Edukira joan

Baleztena etxea

Koordenatuak: 42°48′58″N 1°38′36″W / 42.816058°N 1.643347°W / 42.816058; -1.643347
Wikipedia, Entziklopedia askea
Baleztena etxea
Iruñeko Alde Zaharra
Baleztena etxearen irudia
Nafarroako jauregiaren arkupetik ikusita.
Kokapena
Herrialdea Euskal Herria
Probintzia Nafarroa Garaia
UdalerriaIruñea
Koordenatuak42°48′58″N 1°38′36″W / 42.816058°N 1.643347°W / 42.816058; -1.643347
Map
Historia eta erabilera
Irekiera1840
Arkitektura
Ondarea

Baleztena etxea Nafarroako Iruñea hiriburuan dagoen eraikin bat da. Sarasate pasealekuaren 2. zenbakian dago, Sarasate pasealekua eta Gazteluko Plazaren arteko izkinan dago, Nafarroako jauregia eta Foruen monumentuaren parean.

Eraikinaren ezaugarri nabarmenena Sarasate pasealekura begira dagoen atari nagusiko bi zutabeak dira.

Sarasate pasealekua eta Gazteluko Plazaren izkinako plaka Baleztena etxean.

1840ean Nazario Karrikiri nafar abeltzainaren bizilekua izateko eraiki zen.

1852an eraikina Baleztenatarrek erosi zuten. Senideen artean nabarmenena Ignacio Baleztena Azkarate abokatu karlista eta euskaltzale izan zen. Eusko Ikaskuntzako kide izan zen, 1922ko Amaiurko gaztelua egon zen lekuko monumentuaren inauguraketara joan, Lizarrako edo Hego Euskal Herriko estatutuaren alde agertu zen. 1932an etxebizitza erasotua eta kiskaldua izan zenez, familia Leitza eta Donostiara bizitzera joan zen, 1935ean itzuliz. Ondoren, jada Espainiako Gerra Zibilean erreketeen gudarostea antolatu eta frankisten alde borrokatu zen.

2019. urterarte Silvia Baleztenaren jabetzakoa izan zen, Ignacioren alaba zena.

Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Iruñea

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]