Maiatzaren 20
Itxura
Maiatzaren 20a gregoriotar egutegiaren urteko ehun eta berrogeigarren eguna da, 141garrena bisurteetan. 225 egun falta dira urtea amaitzeko.
Daturen bat falta bada, urtearen lotura jarraitu han sartzeko.
Gertaerak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Euskal Herria
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- 1308 – Karlos I.a Nafarroakoa eta Blanka Borgoinakoa ezkondu ziren.
- 1521 – Iruñeko guduan Loiolako Inazio zauritu zuten.
- 1974 – Espainiako poliziak Jose Luis Mondragon eta Roque Javier Mendez hil zituen Asturiaga hondartzan, Hondarribian.
- 1975 – Hendaiako Mugalde liburudendan beste bonba bat leherrarazi zuten. Miarritzen bi errefuxiaturen etxean, Oldarra dantza taldearen ondoan, bonba bat aurkitu zuten.
- 1979 – Julián Balduz politikari sozialista Iruñeko alkate izendatu zuten.
- 2006 – Zarauzko Arraio Irratia berriz ere airean ipini zuten.
- 2010 – Ustezko hiru etakide atxilotu zituzten Baiona eta Urruñan, horien artean ETAko ustezko buruzagi militarra.
Mundua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- 1198 – Calatayudeko ituna sinatu zen.
- 1498 – Vasco da Gama portugaldar esploratzailea eta bere taldea Indiara iritsi ziren.
- 1741 – Ingelesek Cartagena de Indiasko setioa askatu zuten.
- 1756 – Menorkako gudua: Menorkan Frantzia eta Erresuma Batuaren arteko gudua jazo zen.
- 1813 – Wellington Leongo probintziako Esla ibaiaren haranera heldu zen
- 1902 – Kubako independentzia nazioartean behin betiko onartu zen.
- 1940 – Hirugarren Reicheko gudarosteak Frantziako iparraldean zehar aurrera egin eta Mantxako kanalara ailegatu ziren.
- 1969 – AEBetako tropek, hamaikagarren erasoaldian, Hamburger Hill hartu zuten. Hala ere, hartu eta bi egunera, estatubatuar tropei bertan behera uzteko agindu zitzaien.
- 1998 – Abkhaz tropak georgiar gerrillak borrokatzeko Galiko barrutian sartu ziren.
- 2002 – Ekialdeko Timorren independentzia berrezarri zen.
- 2005 – Etoumbi Herria (Kongoko Errepublikan) berrogeialdian, ebola izurrite baten ondorioz.
- 2006 – Hiru Arroiletako urtegia inauguratu zuten Txinan.
- 2009 – 98 pertsona hil ziren Indonesian izandako hegazkin istripu batean.
Arte eta kultura
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Euskal Herria
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- 1909 – Anbotoko Damia, Buenaventura Zapirainen musika eta Toribio Altzagaren libretoa duen opera estreinatu zen Bilbon.
- 1999 – ETB1 katean Ertzainak telesaila emititzen hasi ziren.
- 2003 –
- Eusko Jaurlaritzak Enderika Haundi baserria monumentu izendatu zuen.
- Eusko Jaurlaritzak Augustin jauregia monumentu izendatu zuen.
Mundua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- 1987 – Beverly Hills Cop II ("Beverly Hillseko Polizia II") filma estreinatu zen, Eddie Murphy, Judge Reinhold, Jürgen Prochnow, Ronny Cox, John Ashton eta Brigitte Nielsen aktoreek antzeztu zuten.
- 1988 – Crocodile Dundee II filma estreinatu zen, John Cornellek zuzendu eta Paul Hogan, Linda Kozlowski eta John Meillon aktoreek antzeztu zutelarik.
- 1988 – Willow filma estreinatu zen, Ron Howardek zuzendu eta Val Kilmer, Joanne Whalley, Warwick Davis, Jean Marsh eta Billy Barty aktoreek antzeztu zutelarik.
- 1994 – Maverick filma estreinatu zen, Richard Donnerek zuzendu eta Mel Gibson, Jodie Foster, James Garner, Graham Greene, James Coburn eta Alfred Molina aktoreek antzeztu zutelarik.
- 2005 – The Three Burials of Melquiades Estrada ("Melquiades Estradaren Hiru Hilobiratzeak") filma Canneseko Zinemaldian estreinatu zen, Tommy Lee Jonesek zuzendu eta berak, Barry Pepper, Julio Cedillo, Dwight Yoakam eta January Jones aktoreek antzeztu zuten.
