Ezpeleta jauregia
- Artikulu hau Iruñeko Alde Zaharrean dagoen jauregiari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Ezpeleta jauregia (argipena)».
Ezpeleta jauregia | |
---|---|
UNESCOren gizateriaren ondarea | |
Nafar bidea Iruñeko Alde Zaharra | |
Kokapena | |
Herrialdea | Euskal Herria |
Probintzia | Nafarroa Garaia |
Udalerria | Iruñea |
Koordenatuak | 42°49′02″N 1°38′51″W / 42.8172°N 1.6475°W |
Historia eta erabilera | |
Irekiera | 1709 |
Jabea | Jose Ezpeleta Santa Teresa de Jesús konpainia Nafarroako Gobernua |
Arkitektura | |
Gizateriaren ondarea | |
Erreferentzia | 669-196 |
Eskualdea[I] | Europa eta Ipar Amerika |
Izen-ematea | bilkura) |
196 | |
|
Ezpeleta jauregia edo Aguayoko markesen jauregia Iruñea hiriko Alde Zaharreko Kale Nagusian dagoen XVIII. mendeko eraikina da. Gaur egun Pablo Sarasate Nafar Musika Kontserbatorioaren egoitza da. Udako Euskal Unibertsitatearen Nafarroako egoitza egonkorra ere bertan dago 2017tik.[1]
Historia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Jauregia 1709an Pedro Arriaran hargina eta Domingo Gaztelu eskulturgilearen eskutik eraikitzen hasi zen, hauek Espainiako Erregeordetzan zegoen León Berriko Erresumako agintari eta kapitain jenerala zen Agustin Etxeberz zenaren familiakoen (San Miguel de Aguayoko markesak) aginduz lan egin zutelarik.
Ilustrazio garaian Iruñean hainbat eraikin zaharberritu ziren, aurreko mendeetakoak ziren hainbat etxalde eraitsi egin zirelarik. Eraikuntza jarduera handiko aro honetan panoramikak, ikuspegiak, enparantza zabalak eta parkeak nagusi ziren hirigintza bat gailendu zen, honek monumentu multzoetara jotzeko joera zuelarik.
1800an Mexikon bizi zen San Miguel de Aguayoko markesak jauregia Ezpeletako kondeari saldu zion, honek bere gaur egungo izendapena eman ziolarik, eta bere armarria aurrealdeko ateburuan ezarri zuen. Urte batzuk beranduago Amparoko markesaren jabetzara igaro zen, eta 1918tik 1999ra Santa Teresa Jesuskoaren Konpainiako ikastetxea izan zen.
2004an Manuel Enríquez Jiménez eta Javier Barcos Berruezok zaharberritu egin zuten, interes handiena zuten antzinako arkitektur elementuak berrezkuratuz.
2005tik aurrera Pablo Sarasate Nafar Musika Kontserbatorioaren egoitza da.
Eraikina
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Aurrealdea erabat barrokoa da eta burudi trauskildun harrizko gorputz batek, adreiludun solairu nobleak osatzen dute, orakuluz amaitutako teilatupea duelarik. Domingo Gazteluk Oltzako harri zuriz gauzatutako aitzinalde handia nabarmentzen da, 1843an Victor Hugok «kanoi balaz apainduriko egloga» gisa deskribatu zuen. Honen arrazoia antzinalde edo aurrealdea lehenbiziko jabeen gustuko gai militarrek apaintzen dutela da: kanoiak, dominak eta gerlariak. Itsaslamina ere maiz ageri da. Deskribapen honi itxura sotileko ezkaratzeko eskailera eta atzealdeko barne patio handi bat ere gehitu behar zaizkio, guzti honek eraikin hau hiriko arkitektur zibilaren adibide adierazgarrienetakoa bilakatzen du.
Ikus gainera
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ UEUk egoitza iraunkorra izanen du Ezpeleta jauregian, kale Nagusian. Euskalerria Irratia (Noiz kontsultatua: 2018-01-24).
Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena: Iruñea |