Scleroderma areolatum
Scleroderma areolatum | |
---|---|
Sailkapen zientifikoa | |
Erreinua | Fungi |
Klasea | Agaricomycetes |
Ordena | Boletales |
Familia | Sclerodermataceae |
Generoa | Scleroderma |
Espeziea | Scleroderma areolatum Ehrenb., 1818 |
Scleroderma areolatum Sclerodermataceae familiako onddo espezie bat da.[1] Haragiaren testura eta zaporea kalitatezkoak ez diren arren, gaztetan jan daitezke, oso epe laburrean, gleba erabat zuri dagoen bitartean.
Deskribapena
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Karpoforoa: Subglobosoa, txikia, 1 eta 3 cm arteko diametrokoa, beheko aldean 0,5 eta 1,5 cm bitarteko luzerakoa hanka antzeko txiki bat du.
Peridioa: Sinplea, horixka, inguru erregularreko ezkata ilun txikiz apaindua, batzuetan, aureola fin batez inguratuta egoten dira. Helduaroan, goialdean arraildura irregular batek irekitzen du.
Gleba: hasieran, zurixka, gero, zahartzean marroi-beltzaxka koloreko hautsa. Ez du kapiliziorik, Scleroderma guztiekin gertatzen den bezala.[2]
Etimologia: Scleroderma hitza grezierazko "sclera" hitzetik dator, gogorra esan nahi du, eta "derma" hitzetik, azala esan nahi du.
Jangarritasuna
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Ez da jangarria.[3]
Nahasketa arriskua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Scleroderma verrucosum delakoarekin nahasten da, baina honek peridioa ezkatatxo irregularrez estalia du, eta hanka antzekoa handiagoa du.
Sasoia eta lekua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Udazkenean, bide bazterretako humusean, baita hostozabalen eta baso mistoetan ere. Espezie hau oso ohikoa da Europako iparraldean eta oso arraroa Iberiar penintsulan.[4]
Banaketa eremua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Eurasia, Ipar Amerika, Australia.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza • Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, A.D.E.V.E., 2012 • Euskalnatura • Euskal Herriko Onddoak. 5 tomos, Luis García Bona, Kriselv, 1987 • Catálogo micológico del País Vasco, Aeranzadi, 1973 • Mendizalearen Hiztegia [mikologia], Ostadar Mendi Taldea.
- ↑ (Gaztelaniaz) Kutxa Fundazioa Sozial eta Kulturala. (1992). Euskal Herriko perretxikoak. Litografía Danona s. coop.ltda., 518 or. ISBN 84-7173-211-4..
- ↑ (Gaztelaniaz) Palacios Quintano Daniel. (2014). Disfrutando con las setas. Leitzaran, Grafikak S.L. Andoain, Gipuzkoa, 520 or. ISBN 978-84-617-0196-4..
- ↑ (Gaztelaniaz) Cetto, Bruno. (1987). Guia de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 302 or. ISBN 84-282-0253-6 (T.I). ISBN: 84-282-0538-8 (O.C.)..