- 2011 – The Rolling Stones britainiar taldeko Mick Jagger abeslariak SuperHeavy taldearen sorreraren berri eman zuen.
- 2011 – Midnight in Paris ("Gauerdia Parisen") filma estreinatu zen, Woody Allenek zuzendu eta Kathy Bates, Adrien Brody, Carla Bruni, Marion Cotillard, Rachel McAdams, Michael Sheen eta Owen Wilson aktoreek antzeztu zutelarik.
Zientzia eta teknologia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Euskal Herria
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Mundua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- 2009 – Katebegi galdua izan daitekeen primatearen fosila aurkeztu zuten zientzialariek New York hirian.
Kirolak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Euskal Herria
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- 2006 – Europako errugbi txapelketaren finala: Munster Rugby irlandar errugbi taldeak Biarritz Olympique euskal taldea 23-19 menderatu zuen.
Mundua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- 1923 – Valentziako Mestalla futbol zelaia inauguratu zen.
- 1992 – FC Barcelona futbol taldeak lehenengo Europako Kopa irabazi zuen, UC Sampdoria talde italiarra garaituta.
Jaiotzak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Euskal Herria
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- 1871 – Paskual Bernardino Biguria, Prantzisko Elizondarra, nafar apaiza eta euskal idazlea (h. 1932).
- 1873 – Mañex Etxamendi, baxenafar idazlea eta bertsolaria (h. 1960).
- 1880 – Manuel Frías, bizkaitar politikaria eta Bilboko alkatea, Munillan.
- 1881 –
- Joseph Apeztegi, lapurtar pilotaria (h. 1950).
- Juan Cueto, arabar militarra (h. 1937).
- 1883 – Bernardo Garate, Kantabria, bizkaitar pilotaria (h. 1955).
- Jessica Ruiz Pérez, bizkaitar kimikaria eta politikaria
- 1892 – Ramiro Arrue, bizkaitar margolaria (h. 1971).
- 1897 – Joan Iturralde, gipuzkoar apaiza (h. 1981).
- 1901 – Jaime Noain, bizkaitar toreatzailea (h. 1973).
- 1906 – Balendin Enbeita, bizkaitar bertsolaria eta idazlea (h. 1986).
- 1918 – Fernando Loizu Irigoien, nafar pilotaria.
- 1927 –
- Aingeru Iker Jayo Basterra, bizkaitar margolaria.
- Jose Luis Robles, Bilboko alkatea (h. 2007).
- 1937 - Jose Mari Madariaga Zugadi, bizkaitar apaiza, politikaria eta aktibista, Zamorako konkordatu-espetxean egondako euskal apaiz historikoetako bat (h. 2014).
- 1939 – Maria Luisa Ozaita, bizkaitar musikagilea (h. 2017).
- 1944 – Ibon Areso, bizkaitar politikari jeltzalea, Bilboko alkate ohia.
- 1947 – Patxi Zabaleta, nafar politikaria, abokatua eta idazlea, Herri Batasunaren sortzailetako bat eta ondoren Aralarren sortzailetako bat.
- 1953 – Xabier Soubelet, lapurtar margolaria, kantaria eta euskal idazlea.
- 1959 –
- Lucien Betbeder, baxenafar politikari independentea.
- Bertrand Soubelet, lapurtar militarra, Frantziako Jendarmeriaren jenerala.
- 1964 –
- Garbiñe Alustiza, gipuzkoar bolaria, Gipuzkoako Bola eta Toka Federazioan lehenengo emakumezkoa.
- Fran Lezama Perier, bizkaitar margolari surrealista.
- 1969 – Alberto López Fernández, gipuzkoar futbol atezain ohia eta entrenatzailea.
- 1975 – Asier Serrano, gipuzkoar idazlea eta kantagilea.
- 1977 –
- Aitor Arregi Galdos, gipuzkoar zinemagile eta unibertsitateko irakaslea.
- Oihane Otaegi, gipuzkoar curling-jokalaria.
- Xabier San Martin, gipuzkoar teklatu-jotzaile eta musikagilea, La Oreja de Van Gogh taldeko kidea.
- 1980 – Beñat Arrayet, zuberoar errugbilaria.
