1873
Itxura
1873. urtea | |
---|---|
Kronologia | |
Mendeak | XVIII.a • XIX.a • XX.a |
Hamarkadak | 1850(e)koa • 1860(e)koa • 1870(e)koa • 1880(e)koa • 1890(e)koa |
Urteak | 1870 • 1871 • 1872 • 1873 • 1874 • 1875 • 1876 |
Beste egutegi batzuetan | |
Gregoriotar egutegia | 1873 MDCCCLXXIII |
Ab urbe condita | 2626 |
Armeniar egutegia | 1322 ԹՎ ՌՅԻԲ |
Bahá'í egutegia | 29 – 30 |
Bengaliar egutegia | 1280 |
Berber egutegia | 2823 |
Egutegi budista | 2417 |
Myanmarko egutegia | 1235 |
Bizantziar egutegia | 7381 – 7382 |
Koptoen egutegia | 1589 – 1590 |
Etiopiar egutegia | 1865 – 1866 |
Hebrear egutegia | 5633 – 5634 |
Egutegi hinduak | |
Bikram Samwat | 1929 – 1930 |
Shaka Samvat | 1795 – 1796 |
Kali Yuga | 4974 – 4975 |
Iraniar egutegia | 1251 – 1252 |
Islamiar egutegia | 1289 – 1290 |
Japoniar egutegia | Meiji 6 (明治6年) |
Korear egutegia | 4206 |
Thailandiar eguzki egutegia | 2416 |
Holozeniar egutegia | 11873 |
Daturen bat gaineratzen baduzu, egunaren lotura segi dezakezu han ere sartzeko. Eskerrik asko!
Gertaerak
Euskal Herria
- Maiatzaren 5a – Bigarren Karlistaldia: Karlistek Eraulen alfontsotarrak mendean hartu zituzten.
- Ekainaren 26a – Bigarren Karlistaldia: Karlistek Udaben alfontsotarrak menderatu zituzten.
- Abuztuaren 24a – Bigarren Karlistaldia: Karlistek Lizarra bereganatu zuten.
- Azaroaren 7a – Hiru egun iraundu zuen Jurramendiko gudua hasi zen, Bigarren Karlistaldian. Gerrilla karlista gailendu zen kopurutan ia bikoitza zen armada liberalaren aurka, eta gerra amaiera arte Lizarraldea kontrolpean mantendu zuen. Ordutik, Jurramendi karlismoaren sinbolo bilakatu zen.
Mundua
- Apirilaren 21an hasi zen Frankfurt am Mainen Garagardoaren matxinada. 20 pertsona hil ziren prusiar armadak egindako errepresioan.
Arte eta kultura
Zientzia eta teknologia
Kirolak
Jaiotzak
Urtarrila
- Urtarrilaren 1a – Mariano Azuela, mexikar idazlea (h. 1952).
- Urtarrilaren 1a – Margaret Cruickshank, Zeelanda Berrian erregistratutako lehenengo emakume medikua (h. 1918).
- Urtarrilaren 2a – Teresa Lisieuxekoa, frantziar lekaimea, Eliza Katolikoak santu izendatua (h. 1897).
- Urtarrilaren 3a - Mary Strong Clemens, estatubatuar botanikari eta flora-biltzailea (h. 1968).
- Urtarrilaren 7a – Charles Péguy, frantziar idazle eta filosofoa (h. 1914).
- Urtarrilaren 7a – Adolph Zukor, Estatu Batuetako zinema-produktorea (h. 1976).
- Urtarrilaren 8a – Elena Montenegrokoa, Italiako erregina ezkontidea (h. 1952).
- Urtarrilaren 12a – Spiridon Louis, greziar urketari eta korrikalaria, lehenengo Olinpiar Joko modernoen maratoiaren irabazlea (h. 1940).
- Urtarrilaren 14a – Moisei Uritski, Ukrainan jaiotako boltxebike judua (h. 1918).
- Urtarrilaren 20a – Johannes Vilhelm Jensen, daniar idazlea, 1944ko Literaturako Nobel saria (h. 1950).
- Urtarrilaren 28a – Sidonie Gabrielle Colette, frantziar eleberrigilea (h. 1954).
- Urtarrilaren 29a – Luis Amadeo Savoiakoa, italiar printze, mendizale eta esploratzailea (h. 1933).
- Urtarrilaren 31 – Melitta Bentz, alemaniar asmatzaile eta ekintzailea, kafe-iragazkiaren garatzailea (h. 1950).
Otsaila
- Otsailaren 2a – Konstantin von Neurath, alemaniar diplomazialari eta politikaria (h. 1956).
- Otsailaren 13a – Fiodor Xaliapin, errusiar opera-kantaria (h. 1938).
- Otsailaren 15a – Hans von Euler-Chelpin, alemaniar-suediar biokimikaria, 1929ko Kimikako Nobel Saria (h. 1964).
- Otsailaren 22a – Agustina Lizarazu Larburu, lezoar irakaslea, euskaldunen eskolatzeaz arduratu zena (h. 1965).
- Otsailaren 22a – Angeles Sorazu, gipuzkoar lekaimea eta gaztelaniazko idazle mistikoa (h. 1921).
- Otsailaren 23a – Liang Qichao, txinatar politikaria (h. 1929).
- Otsailaren 25a – Enrico Caruso, italiar tenorra (h. 1921).
- Otsailaren 28a – Georges Theunis, Belgikako lehen ministroa (h. 1966).
Martxoa
- Martxoaren 4a – Benita Asas Manterola, donostiar irakasle eta sufragista (h. 1968).
- Martxoaren 4a – Eulojio Bengoa, bizkaitar idazle eta misiolaria (h. 1952).
- Martxoaren 10a – Jakob Wassermann, alemaniar idazlea (h. 1934).
- Martxoaren 19a – Max Reger, alemaniar musikagile, organista eta musika-irakaslea (h. 1916).
- Martxoaren 21a – Benito Barrueta, bizkaitar margolaria (h. 1953).
- Martxoaren 22a – Julieta Lanteri, italo-argentinar medikua, politikaria eta feminista (h. 1932).
- Martxoaren 24a – Sidney Reilly, errusiar espioia, Erresuma Batuko Secret Inteligence Service-rentzat lan egin zuena (h. 1925).
- Martxoaren 27a – Mario Muslera, gipuzkoar militarra (h. 1936).
- Martxoaren 29a – Tullio Levi-Civita, italiar matematikaria (h. 1941).
Apirila
- Apirilaren 1a – Sergei Rakhmaninov, errusiar musikagilea eta pianista (h. 1943).
- Apirilaren 2a – Virginia González Polo, espainiar buruzagi politiko eta feminista (h. 1923).
- Apirilaren 4a – Isidoro Uribesalgo, gipuzkoar eskultorea (h. 1928).
- Apirilaren 10a – Kyösti Kallio, Finlandiako presidentea (h. 1940).
- Apirilaren 10a – Frank Wild, Antartikako hainbat espedizioetan parte hartu zuen britainiar esploratzailea (h. 1939).
- Apirilaren 16a – Engrazio Arantzadi, Kizkitza, euskal herritar politikari jeltzalea eta idazlea (h. 1937).
- Apirilaren 18a – Jean Roger-Ducasse, frantziar musikagilea (h. 1954).
- Apirilaren 18a – François Simiand, frantziar soziologoa, historialaria eta ekonomista, frantziar soziologia eskolaren sortzailetakoa (h. 1935).
- Apirilaren 19a – Nikolasa Atxika-Allende, Sabin Aranaren emaztea (h. 1951).
- Apirilaren 19a – Víctor Pradera, euskal herritar politikari, ingeniari, abokatu eta historialaria (h. 1936).
- Apirilaren 22a – Ellen Glasgow, estatubatuar idazlea (h. 1945).
- Apirilaren 22a – Luigi Lucheni, Sissi Austriako enperatriza erail zuen italiar anarkista eta terrorista (h. 1910).
- Apirilaren 23a – Theodor Körner, Austriako presidentea (h. 1957).
- Apirilaren 25a – Walter de la Mare, ingeles idazlea (h. 1956).
- Apirilaren 27a – Robert Wiene, alemaniar zinemagilea (h. 1938).
- Apirilaren 28a – Prudentzio Abarrategi, Besamotza, bizkaitar bertsopaper saltzailea.
Maiatza
- Maiatzaren 2a – Jurgis Baltrušaitis, lituanierazko eta errusierazko olerkaria (h. 1944).
- Maiatzaren 5a – Leon Czolgosz, William McKinley Ameriketako Estatu Batuetako presidentea tiroz hil zuen ekintzaile anarkista (h. 1901).
- Maiatzaren 6a – Marie-Charlotte Dupouy, Maria Teresa, lapurtar moja, beneragarri izendatua (h. 1953).
- Maiatzaren 8a – Jose Maria Salaberria, Euskal Herrian bizi izandako espainiar idazlea, erregenerazionismokoa (h. 1940).
- Maiatzaren 17a – Henri Barbusse, frantziar idazlea eta kazetaria (h. 1935).
