32
- ↑ https://web.archive.org/web/20110810111921/http://www.calabria.nu/magna.htm#Like
- ↑ https://books.google.com/books?id=xFhMG7G1q5kC&pg=PA254&lpg=PA254&dq=Stesichorus+was+born+in+Metauros&source=bl&ots=RDiNzxAeNk&sig=bhoz-8O94Ns0NdqfrJaJDV5azC0&hl=en&sa=X&ei=I0y1U4XFDoemkQW1_ICYCw&ved=0CC8Q6AEwBA#v=onepage&q=Stesichorus%20was%20born%20in%20Metauros&f=false
- ↑ https://web.archive.org/web/20141219165035/http://www.forgottenbooks.com/readbook_text/A_History_of_Ancient_Greek_Literature_1000014498/125
- ↑ Pindaro. Ol. XII.; Pausanias: VI. 4. § 11.
- ↑ Diodoro: XIX. 2.
Ikus, gainera
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Himera |