- 1982 – Jon Kortaberria, gipuzkoar saskibaloi jokalari ohia.
- 1983 – Jessica Ruiz Pérez, bizkaitar kimikaria eta politikaria
- 1985 – Xabier Otiñano, bizkaitar futbolaria.
- 1986 – Yon González, gipuzkoar aktorea.
- 1995 – Iker De Eguino, bizkaitar futbolaria.
- 1997 – Iñigo Arzuaga, bizkaitar futbolaria.
- 1998 – Aritz Castro, arabar futbolaria.
- 1999 – Andoni Gaskue, nafar pilotaria.
Mundua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- 1470 – Pietro Bembo, italiar pizkundeko intelektual, poeta eta literatur kritikaria eta kardinala (h. 1547).
- 1537 – Girolamo Fabrici d'Acquapendente, anatomiako italiar ikertzailea (h. 1619).
- 1743 – François Dominique Toussaint, haitiar esklabo iraultzailea, beltzen askatasunerako mugimenduko buruzagietako bat (h. 1803).
- 1764 – Johann Gottfried Schadow, alemaniar eskultorea (h. 1850).
- 1768 – Dorethea Payne Todd Madison, Ameriketako Estatu Batuetako Lehen Dama (h. 1849).
- 1780 – Bernardino Rivadavia, argentinar politikaria, Río de la Platako Probintzia Batuetako presidentea (h. 1845).
- 1799 – Honoré de Balzac, frantziar eleberrigilea eta antzerkigilea (h. 1850).
- 1803 – Ann Walker, ingeles lurjabea, Anne Listerrrekin ezkondu zena ezagutzen den emakumeren artean izandako lehen ezkontzan (h. 1854).
- 1806 – John Stuart Mill, ingeles filosofoa eta ekonomilaria (h. 1873).
- 1811 – Alfred Domett, Zeelanda Berriko premierra (h. 1887).
- 1822 – Frédéric Passy, frantziar politikaria, ekonomilaria eta bakezalea (h. 1912).
- 1826 – Félix-Auguste Clément, frantziar margolari orientalista (h. 1888).
- 1832 – Garretson W. Gibson, Liberiako presidentea (h. 1910).
- 1838 – Jules Méline, Frantziako lehen ministroa (h. 1925).
- 1845 – Johan Henrik Deuntzer, Danimarkako lehen ministroa (h. 1918).
- 1846 – Alexander von Kluck, alemaniar jenerala Lehen Mundu Gerran (h. 1934).
- 1851 – Emile Berliner, alemaniar asmatzailea (h. 1929).
- 1856 – Henri-Edmond Cross, frantziar margolaria (h. 1910).
- 1860 – Eduard Buchner, alemaniar kimikaria, 1907ko Kimikako Nobel Saria (h. 1917).
- 1861 – Henry Gantt, estatubatuar ingeniari eta kudeaketa aditua (h. 1919).
- 1879 – William Barnes, ingeles futbolaria eta entrenatzailea, eta Athletic Clubeko entrenatzailea (h. 1962).
- 1881 – Wladislaw Sikorski, poloniar politikari eta militarra (h. 1943).
- 1882 – Sigrid Undset, norvegiar idazlea, 1928ko Literaturako Nobel Saria (h. 1949).
- 1884 – Dinuzulu kaCetshwayo, Zululandiako azken erregea (h. 1913).
- 1885 – Faisal I.a, Irakeko erregea (h. 1933).
- 1895 –
- Marcel Bataillon, frantziar historialaria (h. 1977).
- Mairin Mitchell, britainiar kazetari eta idazlea (h. 1986).
- 1897 – Eugenia Zuffoli, italiar-espainiar aktore eta kantaria (h. 1982).
- 1898 – Maurice Durosoy, frantziar ofizial eta idazlea (h. 1988).
- 1899 – Aleksandr Deineka, sobietar margolari, artista grafiko eta eskultorea (h. 1969).
- 1901 – Max Euwe, nederlandar xake jokalaria eta FIDEko presidentea (h. 1981).
- 1904 – Rosario de Velasco, kataluniar margolari figuratiboa (h. 1991).
- 1908 – James Stewart, estatubatuar aktorea (h. 1997).
- 1911 – María Teresa Toral, espainiar kimikari, farmazialari eta artista grabatzailea (h. 1994).
- 1913 –
- Teodoro Fernández, peruar futbolaria (h. 1996).
