Gibelilun orritinko
Gibelilun orritinkoa | |
---|---|
Sailkapen zientifikoa | |
Erreinua | Fungi |
Klasea | Agaricomycetes |
Ordena | Russulales |
Familia | Russulaceae |
Generoa | Russula |
Espeziea | Russula densifolia Gillet, 1874 |
Gibelilun orritinkoa (Russula densifolia) Russulaceae familiako onddo espeziea da.[1][2] Eskualde batzuetan txerriak elikatzeko erabiltzen da. Gastronomian gutxi erabilia, agian haragiaren hornigai gisa. Orriak kendu egin behar dira, pikatu egiten dute.
Deskribapena
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kapela: 4 eta 7 cm bitarteko diametrokoa. Ganbila, irregularra, zilbor forma apur batekin, Ertz inkurbatua. Hasieran zurixka, ondoren, horixka edo hori-oliba kolorekoa arrez nahasita, azkenean gris-arre kolorea hartzen du. Kapelaren azala ez da likatsua eguraldi hezean, lehorra eta matea eguraldi lehorrarekin.
Orriak: Estu, tartekatutako orritxoekin, itsatsiak, meheak, krema-horixkak hasieran, ondoren, krema-okre kolorekoak.
Hanka: Motza, 4 - 5 cm luze eta 1 - 2 cm lodi, zilindrikoa, oinarrian zertxobait inkurbatua. Betea, gogorra, pruinaduna, matea, zurixka, zahartzean eta igurztean belzteko joera du.
Haragia: Lodia, gogorra, zuria gaztetan, ondoren krema-grisa, ebakitzean pixkanaka gorrituz joaten da, azkenean gris-beltzaxka bihurtzeko. Haragiaren zaporea leuna da, eta orriena zertxobait akrea.[3]
Etimologia: Latinetik dator Russula hitza, russus-etik, gorriaren txikigarritik: apur bat gorrixka, kolore gorria dutelako Russula generoko espezie askok.
Jangarritasuna
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Jangarri oso kaskarra.[4]
Nahasketa arriskua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Russula albonigra delakoarekin, baina honen haragia ez da gorritzen, baizik eta beltza bihurtzen da aurrez kolore gorritik pasatu gabe.
Sasoia eta lekua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Udan eta udazkenean, hostozabalen eta koniferoen azpian.[5]
Banaketa eremua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Ipar Amerika, Europa, Errusia, Japonia eta Himalaiako eremua.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Russula densifolia, GBIF—the Global Biodiversity Information Facility.
- ↑ Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza • Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, A.D.E.V.E., 2012 • Euskalnatura • Euskal Herriko Onddoak. 5 tomos, Luis García Bona, Kriselv, 1987 • Catálogo micológico del País Vasco, Aeranzadi, 1973 • Mendizalearen Hiztegia [mikologia], Ostadar Mendi Taldea.
- ↑ (Gaztelaniaz) Mendaza, Ramon, Diaz, Guillermo. (1987). Guia fotografica y descriptiva 800 especies a todo color. Iberduero, 479 or. ISBN 84-404-0530-8..
- ↑ (Gaztelaniaz) Lotina, Roberto. (1985). Mil setas ibericas. Diputacion foral de vizcaya, 115 or. ISBN 84-505-1806-7..
- ↑ (Gaztelaniaz) Bon,Marcel. (1988). Guia de Campo de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 54 or. ISBN 84-282-0865-4..