- Maiatzaren 17a – Dorothy Richardson, britainiar eleberrigilea (h. 1957).
- Maiatzaren 18a – Felix Bilbao Ugarriza, bizkaitar apaiz katolikoa, Tortosako apezpikua (h. 1943).
- Maiatzaren 20a – Mañex Etxamendi, Nafarroa Behereko idazlea eta bertsolaria (h. 1960).
- Maiatzaren 21a – Álvaro Alcalá Galiano, bizkaitar dekoratzailea eta margolaria (h. 1936).
- Maiatzaren 30a – Maja Fjæstad, suediar artista (h. 1961).
Ekaina
- Ekainaren 3a – Otto Loewi, alemaniar fisiologoa, 1936ko Medikuntzako Nobel Saria (h. 1961).
- Ekainaren 8a – Azorín, espainiar idazlea (h. 1967).
- Ekainaren 17a – Rosa Sensat, kataluniar hezitzailea eta hezkuntza publikoaren aldeko eragilea (h. 1961).
- Ekainaren 20a – Ángel Ossorio, espainiar politikaria (h. 1946).
- Ekainaren 28a – Vladimir Bontx-Bruievitx, errusiar boltxebikea (h. 1955).
- Ekainaren 28a – Alexis Carrel, frantziar kirurgialari eta fisiologoa, 1912ko Medikuntzako Nobel Saria (h. 1944).
- Ekainaren 29a – Leo Frobenius, alemaniar etnologo eta antropologoa (h. 1938).
Uztaila
- Uztailaren 1a – Pedro Fabo, nafar agustindar errekoletoa, misiolaria eta idazlea (h. 1933).
- Uztailaren 1a – Alice Guy-Blaché, lehenengo fikziozko filmaren zuzendaria (h. 1968).
- Uztailaren 5a – Agustin Irigarai Apat, nafar idazlea (h. 1942).
- Uztailaren 8a – Carl Vaugoin, Austriako kantzilerra (h. 1949).
- Uztailaren 14a – Buenaventura Zapirain, euskal konposatzailea eta organista (h. 1936).
- Uztailaren 17a – Federico Moyúa, bizkaitar politikaria, Bilboko alkatea (h. 1939).
- Uztailaren 18a – Federico Ugalde, bizkaitar arkitektoa (h. 1968).
- Uztailaren 20a – Alberto Santos-Dumont, brasildar hegazkin pilotua (h. 1932).
- Uztailaren 30a – Ignacio Belaustegi, gipuzkoar idazlea (h. 1952).
Abuztua
- Abuztuaren 4a – Joseph Paul-Boncour, frantziar politikaria (h. 1972).
- Abuztuaren 11 – Luisa Karlota Saxonia-Altenburgekoa, Saxonia-Altenburgeko printzesa eta Anhalteko dukesa ezkontidea (h. 1953).
- Abuztuaren 13a – Khristian Rakovski, bulgariar iraultzailea (h. 1941).
- Abuztuaren 20a – Eliel Saarinen, finlandiar arkitektoa (h. 1950).
- Abuztuaren 22a – Albert Constantin, baxenabartar idazle eta politikari euskaltzalea (h. 1957).
- Abuztuaren 28a – Luz Casanova, Jesusen Bihotz Sakratuaren Dama Apostolikoak Kongregazioaren sortzailea (h. 1949).
- Abuztuaren 29a – Maria Goiri, bizkaitar idazlea, Filologiako ikerlaria, irakaslea eta emakumeen eskubideen aldezlea (h. 1954).
- Abuztuaren 31 – Ramon Goikoetxea, Evangelista de Ibero, nafar kaputxinoa (h. 1909).
Iraila
- Irailaren 3a – Charles Allan Gilbert, estatubatuar artista eta ilustratzailea (h. 1929).
- Irailaren 8a – Daría Campillo Paniagua, Daría Santa Sofiarena, arabar moja karmeldarra (h. 1936).
- Irailaren 8a - Sante Geronimo Caserio, italiar anarkista, Marie François Sadi Carnot Frantziako presidentearen hiltzailea (h. 1894).
- Irailaren 8a – Alfred Jarry, frantziar idazlea, absurduaren antzerkiaren aitzindaria (h. 1907).
- Irailaren 8a – Luis Maria Unamuno, bizkaitar agustindar fraide eta botanikaria, onddotan aditua (h. 1943).
- Irailaren 9a – Max Reinhardt, austriar antzerki-zuzendaria eta zinemagilea (h. 1943).
- Irailaren 20a – Eustakio Etxauri Martínez, nafar kazetari kontserbadore, filologo klasiko eta irakaslea (h. 1953).