- William Hewlett, estatubatuar asmalaria, Hewlett-Packard konpainiaren sortzaileetako bat (h. 2001).
- 1915 – Moshe Dayan, israeldar jenerala eta politikaria (h. 1981).
- 1918 –
- Edward B. Lewis, estatubatuar genetikaria, 1995eko Medikuntzako Nobel Saria (h. 2004).
- María Malla, kataluniar idazle, poeta eta militante anarkista eta anarkosindikalista (h. 1995).
- 1919 – Edmundo Flores, mexikar ingeniaria eta idazlea (h. 2003).
- 1922 – Gabriel Ferrater, kataluniar poeta (h. 1972).
- 1929 – Bobi Jones, galestar idazlea (h. 2017).
- 1931 – Georgios Vasiliou, Zipreko presidente ohia.
- 1932 – Antonio Suárez, espainiar txirrindularia (h. 1981).
- 1935 – José Mujica, Uruguaiko presidentea.
- 1936 – Anthony Zerbe, estatubatuar aktorea.
- 1937 – Maria Teresa Horta, portugaldar idazlea, kazetaria eta feminista.
- 1938 – Stien Kaiser, herbeheretar abiadurako patinatzailea (h. 2022).
- 1941 –
- Goh Chok Tong, Singapurreko lehen ministroa.
- Louise Webster, australiar astronomo eta fisikaria (h. 1990).
- 1943 –
- Al Bano, italiar eta albaniar abeslaria eta aktorea.
- Imata Kabua, Marshall Uharteetako presidentea (h. 2019).
- 1944 – Joe Cocker, britainiar rock abeslaria (h. 2014).
- 1945 –
- Alejo Vidal-Quadras, kataluniar politikari eta fisikaria.
- Anton Zeilinger, austriar fisikari kuantikoa, 2022ko Fisikako Nobel Saria.
- 1946 – Cher, estatubatuar abeslari eta aktorea.
- 1947 – Nancy Fraser, estatubatuar filosofo feminista.
- 1950 –
- Erri De Luca, italiar idazle, kazetari eta poeta.
- Hortensia Herrero, espainiar enpresaburua eta filantropoaa.
- 1951 –
- Elisabet Abeyà, kataluniar irakasle, psikologo eta nobelagilea.
- Thomas Akers, NASAko estatubatuar astronauta ohia.
- 1952 – Roger Milla, kamerundar futbolari ohia.
- 1957 – Yoshihiko Noda, Japoniako lehen ministroa.
- 1959 –
- Israel Kamakawiwo'ole, hawaiiar musikaria (h. 1997).
- Bronson Pinchot, estatubatuar aktorea.
- 1961 – Maurizio Milani, italiar umorista, italierazko idazlea, antzerki aktorea eta kazetaria.
- 1968 – Timothy Olyphant, estatubatuar aktorea.
- 1969 –
- Francisco Cabello, espainiar txirrindulari ohia.
- Laurent Dufaux, suitzar txirrindulari ohia.
- 1970 - Hengameh Ghaziani, iraniar aktore eta itzultzailea.
- 1971 – Roberto Pistore, italiar txirrindulari ohia.
- 1972 –
- Christophe Dominici, frantziar errugbilari eta entrenatzailea (h. 2020).
- Busta Rhymes, estatubatuar hip-hop abeslari eta aktorea.
- Arancha del Sol, espainiar modeloa, aktorea eta telebistako aurkezlea.
- Yuma Yuma, turkmenistandar-errusiar psikoterapeuta eta LGBT ekintzailea.
- 1973 – Paty Navidad, mexikar aktorea eta abeslaria.
- 1974 - Chékéba Hachemi, afganistandar idazlea, aktibista eta feminista.
- 1975 – Maria Clara Spinelli, brasildar aktorea.
- 1979 - Jana Pallaske, alemaniar aktorea, abeslaria eta musikaria.
- 1980 – Juliana Pasha, albaniar abeslaria.
- 1981 –
- Iker Casillas, espainiar atezaina.
- Rachel Platten, estatubatuar abeslari eta abesti-idazlea.
- 1982 – Petr Čech, txekiar futbolaria, atezaina.
- 1984 –
- Dilara Kazimova, azerbaijandar abeslari eta aktorea.
- Naturi Naughton, estatubatuar abeslaria, abestigilea eta aktorea.
