Edukira joan

Iustitia Europa

Wikipedia, Entziklopedia askea
Iustitia Europa
Datuak
Izen laburraIE
Motaalderdi politikoa
Ideologiaeskuineko antiglobalismoa eta Plandemia
Kokapen politikoaEskuin-mutur
Historia
Sorrera2024ko urtarrilaren 24a
SorlekuaMálaga
webgune ofiziala
Facebook: IustitiaEuropa.IE Twitter: IustitiaEuropa Instagram: iustitiaeuropa Telegram: IustitiaEuropa Youtube: UCRKVK7MJM7vavtymNcQ4rtg TikTok: iustitiaeuropa Twitch: iustitiaeuropa Edit the value on Wikidata

Iustitia Europa 2024ko ekaineko Europako hauteskundeetara aurkeztu zen hautagaitza espainiar bat da. 27.563 bozka lortu zituzten (%0,15) eta horrenbestez ez zuten eserlekurik lortu Europako Parlamentuan.[1]

Definizio politikoa

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Espainian 34 hautagaitza aurkeztu ziren Europako hauteskundeetara. Iustitia Europa "antiglobalista eta antisistema" bezala autodefinitzen diren artean zegoen, eta analista politikoek ultraeskuinean kokatu zuten[2] Vox, Se Acabó la Fiesta, Frente Obrero eta Falange alderdiekin batera.[3]

2024ko Europako hauteskundeotan, Fronte komuna osatu zuten Alternativa Democrática Nacional (Portugal) eta Umanitá E Ragione (Italia) alderdiekin.[4] Euskal Herrian, Izan Auzokrazia alderdiaren babesa jaso zuten.[5]

Bere hautagai nagusia, Luis Maria Pardo, COVID-19 pandemiaren krisialdian egin zen ezagun, Administrazio Publikoek hari aurre egiteko hartutako neurriak kritikatzeagatik.[6]

Beste kide batzuk:

  • Manuel Tinoco: 2024ko ekainean Espainian nekazariek egin zituzten protesta handien buruetako bat (Movimiento Rural Español).[3]
  • Roberto San Antonio: terapia naturalen defentsaren aldeko elkartearen lehendakaria, Monica Garcia Gomez osasun ministroaren aurkako kereila sartu zuen.[7]
  • Inmaculada Jaen, Liberum abokatu elkartekoa.[4]
Garapen Jasangarrirako Helburuak (NBE).

Helburu nagusien artean:

2024ko hauteskundeetan Europako Parlamentuan eserlekurik lortu ez arren, Iustitia Europa alderdiak helburu hauek sustatzeko lanean jarraitzeko asmoa baieztatu zuten.[8]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. (Gaztelaniaz) «El PACMA manda entre los minoritarios pero sigue sin entrar en un Parlamento y el Frente Obrero dobla a Izquierda Española» ELMUNDO 2024-06-09 (Noiz kontsultatua: 2024-10-09).
  2. (Gaztelaniaz) «El CGPJ inadmite los recursos de Hazte Oír y Iustitia Europa contra la autorización a Begoña Gómez para acceder al juzgado por el garaje» La Vanguardia 2024-07-24 (Noiz kontsultatua: 2024-10-09).
  3. a b c d (Gaztelaniaz) «El parto múltiple de la ultraderecha» El Plural 2024-06-03 (Noiz kontsultatua: 2024-10-09).
  4. a b c d (Gaztelaniaz) Ondarra, Marcos. (2024-01-24). «Un nuevo partido impulsado por abogados irá a las europeas para acabar con la Agenda 2030» THE OBJECTIVE (Noiz kontsultatua: 2024-10-09).
  5. (Gaztelaniaz) iustitiaeuropa. (2024-02-04). «IUSTITIA EUROPA EN BILBAO y DONOSTIA» IUSTITIA EUROPA (Noiz kontsultatua: 2024-10-09).
  6. (Gaztelaniaz) «En España, los 'outsiders' se lanzan a captar el descontento» euronews 2024-05-28 (Noiz kontsultatua: 2024-10-09).
  7. a b c (Gaztelaniaz) Masdeu, Joan. (2024-06-01). «Qué es Iustitia Europa, el partido antiglobalista que se presenta a las europeas» e-noticies.es (Noiz kontsultatua: 2024-10-09).
  8. (Gaztelaniaz) Iustitia Europa tiene 27.407 razones para continuar defendiendo los Derechos Humanos y las Libertades Públicas. – Iustitia. 2024-06-10 (Noiz kontsultatua: 2024-10-09).

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]