Amanita vaginata var. alba
Amanita vaginata var. alba | |
---|---|
Sailkapen zientifikoa | |
Erreinua | Fungi |
Klasea | Agaricomycetes |
Ordena | Agaricales |
Familia | Amanitaceae |
Generoa | Amanita |
Espeziea | Amanita vaginata |
Barietatea | Amanita vaginata var. alba Gillet, 1874 |
Amanita vaginata var. alba Amanitaceae familiako onddo espezie bat da.[1] Denbora luzez egosi ondoren jan daiteke. Oso arriskutsua gordinik.
Deskribapena
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kapela: Hasieran arrautza itxuran, gero bolba apurtu egiten da eta 6 eta 12 cm bitarteko diametroko kapela agertzen da, konikoa, gero ezkila formakoa eta titi kamuts batekin. Zahartzean, ertza oso ildaskatua eta kurbatu-laua. Azala bereizgarria, batzuetan errezel orokorretik datozen plaka handiz estalia; zuria, zahartzean tonu beix argiak hartzen dituen arren.
Orriak: Zuriak, ez oso estu, zabalak, libreak eta bat-batean etendako orritxoekin. Orri libreak: Oinera hurbiltzen diren orriak, baina ukitzen ez diotenak.
Hanka: 8 - 17 x 1 - 2 cm-koak, barnehutsa, kapelatik bereiz daitekeena eta zilindriko- subbulbosoa; kolore zurikoa eta askotan ezkata flokonosoekin, oso estu eta sigi-sagan eta oinaren zati handi bat inguratzen duen mintzezko bolba elastiko zaku itxurako batekin.
Haragia: Oso hauskorra eta zuria; usain atzemanezinekoa eta zapore gozokoa.[2]
Etimologia: Amanita grekotik dator eta Zilizia eta Siria arteko mendiari egiten dio erreferentzia, han oso ugariak ziren eta. Grezieraz beste esanahi bat ere badu, perretxikoa, kontzeptu orokor gisa.
Jangarritasuna
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Erdipurdiko jangarria.[3]
Nahasketa arriskua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Amanita nivalis aldaerarekin nahas daiteke, hau askoz txikiagoa da (ia erdia). Kontuz eraztundun Amanita toxiko zuriekin.
Sasoia eta lekua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Udan eta udazkenean hazten da hostozabalen basoetan.
Banaketa eremua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Galeria
[aldatu | aldatu iturburu kodea]-
Amanita vaginata var. alba goitik
-
Amanita vaginata var. alba albotik
-
Amanita vaginata var. alba-ren orriak
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza • Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, A.D.E.V.E., 2012 • Euskalnatura • Euskal Herriko Onddoak. 5 tomos, Luis García Bona, Kriselv, 1987 • Catálogo micológico del País Vasco, Aeranzadi, 1973 • Mendizalearen Hiztegia [mikologia], Ostadar Mendi Taldea.
- ↑ (Gaztelaniaz) Palacios Quintano Daniel. (2014). Disfrutando con las setas. Leitzaran, Grafikak S.L. Andoain, Gipuzkoa, 288 or. ISBN 978-84-617-0196-4..
- ↑ (Gaztelaniaz) Kutxa Fundazioa Sozial eta Kulturala. (1992). Euskal Herriko perretxikoak. Litografía Danona s. coop.ltda., 56 or. ISBN 84-7173-211-4..