- Irailaren 23a – Juliet Thompson, estatubatuar margolari bahá'ía (h. 1956).
- Irailaren 25a – Luis Chalbaud Errazkin, euskal herritar soziologo eta legegizona (h. 1965).
Urria
- Urriaren 3a – Elena Stasova, errusiar militante boltxebikea (h. 1966).
- Urriaren 8a – Ejnar Hertzsprung, daniar astronomoa (h. 1967).
- Urriaren 9a – Karl Schwarzschild, alemaniar fisikari eta astronomialaria (h. 1916).
- Urriaren 14a – Jules Rimet, frantziar abokatua, FIFAko presidente garrantzitsuenetakoa (h. 1956).
- Urriaren 18a – Ivanoe Bonomi, Italiako lehen ministroa (h. 1951).
- Urriaren 26a – Thorvald Stauning, Danimarkako lehen ministroa (h. 1942).
- Urriaren 30a – Francisco I. Madero, Mexikoko presidentea (h. 1913).
- Urriaren 31 – David Randall-MacIver, ingeles jatorriko estatubatuar arkeologo eta antropologoa (h. 1945).
Azaroa
- Azaroaren 2a – Céline Laguarde, lapurtar argazkilaria (h. 1961).
- Azaroaren 8a – César Medina, gaztelar poeta, abokatu eta politikaria, Arabako gobernadore zibila (h. 1959).
- Azaroaren 9a – Fritz Thyssen, alemaniar enpresaburua (h. 1951).
- Azaroaren 10a – Henri Rabaud, frantziar musikagilea (h. 1949).
- Azaroaren 12a – Amelia Bauerle, britainiar margolaria, diseinatzaile apaintzailea, haurren liburuen ilustratzailea eta grabatzailea (h. 1916).
- Azaroaren 18a – Francisco Villota, Olinpiadetan domina bat lortu zuen lehenengo espainiarra (Jose Amezolarekin batera pilotan) (h. 1950).
- Azaroaren 30a – Božena Benešová, txekoslovakiar eleberrigile feminista (h. 1936).
- Anita Owen, estatubatuar kantagilea (h. 1932).
Abendua
- Abenduaren 1a – Charles Ruijs de Beerenbrouck, Herbehereetako lehen ministroa (h. 1936).
- Abenduaren 2a – Henri-Achille Zo, lapurtar margolaria (h. 1933).
- Abenduaren 7a – Willa Cather, estatubatuar eleberrigilea (h. 1947).
- Abenduaren 7a – Viktor Txernov, errusiar politikaria, eseristak alderdikoa (h. 1952).
- Abenduaren 15a – Jean Abadie, frantziar psikiatra eta neurologoa (h. 1934/1946).
- Abenduaren 17a – Ford Madox Ford, ingeles nobelagile eta editorea (h. 1939).
- Abenduaren 22a – Nicolás Espartza, nafar margolaria (h. 1928).
Egun ezezaguna edo zehaztugabea
- Eulojio Bengoa, Akordagoitia, bizkaitar idazle eta misiolaria (h. 1952).
- Francisco Urkola, gipuzkoar arkitektoa (h. 1943).
- Jean Dominique Julien Sallaberri, euskal legegizona eta idazlea.
- Jose Joakin Urbieta, euskal idazlea eta bertsolaria (h. 1932).
- Jose Zapirain, euskal bertsolari eta idazlea (h. 1957).
- Mariana Etxegarai, lapurtar bertsolaria (h. 1939).
- Natalio Uhalde, nafar margolari eta karikaturagilea (h. 1951).
- Mercy Brown, tuberkulosiaz hil zen estatubatuar gaztea, Ingalaterra Berriko azken banpiroa bezala ezagutua (h. 1892).
- Michel Giacobini, frantziar astronomoa (h. 1938).
- Peig Sayers, irlandar idazle eta istorio kontalaria (h. 1958).
Heriotzak
Urtarriletik ekainera
- Urtarrilaren 9a – Napoleon III.a, frantziar enperadorea (1852-1870) (j. 1808).
- Urtarrilaren 18a – Edward Bulwer-Lytton, ingeles politikari eta idazlea (j. 1803).
- Urtarrilaren 18a – Charles Dupin, frantziar matematikaria eta politikaria (j. 1784).
- Urtarrilaren 27a – Adam Sedgwick, britainiar geologoa, geologia modernoaren sortzaileetako bat (j. 1785).
- Otsailaren 1a – Gertrudis Gómez de Avellaneda, espainiar idazlea (j. 1814).
