Heisuke Hironaka
Itxura
Heisuke Hironaka (japonieraz: 広中 平祐 Hironaka Heisuke , Iwakuni, 1931ko apirilaren 9a) japoniar matematikaria da.
Biografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Lehenengo ikasketak Kiotoko Unibertsitatean egin zituen. Estatu Batuetako Harvard Unibertsitatean jarraitu zituen ikasketak eta bukatu ondoren unibertsitatean bertan aritu zen lanean. 1970ean Fields domina jaso zuen Nizako Nazioarteko Kongresuan; aldaera aljebraikoei buruz egindako lanarengatik eman zioten saria. Beste sari eta ohore askoren artean, Japoniako Kulturako Ordenarena jaso zuen 1975ean.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2014/11/20 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.