Pipa-belarri
Pipa-belarria | |
---|---|
Sailkapen zientifikoa | |
Erreinua | Fungi |
Klasea | Agaricomycetes |
Ordena | Agaricales |
Familia | Pleurotaceae |
Generoa | Pleurotus |
Espeziea | Pleurotus dryinus P.Kumm., 1871 |
Basionimoa | Agaricus dryinus |
Pipa-belarria (Pleurotus dryinus) Pleurotaceae familiako onddo espezie bat da.[1] Gaztetan jateko modukoa da, zahartzean larrukara bihurtzen da. Ez da oso ohikoa.
Deskribapena
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kapela: 5 eta 20 cm arteko diametrokoa, lodia, haragitsua, lehenik ganbila, gero zabaldua edo zahartzean apur bat hondoratua, azal zurixka edo grisaxka, errezel unibertsalaren ezkata ilupadunekin, okre-arre kolorekoa, zahartzean desagertzen dena.
Orriak: Estu samar, oso dekurrenteak, zuriak, baina zahartzean horitzen direnak.
Orri dekurrenteak: Hanka ukitzeaz gain, beherantz jarraitzen duten orriak.
Hanka: Eszentrikoa, okertua, lodia, gogorra, betea, zuria, baina zahartzean horitzen dena, gaztetan errezel unibertsalaren hondakinen eraztun batez apaindua dago, laster desagertzen den eraztun txiki baten antzekoa.
Haragia: Lodia, trinkoa, zuria, usain eta zapore atseginekoa.[2]
Etimologia: Pleurotus terminoa grekotik dator, "pleuron", "otos" hitzetatik, belarriaren antzeko kapela alboan jarrita esan nahi du. Dryinus epitetoa grekotik dator, "dryos" hitzetik, hau da, arte hitzetik. Bere habitata hostozabalak direlako.
Jangarritasuna
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Oso gaztea denean dastatu daiteke, zahartzean larrukara bihurtzen baita.[3]
Nahasketa arriskua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Zaila da Pleurotus generoko beste espezie batzuekin nahastea.[4]
Sasoia eta lekua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Udan eta udazkenean, hostozabalen enborretan, batez ere pagoetan.[5]
Banaketa eremua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Europa, Ipar Amerika.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza • Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, A.D.E.V.E., 2012 • Euskalnatura • Euskal Herriko Onddoak. 5 tomos, Luis García Bona, Kriselv, 1987 • Catálogo micológico del País Vasco, Aeranzadi, 1973 • Mendizalearen Hiztegia [mikologia], Ostadar Mendi Taldea.
- ↑ (Gaztelaniaz) Mendaza, Ramon, Diaz, Guillermo. (1987). Guia fotografica y descriptiva 800 especies a todo color. Iberduero, 20 or. ISBN 84-404-0530-8..
- ↑ (Gaztelaniaz) Cetto, Bruno. (1987). Guia de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 460 or. ISBN 84-282-0253-6 (T.I). ISBN: 84-282-0538-8 (O.C.)..
- ↑ (Gaztelaniaz) Palazon Lozano Fernando. (2006). Setas para todos. JoseLuis Añanos Echo Editorial Pirineo, 175 or. ISBN 84-87997-86-4..
- ↑ (Gaztelaniaz) Kutxa Fundazioa Sozial eta Kulturala. (1992). Euskal Herriko perretxikoak. Litografía Danona s. coop.ltda., 261 or. ISBN 84-7173-211-4..