- 1985 – Chris Froome, kenyar-britainiar txirrindularia.
- 1986 – Maria Rodés, kataluniar musikari eta idazlea.
- 1987 –
- Mike Havenaar, japoniar futbolaria.
- Taku Takeuchi, japoniar eski jauzilaria.
- 1991 – Florian Lejeune, frantziar futbolaria.
- 1992 –
- Cate Campbell, malawiar jatorriko australiar igerilaria.
- Jack Gleeson, irlandar aktorea.
- Gerónimo Rulli, argentinar futbolaria.
- 1993 – Juanmi Jiménez, espainiar futbolaria.
- 1997 - Marta Hermida, espainiar saskibaloi-jokalaria.
- 2000 – Georgie Stone, australiar aktorea eta pertsona transgeneroen eskubideen aldeko ekintzailea.
Heriotzak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Euskal Herria
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- 1910 – Julian Apraiz Saenz de Elburgo, Gasteizko Unibertsitate Askeko katedraduna eta Miguel de Cervantesi buruzko aditua, Madrilen (j. 1848).
- 1934 – Esteban Egia, Athleticeko bizkaitar futbolaria (j. 1890).
- 1953 – German Landazabal, arabar musikagilea, Argentinan (j. 1884).
- 1961 – Céline Laguarde, lapurtar argazkilaria, Lausanan (j. 1873).
- 1963 – Horacio Etxebarrieta Maruri, bizkaitar enpresaburua eta politikaria (j. 1870).
- 1972 – Paco Marí Blanco, gipuzkoar argazkilaria, Madrilen (j. 1914).
- 1982 – Belén Balerdi, Irura III, gipuzkoar erraketista (j. 1937).
- 1987 – Joaquín Argamasilla, espainiar noblea, objektu opakuen bidez ikusteko ustezko gaitasun bat alegatzeagatik ezaguna, Bilbon (j. 1905).
- 1988 – Víctor Unamuno, euskal herritar futbolaria (j. 1909).
- 2012 – Juan José Mencía, bizkaitar futbolaria (j. 1923).
- 2013 – Jose Milikua, gipuzkoar arte-historialaria, Bartzelonan (j. 1921).
- 2016 – Miguel de la Quadra-Salcedo, euskalherritar abenturazalea, kirolaria eta erreportajegilea (j. 1932).
- 2021 – Jesús Davoz, gipuzkoar txirrindularia (j. 1931).
- 2022 – Haizea Beruete, nafar bertsolaria (j. 1994).
Mundua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- 1277 – Joan XXI.a, Aita santua (j. c. 1215).
- 1285 – Joan I.a Ziprekoa, Zipreko eta Jerusalemgo erregea (j. c. 1268).
- 1385 – Pierre de Monteruc, okzitaniar elizgizona, Iruñeko apezpikua.
- 1506 – Kristobal Kolon, genovar nabigatzailea, kartografoa eta esploratzailea (j. 1451).
- 1550 – Ashikaga Yoshiharu, Ashikaga shogunerriko hamabigarren shoguna (j. 1511).
- 1622 – Osman II.a, Otomandar Inperioko sultana (j. 1604).
- 1648 – Ladislao IV.a Vasa, Poloniako erregea, Lituaniako duke handia, Suediako errege titularra eta Errusiako tsarra (j. 1595).
- 1701 – Rosine Elisabeth Menthe, Rodolfo Augusto Brunswick-Wolfenbüttelekoaren emazte morganatikoa (j. 1663).
- 1755 – Johann Georg Gmelin, alemaniar naturalista, botanikari, esploratzaile eta geografoa (j. 1709).
- 1834 – La Fayetteko markesa, frantziar militarra eta politikaria (j. 1757).
- 1841 – José María Blanco White, espainiar idazlea (j. 1775).
- 1859 – Josip Jelačić, Kroaziako heroi nazionala (j. 1801).
- 1887 – Aleksandr Ilitx Ulianov, errusiar iraultzailea (j. 1866).
- 1896 – Clara Schumann, alemaniar musikagilea (j. 1819).
- 1900 – André Léo, frantziar eleberrigile eta kazetaria (j. 1824).
- 1903 – Marcial Valladares Núñez, galiziar poeta eta eleberrigilea (j. 1821).
- 1924 – María Eugenia Vaz Ferreira, uruguaitar irakasle eta poeta (j. 1875).