- Otsailaren 7a – Sheridan Le Fanu, misteriozko ipuin eta eleberri idazle irlandarra (j. 1814).
- Otsailaren 11 – Juan Bravo Murillo, Espainiako Elisabet II.aren garaietan Ministro-Kontseiluaren Presidentea (j. 1803).
- Otsailaren 18a – Vasil Levski, bulgariar iraultzailea (j. 1837).
- Otsailaren 23a – Lorenzo Arrazola, gaztelar legelari eta politikaria (j. 1797).
- Martxoaren 8a – Robert William Thomson, pneumatikoen asmatzailea (j. 1822).
- Martxoaren 25a – Wilhelm Marstrand, danimarkar margolaria (j. 1810).
- Apirilaren 18a – Justus von Liebig, alemaniar kimikaria, kimika organikoaren kontzeptuaren sortzailea (j. 1803).
- Apirilaren 18a – Robert Robert, kataluniar idazlea (j. 1827).
- Apirilaren 21a – François Eugène Garai de Monglave, lapurtar idazlea (j. 1796).
- Apirilaren 22a – Tomas Jose Epaltza, bizkaitar industria-gizona (j. 1798).
- Apirilaren 27a – Didier Petit de Meurville, frantziar diplomatiko eta margolaria (j. 1793).
- Maiatzaren 1a – David Livingstone, eskoziar misiolari eta esploratzailea (j. 1813).
- Maiatzaren 6a – José Antonio Páez, Venezuelaren independentziaren alde borrokatu zen politikaria eta militarra (j. 1790).
- Maiatzaren 8a – John Stuart Mill, ingeles filosofoa eta ekonomilaria (j. 1806).
- Maiatzaren 15a – Alexandro Joan Cuza, Errumaniako lehen printzea (j. 1820).
- Maiatzaren 22a – Alessandro Manzoni, italiar idazlea (j. 1785).
- Ekainaren 5a – Urbano Rattazzi, Italiako lehen ministroa (j. 1808).
- Ekainaren 16a – Eugène Flachat, frantziar ingeniari zibila (j. 1802).
Uztailetik abendura
- Uztailaren 8a – Franz Xaver Winterhalter, alemaniar margolaria (j. 1805).
- Abuztuaren 6a – Odilon Barrot, Frantziako lehen ministroa (j. 1791).
- Abuztuaren 20a – Marie Guy-Stéphan, frantziar dantzaria (j. 1818).
- Irailaren 16a – Mohammed IV.a Marokokoa, Marokoko sultana.
- Irailaren 26a – Salustiano Olotzaga, arabar militarra, gaztelaniazko idazlea, abokatua eta politikaria (j. 1805).
- Irailaren 28a – Émile Gaboriau, frantziar eleberrigile eta kazetaria, detektibe-eleberrien aitzindaria (j. 1832).
- Urriaren 1a – Edwin Landseer, ingeles margolari eta eskultorea (j. 1802).
- Urriaren 6a – Paweł Edmund Strzelecki, poloniar esploratzaile eta geologoa, Australiako esplorazioengatik ospetsua (j. 1797).
- Urriaren 17a – Robert McClure, irlandar esploratzailea (j. 1807).
- Urriaren 28a – Eusebio Calonge, arabar militar eta politikaria, Alderdi Moderatuko kidea (j. 1813).
- Urriaren 29a – Joan Saxoniakoa, Saxoniako Erresumako erregea (j. 1801).
- Azaroaren 3a – Frantzisko Antonio Elortza Agirre, gipuzkoar militarra eta ingeniaria (j. 1798).
- Azaroaren 8a – Manuel Bretón de los Herreros, espainiar idazlea (j. 1796).
- Azaroaren 11 – Eusebio Maria Azkue, euskal idazlea (j. 1813).
- Azaroaren 28a – Caterina Scarpellini, italiar astronomo eta meteorologoa (j. 1808).
- Abenduaren 23a – Sarah Moore Grimké, estatubatuar abolizionista, idazle eta sufragista (j. 1792).
- Abenduaren 26a – Fernando Aguirre Gaztelu, bizkaitar esklabo-trafikatzailea (j. 1811).
Egun ezezaguna edo zehaztugabea
- Constantino Ardanatz, bizkaitar politikari eta bide, ubide eta portuetako ingeniaria (j. 1820).
- Juan Bravo Murillo, espainiar politikaria (j. 1803).
Kanpo estekak
Denbora unitateak | ||
---|---|---|
attosegundo • femtosegundo • pikosegundo • nanosegundo • mikrosegundo • milisegundo • segundo
|