Ursula Kuczynski
Ursula Kuczynski (Schöneberg, Prusia, Alemaniako Inperioa 1907 - Berlin, Alemania, 2000), beste izen batzuekin ere ezagutua (Ruth Werner, Ursula Beurton eta Ursula Hamburger) eta are espioi gisako izenekin ere (Sonja Schultz, Sonja, Sonya) Alemaniako aktibista komunista bat izan zen Sobietar Batasunarentzat lan egin zuena espioi gisa 1930 eta 1940eko hamarkadetan.Bere jarduera nagusia espioitzan izan zen Klaus Fuchs zientzialari nuklearraren kudeatzaile izatea.
Biografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]1930eko hamarkadan hasi zen espioitza lanean, bere lehen senar arkitektoa, Rudolf Hamburger, Shanghain (Txina) lanean ari zela. Mendebaldetar komunitate aktibo handia zegoen hiri hartan, eta bertako lagun batek, Agnes Smedley kazetari estatubatuarrak, beste aleman komunista bat aurkeztu zion, Richard Sorge, zeinaren bitartez egin zuen bat Ursulak Sobiet Batasuneko inteligentzia zerbitzuekin[1].
Txinatik Suitzara mugitu ziren Hambruger senar-emazteak 1938an, eta han nazien kontra jarraitu zuen Ursulak, espia lanetan eta baita Danzig hiri okupatuko erresistentzia talde bat antolatzen[2]. Suitzan dibortziatu egin zen, eta bigarren senarrarekin ezkondu zen. Len Beurtonekin, zeina britainiar bat zen dagoeneko lanean ari zena sobietarrentzako espioitzan. Pasaporte britainiarra lortu zuen horrela Kuczynskik, eta 1940an Erresuma Batura joan ziren senar-emazte berriak
Ingalaterran militar britainiar batzuen informazioa pasatzen hasi zen Sobietar Batasunera[3], bereziki Royal Air Force taldeko ofizial batek eta itsaspeko radarretan berezitutako beste batek ematen ziotena. baina bere lorpen handiena a Jürgen Kuczynski anaiaren bidez lortu zuen: anaiak lortu zuen Klaus Fuchs zientzialari nuklearra erreklutatzea (1942 amaieran), eta 1943tik Ursulak, Sonya agenteak, kudeatu zuen Fuchsen lana eta informazio jarioa. Estatu Batuetako Manhattan proiektutik (arma nuklearrak sortzeko ekimen handia) Sobietar Batasunera iritsi ziren horrela informazio kritiko asko, eta Sobiet Batasunaren arma atomikoen garapenean garrantzi handia izan zuen.
Fuchsen espioitza rola argitara irten zenean, Ekialdeko Alemaniara ihes egin zuen Sonya agenteak 1950ean[3]. Ekialdeko Alemanian bizi izan zelarik zenbait liburu idatzi zituen, tartean bere espioitza bizitza kontatzen zuen autobiografia, Sonjas Rapport .
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ (Alemanez) Mieder, Eckhard. (2001-02-03). «Wenn die Sonja Russisch tanzt Der letzte Rapport der Ruth Werner. Orte eines geheimen Lebens: SCHANGHAI. DAS HOTEL» Berliner Zeitung (Noiz kontsultatua: 2019-08-21).[Betiko hautsitako esteka]
- ↑ Werner, Ruth (eigtl.: Ursula Maria Beurton). (Noiz kontsultatua: 2019-08-21).
- ↑ a b (Ingelesez) «RED SONYA: The spy who lived in Kidlington» Oxford Mail (Noiz kontsultatua: 2019-08-21).