Niktali handi
Niktali handia | |
---|---|
Sailkapen zientifikoa | |
Erreinua | Fungi |
Klasea | Agaricomycetes |
Ordena | Agaricales |
Familia | Lyophyllaceae |
Generoa | Asterophora |
Espeziea | Asterophora lycoperdoides Ditmar, 1809 |
Basionimoa | Agaricus lycoperdoides |
Niktali handia (Asterophora lycoperdoides) Lyophyllaceae familiako onddo espezie bat da.[1] Ez da inola ere jangarria.
Sinonimoak: Helvella clavus, Agaricus lycoperdoides (Basionimoa), Merulius lycoperdoides, Sphaeropus fungorum, Asterophora trichioides, Asterophora physaroides', Asterotrichum ditmarii, Nyctalis lycoperdoides, Hypolyssus lycoperdoides, Artotrogus lycoperdoides, Asterophora clavus, Nyctalis agaricoides, Ugola physaroides.
Deskribapena
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kapela: Zurixka, 0,5 eta 2 cm arteko diametrokoa, hemisferikoa eta klamidosporek osatutako hauts irintsu arrexka batez estalia. Kapela honek orri errudimentarioak ditu, tolestura sinple batzuk, zuri kolorekoak eta antzuak.
Hanka: Oin motz batek eusten dio kapelari, mehea, zurixka, 2 eta 4 cm arteko altuerakoa.
Haragia: Usain higuingarrikoa, mehea eta zuria.[2]
Etimologia:
Jangarritasuna
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Sukaldaritzarako interesik gabea.[3]
Nahasketa arriskua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Asterophora parasitica delakoarekin nahas daiteke, baina honek ez du gainazalean hautsik eta klamidospora leunak ditu.[4]
Sasoia eta lekua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Udan eta udazkenean, Russula generoko nigrescens taldeko deskonposatzen ari diren espezietan, bereziki Russula nigricans perretxikoan.[5]
Banaketa eremua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kanada, Ameriketako Estatu Batuak, Mexiko, Erdialdeko Amerika, Europa, Errusia, Turkia, Kaukasia, Himalaiako eremua, Laos, Hego Korea, Japonia, Txina.[6]
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza • Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, A.D.E.V.E., 2012 • Euskalnatura • Euskal Herriko Onddoak. 5 tomos, Luis García Bona, Kriselv, 1987 • Catálogo micológico del País Vasco, Aeranzadi, 1973 • Mendizalearen Hiztegia [mikologia], Ostadar Mendi Taldea.
- ↑ (Gaztelaniaz) Mendaza, Ramon, Diaz, Guillermo. (1987). Guia fotografica y descriptiva 800 especies a todo color. Iberduero, 219 or. ISBN 84-404-0530-8..
- ↑ (Gaztelaniaz) Palacios Quintano Daniel. (2014). Disfrutando con las setas. Leitzaran, Grafikak S.L. Andoain, Gipuzkoa, 274 or. ISBN 978-84-617-0196-4..
- ↑ (Gaztelaniaz) Cetto, Bruno. (1987). Guia de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 168 or. ISBN 84-282-0253-6 (T.I). ISBN: 84-282-0538-8 (O.C.)..
- ↑ (Gaztelaniaz) Lotina, Roberto. (1985). Mil setas ibericas. Diputacion foral de vizcaya,, 290 or. ISBN 4-505-1806-7..
- ↑ Asterophora lycoperdoides: GBIF—the Global Biodiversity Information Facility.
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- 1809. urtean deskribatutako onddoak
- Euskal Herriko onddoak
- Asterophora
- Onddo ez jangarriak
- Kanadako onddoak
- Ameriketako Estatu Batuetako onddoak
- Mexikoko onddoak
- Erdialdeko Amerikako onddoak
- Turkiako onddoak
- Europako onddoak
- Errusiako onddoak
- Kaukasoko onddoak
- Himalaiako eremuaren onddoak
- Laosko onddoak
- Japoniako onddoak
- Hego Koreako onddoak
- Txinako onddoak