Astigar arrunt
Astigar arrunt | |
---|---|
Iraute egoera | |
Arrisku txikia (IUCN 3.1) | |
Sailkapen zientifikoa | |
Erreinua | Plantae |
Ordena | Sapindales |
Familia | Sapindaceae |
Generoa | Acer |
Espeziea | Acer campestre Linnaeus, 1753 |
Banaketa mapa | |
Datu orokorrak | |
Gizakiak ateratzen dizkion produktuak | field maple (en) |
Astigar arrunta[1] (Acer campestre) Sapindaceae familiako espezie baten izen arrunta da.
Mundu osotik zabaldutako[2] espezie honek hainbat azpiespezie eta aldaera ditu. Hona hemen onartutako aldaerak:
- Acer campestre var. campestre.
- Acer campestre var. leiocarpum (Opiz) Wallr. (syn. A. campestre subsp. leiocarpum).
Izena
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Astigar hitzaren etimologia ez dago argi, baina hitz elkartu itxura du[3], non bigarren zatia ihar litzateke, oraindik zenbait astigar espezietan erabiltzen dena (eihar frantsesa esaterako).
Astigarrak, Gipuzkoako Astigarraga udalerriari izena eman dio[4], eta baita ere Astigarribia eta Astigarreta auzoei.
Acer generoaren izena latinetik eratorria da (ǎcěr, -ĕris), “zorrotza” esan nahi duena, ziur asko hostoen punta zorrotz bereigarriengatik edo, agian, zuhaitzaren zur gogorrarengatik, ustez lantzak egiteko erabilitzen zena.
Ezaugarriak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]7-10 m garai den zuhaitz hostogalkora da. Adaburuaren forma borobila da, eta adar asko ditu norabide desberdinetara.
Azal gris-arrea duena, artelazkizkoa, ezkatatsua bihurtzen dena eta urteen poderioz pitzatua.
Udan hostoak kolore berdekoak dira goialdean, eta azpialdean iletsua eta kolore zurixka daukate. Udazkenean kolore horia hartzen dute. 3-5 hosto palmatilobatuak, 10-12 x 10-12 cm-koak, pixka bat glaukoak, ifrentzua pixka bat tomentosoa dutenak; hosto ertza osoa, pixka bat uhindua. 8-10 cm-ko luzera duen pezioloa, latexarekin.
Kolore berde horixkako loreak ditu, hostoak baino lehenago agertzen direnak korinbodun infloreszentzia terminaletan.
Fruitu txikia, 3-5 cm-ko luzera duen samara bikoitzean, pubeszenteak, aurkako hegoak dituztenak.
-
Loreak
-
Samara (fruitua) bikoitzak
-
Hostoak: berde ilunak eta bost puntadunak
-
Azala
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Euskalterm: [Hiztegi terminologikoa] [2011]
- ↑ Rushforth, K. D. (1999). Trees of Britain and Europe. ISBN 0-00-220013-9.
- ↑ OEH, Euskaltzaindiaren webgunean
- ↑ Astigarragako historia Astigarragako udalaren webgunean.
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Artikulu hau landareei buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |