Larraina parkea
Larraina parkea | |
---|---|
Kokapena | |
Herrialdea | Euskal Herria |
Probintzia | Nafarroa Garaia |
Udalerria | Iruñea |
Koordenatuak | 42°49′N 1°39′W / 42.82°N 1.65°W |
Historia eta erabilera | |
Irekiera | 1931 |
Arkitektura | |
Larraina parkea Nafarroako Iruñea hiriburuan dagoen hiri-parke bat da. Zitadela-Takonera eremuan dago.
Kokapena
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Bere mugak honakoak dira: hegoaldean Takonera parkea, mendebaldean Erreginaren aldapa kalea eta Donibane auzoa, iparraldean Iruñeko harresiak eta Trinitarioak auzoa, eta ekialdean Ate berria.
Parkea
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Takonera parkearen alboan dago, izan ere, jende askok Takonera parkeko zati dela uste du, baina hura baino berriagoa da, 1931an harresiaren luebakiak betez eratu baitzen. Leku lasaia eta zuhaitzez betea da, bertan hiru elementu nabarmentzen dira: iturria, Tibalt I.a Trobalariaren monumentua eta harresietako barandillak, azken hauek Ezkaba mendia eta San Kristobal gotorlekuari so egiteko behatoki bikaina dira.
Burdinezko iturria hasiera batean 1885ean Sarasate pasealekuan jarri zen. Hain zuzen ere, gaur egun Foruen monumentua dagoen lekuan bertan, ondoren Takonera parkera lekualdatua izan zen, Julian Gaiarreren monumentua dagoen lekura (hura oraindik ez zegoenean), gerora Larraina parkeko gaur egungo kokalekuan amaitzeko.
Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena: Iruñea |
Iruñeko parkeak | ||
---|---|---|
Antoniutti parkea • Argaren Ibai Parkea • Biurdana parkea • Iruñeko zitadela |