Edukira joan

Civivox Sanduzelai

Wikipedia, Entziklopedia askea
Civivox Sanduzelai
Sanduzelaiko bibliotekaren logoa - Logo de la biblioteca de San Jorge Irudi gehiago
Map
Kokapena
Herrialdea Euskal Herria
Probintzia Nafarroa Garaia
UdalerriaIruñea
Arkitektura
Deskribapena
Irekitze data2006
Webguneahttp://www.bibliotecaspublicas.es/sanjorge

Civivox Sanduzelai edota Sanduzelaiko Liburutegi Publikoa (gaztelaniaz Biblioteca Pública de San Jorge) Nafarroako Iruñea hiriburuko Sanduzelai auzoan dagoen kultur-etxe eta liburutegi publiko bat da. Civivox kultur-etxe eta liburutegi publikoen sarearen barnean dago.

Nafarroako Gobernuaren Liburutegi Zerbitzuaren mendeko Nafarroako Liburutegi Publikoen Sarearen partaidea da. Halaber, Iruñeko Udalak ere bere kudeaketan hartzen du parte lankidetza hitzarmen baten bidez.

Sanduzelaiko Biblioteka Publikoa 1980an sortu zen, Colegio Público San Jorgeren lokaletan zegoen eta 2006. urte arte udalaren titulartasunaren pean zegoen soilik. 2006an oraingo kokalekura mugitu zuten eta Nafarroako Liburutegi Publikoen Sistemaren sailkapenean AA maila izatera pasatu zen, hau da, eskualde-esparruetan edo biztanle-dentsitate handiagoko hiri-ingurunetan kokatzen direnak eta Nafarroako Gobernuko langileek gidatzen dituztenak lanaldi osoan.

Sanduzelaiko Biblioteka gauez -Vista nocturna de la Biblioteca de San Jorge

Jendaurreko ordutegia

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  • Irailaren 15etik ekainaren 14ra: astelehenetik ostiralera, 14:45-21:00
  • Ekainaren 15etik irailaren 14ra: astelehenetik ostiralera, 8:15-14:30
Sanduzelaiko Biblioteka Civivox eraikinean - Biblioteca de San Jorge en el edificio Civivox

Biblioteka Sanduzelaiko Civivox barruan dago. Zentro zibiko kultural hau udalarena da eta Javier Pérez Herreras, José Vicente Valdenebro García eta Javier Quintana de Uña arkitektoek diseinatu zuten 2001ean. 2010ean “Jóvenes Arquitectos de España” delako erakusketan parte hartu zuen lan honek, beste 61ekin batera. Erakustaldi hau hainbat herrialdetan ikusi ahal izan zen urte hartan.

Plaza/zubi batetik abiatzen da proiektua. Plaza/zubi hori zati batean ezkutuan den (eta maldan dagoen) lorategi baten gainean dago. Plazaren azpian, sotoko solairuan, biblioteka dago. Sotoko solairuan, plazaren azpian, liburutegi bat dago. Bertan, azalera gardena planteatu da. Batetik “in situ” erako hormigoizko konposizio zulatu nabarmena eta bestetik beiraz hornitutako bi arraildura/patio ditu. 739,50 metro karratuko azalera erabilgarria du eta liburutegia hartzen du bertan.[1]

Sanduzelaiko Biblioteka Publikoa - Biblioteca Pública de San Jorge
  • Informazio bibliografikoa eta erreferentzia
  • Mailegua (banakakoa eta taldekoa)
  • Bildumak bibliotekan kontsultatzea
  • Interneten ibiltzeko aukera
  • Erabiltzaileen prestakuntza
  • Ekitaldi kulturalak
  • Erreprografia
Sanduzelaiko Bibliotekako haur eremua - Zona infantil de la Biblioteca de San Jorge
  • Helduendako funts orokorra
  • Haur eta gazteendako funts orokorra
  • Komikiteka
  • Gurasoak eta hezitzaileak
  • Bidaia-gidak
  • Hemeroteka eta mediateka
  • Erreferentzia

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. «Sanduzelaiko Gizarte Etxea», Iruñeko Udala -Udal-obrak. Sanduzelaiko Gizarte Etxea, Kontsulta-data: 2012/12/13

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]