Onddo azpilimoi
Onddo azpilimoia | |
---|---|
Sailkapen zientifikoa | |
Erreinua | Fungi |
Klasea | Agaricomycetes |
Ordena | Boletales |
Familia | Boletaceae |
Generoa | Aureoboletus |
Espeziea | Aureoboletus gentilis Pouzar, 1957 |
Basionimoa | Boletus sanguineus var. gentilis |
Onddo azpilimoia (Aureoboletus gentilis) Boletaceae familiako onddo espezie bat da.[1] Toxikoa ez bada ere, tamaina txikikoa, kalitate gastronomiko eskasekoa eta espezie urria denez, bere edertasunagatik argazkiak ateratzea gomendatzen da, baina ez biltzea.
Deskribapena
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kapela: 2 eta 6 cm bitarteko diametrokoa, gorri-andere-mahats kolorekoa, arrosa edo marroi-gorrixka; esferaerdi formakoa, gero ganbila; gainazal likatsua du, izpi txiki-txiki ilunekin.
Tutuak: Itsatsiak edo zertxobait dekurrenteak, luzeak eta hori argi kolorekoak.
Tutu dekurrenteak: Hanka ukitzeaz gain, beherantz jarraitzen duten tutuak.
Poroak: Kolore hori bizi eder batekoak, handiak eta angelutsuak.
Hanka: Zilindrikoa, bihurgunetsua edo fusiformea, hori argi kolore eder batekoa, behealdean gorrixkaz tindatuak, eta gainazala luzetarako zuntz finekin ildaskatua.
Haragia: Biguna, zuria, horiz jaspeztatua, pixka bat gorritzeko joera duena, zapore garratz samarrekoa eta fruta usain ahul batekin.[2]
Etimologia: Gentilis epitetoa bere itxura segailagatik du.
Jangarritasuna
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Mingotsak ez diren Boletus gehienak bezala jan daiteke, baina sukaldaritzan ez du balio handirik.[3]
Nahasketa arriskua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Boletus versicolor eta Xerocomus rubellus delakoekin.[4]
Espeziearen egoera
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Aranzadi Elkartearen arabera, onddo azpilimoia desagertzeko arriskuan dauden onddoen Euskal Herriako-Kantauriar Zerrenda Gorrian dago.[5] Azken urteotan mikologia adituek onddo batzuen beherakada kuantitatibo eta kualitatibo handia egon dela ohartarazi dute. Adituen esanetan, egoera honek hainbat eragile ditu, tartean klima aldaketa, pestiziden erabilera eta bilketa masiboak.
Sasoia eta lekua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Udan eta udazkenean. Nahiko urria da eta hostogalkorren basoetan aurkitzen da, 2 edo 3 aleko talde txikietan, ia oinaren oinarritik elkartuta.[6]
Banaketa eremua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Europa.
Erreferentzia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza • Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, A.D.E.V.E., 2012 • Euskalnatura • Euskal Herriko Onddoak. 5 tomos, Luis García Bona, Kriselv, 1987 • Catálogo micológico del País Vasco, Aeranzadi, 1973 • Mendizalearen Hiztegia [mikologia], Ostadar Mendi Taldea.
- ↑ (Gaztelaniaz) Mendaza, Ramon, Diaz, Guillermo. (1987). Guia fotografica y descriptiva 800 especies a todo color. Iberduero, 79 or. ISBN 84-404-0530-8..
- ↑ (Gaztelaniaz) Palacios Quintano Daniel. (2014). Disfrutando con las setas. Leitzaran, Grafikak S.L. Andoain, Gipuzkoa, 140 or. ISBN 978-84-617-0196-4..
- ↑ (Gaztelaniaz) Lotina, Roberto. (1985). Mil setas ibericas. Diputacion foral de vizcaya, 383 or. ISBN 84-505-1806-7..
- ↑ Zerrenda Gorria, Aranzadi Zientzia Elkartea
- ↑ (Gaztelaniaz) Bon,Marcel. (1988). Guia de Campo de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 44 or. ISBN 84-282-0865-4..