- 1940 – Verner von Heidenstam, suediar idazlea, 1916 ko Literaturako Nobel Saria (j. 1859).
- 1942 – Hector Guimard, frantziar arkitekto eta diseinatzailea eta Art Nouveau estiloko figura nabarmena (j. 1867).
- 1947 – Philipp Lenard, alemaniar fisikaria, 1905eko Fisikako Nobel Saria (j. 1862).
- 1949 – Damaskinos Atenaskoa, Atenasko eta Grezia osoko artzapezpiku eta Greziako Erresumako erregeorde eta lehen ministroa (j. 1891).
- 1956 – Max Beerbohm, ingeles saiakeragile, eleberrigile eta parodien eta karikaturen egilea (j. 1872).
- 1958 –
- Frédéric François-Marsal, Frantziako lehen ministroa (j. 1874).
- Varvara Stepanova, errusiar margolari konstruktibista (j. 1894).
- 1959 –
- Alfred Schütz, austriar soziologo eta gizarte zientzien filosofoa (j. 1899).
- Irakli Tsereteli, georgiar mentxebikea (j. 1881).
- 1960 – Yevguenia Bugoslavskaia, sobietar astronomoa eta geofisikaria (j. 1899).
- 1974 – Jean Daniélou, frantziar jesulagun, kardinal, patrologo, teologo eta historialaria (j. 1905).
- 1975 –
- Manuel Fal Conde, espainiar abokatu, politikari karlista eta idazlea (j. 1894).
- Barbara Hepworth, ingeles eskultorea (j. 1903).
- 1988 – Ana Aslan, errumaniar mediku, kardiologo eta geriatra (j. 1897).
- 1989 – John Hicks, ingeles ekonomista, 1972ko Ekonomiako Nobel Saria (j. 1904).
- 1998 – Ricardo Franco, espainiar zinema zuzendari, ekoizle eta gidoigilea (j. 1949).
- 2000 – Jean-Pierre Rampal, frantziar flautista, munduko ospetsuenetakoa (j. 1922).
- 2001 – Renato Carosone, italiar abeslaria (j. 1920).
- 2002 – Stephen Jay Gould, estatubatuar paleontologoa, XX. mendeko zientzia-dibulgatzaile handienetarikoa (j. 1941).
- 2003 – Walter Höllerer, alemaniar idazlea (j. 1922).
- 2005 – Paul Ricoeur, frantziar filosofoa (j. 1913).
- 2007 – Stanley Lloyd Miller, estatubatuar kimikaria (j. 1930).
- 2008 – Harald Hein, florete modalitateko alemaniar eskrimalaria (j. 1950).
- 2009 – Arthur Erickson, kanadar arkitektoa (j. 1924).
- 2012 –
- Robin Gibb, britainiar abeslaria eta musikagilea, Bee Gees taldeko kidea (j. 1949).
- Eugene Polley, estatubatuar ingeniari eta asmatzailea, telebistarako urrutiko agintea asmatzeagatik ospetsua (j. 1915).
- 2013 – Ray Manzarek, estatubatuar musikari, abeslari, ekoizle eta zinema zuzendaria, The Doors taldearen sortzaileetakoa (j. 1939).
- 2017 –
- Pilar Cabot, katalan idazlea (j. 1940).
- Jean E. Sammet, estatubatuar matematikaria eta informatikaria, FORMAC programazio-lengoaiaren garatzailea (j. 1928).
- 2018 – Ramón Chao, galiziar kazetari eta idazlea (j. 1935).
- 2019 – Niki Lauda, austriar 1 formulako pilotua eta enpresaburua (j. 1949).
- 2020 – Adolfo Nicolás, espainiar apaiza, Jesusen Lagundiko buruzagi nagusia (j. 1936).
- 2021 –
- Francisco Brines, espainiar poeta, Espainiako 50eko Belaunaldiko kidea (j. 1932).
- Sándor Puhl, hungariar futbol arbitroa (j. 1955).
- 2024 – Karl-Heinz Schnellinger, alemaniar futbolaria (j. 1939).
Jaiak eta urteurrenak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Sehaska egutegiko izendegia: Pettan/Petan.
- Erleen Nazioarteko Eguna
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Urteko hilak | ||
---|---|---|
Urtarrila • Otsaila • Martxoa • Apirila • Maiatza • Ekaina • Uztaila • Abuztua • Iraila • Urria • Azaroa • Abendua |