Edukira joan

Agaricus cappellianus

Wikipedia, Entziklopedia askea
Agaricus cappellianus
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaFungi
KlaseaAgaricomycetes
OrdenaAgaricales
FamiliaAgaricaceae
GeneroaAgaricus
Espeziea Agaricus cappellianus
BasionimoaAgaricus cappellianus

Agaricus cappellianus Agaricaceae familiako perretxiko espezie bat da.[1] Arazorik gabe kontsumitu daiteke. Apur bat haragia gorritzen zaien Agaricus generoko espeziea da, Agaricus campestris bezala.

Sinonimoak: Psalliota vaporaria, Agaricus vaporarius, Psalliota bivelata, Agaricus campestris var. ß vaporarius.

Kapela: 10 eta 15 cm arteko diametrokoa, ganbila, erdia lautua, arre kolorekoa, marroi iluna edo fuliginosoa gaztetan, garatzean, azala, hondo zuriaren gainean ezkata fibrilosoetan hausten da, itxura nabarra hartuaz. Kapelaren ertzak batzuetan errezel hondarrak ditu.

Orriak: Estu, haragi kolorekoak, gero marroi-beltzaxkak; ertz esterila, zurixka.

Hanka: Lodia, sendoa, zuria, marroia oinarrian, leuna eraztunaren gainetik, fibrilosoa eta ildaskatua, oinarrirantz.

Haragia: Lodia, irmoa, zuria, airea ukitzean apur bat gorritu egiten da.[2]

Etimologia: Agaricus terminoa grekotik dator, perretxikoa esan nahi duen "agarikón" hitzetik. Vaporarius epitetoa berriz latinetik dator, berogailu esan nahi duen "Vaporarium" hitzetik. Bere erre koloreagatik.

Jangarritasuna

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Jangarri ona.[3]

Nahasketa arriskua

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kapelaren kolore ilunagatik eta handia delako zaila da nahastea. Espezie nahiko antzeko bat badago: Agaricus subperonatus, baina hau txikiagoa da eta gorrixkagoa.

Sasoia eta lekua

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Irailetik azarora, bide ertzetan, zabor piletan eta simaurraren ondoan.[4]

Banaketa eremua

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Mendebaldeko Europa, San Laurendi ibaiaren eremua, Errusia.[5]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza  •   Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, A.D.E.V.E., 2012  •   Euskalnatura  •   Euskal Herriko Onddoak. 5 tomos, Luis García Bona, Kriselv, 1987  •   Catálogo micológico del País Vasco, Aeranzadi, 1973  •   Mendizalearen Hiztegia [mikologia], Ostadar Mendi Taldea.
  2. (Gaztelaniaz) Mendaza, Ramon, Diaz, Guillermo. (1987). Guia fotografica y descriptiva 800 especies a todo color. Iberduero, 330 or. ISBN 84-404-0530-8..
  3. (Gaztelaniaz) Cetto, Bruno. (1987). Guia de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 67 or. ISBN 84-282-0253-6 (T.I). ISBN: 84-282-0538-8 (O.C.)..
  4. (Gaztelaniaz) Bon,Marcel. (1988). Guia de Campo de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 274 or. ISBN 84-282-0865-4..
  5. Agaricus cappellianus: GBIF—the Global Biodiversity Information Facility.

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]