Onddo errege
Onddo erregea | ||||||||||||||||||||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Sailkapen zientifikoa | ||||||||||||||||||||||||||||
Erreinua | Fungi | |||||||||||||||||||||||||||
Klasea | Agaricomycetes | |||||||||||||||||||||||||||
Ordena | Boletales | |||||||||||||||||||||||||||
Familia | Boletaceae | |||||||||||||||||||||||||||
Generoa | Butyriboletus | |||||||||||||||||||||||||||
Espeziea | Butyriboletus regius | |||||||||||||||||||||||||||
Basionimoa | Boletus regius | |||||||||||||||||||||||||||
Mikologia | ||||||||||||||||||||||||||||
|
Onddo erregea (Boletus regius) Boletaceae familiako onddoa da.[1]
Deskribapena
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kapela: 14 cm-rainoko diametrokoa, azal lehorrekoa eta belusatu samarra, eta kolore arrosa_gorrizka berezia duena, andere- mahats edo odol kolorekoa.
Tutuak: 1 eta 2,5 cm. artekoak, pixka bat itsatsita edo ia libreak, kromo-hori oso deigarriko kolorekoak, zahartuaz oliba kolorera pasatzen dira.
Tutu libreak: Oinera hurbiltzen diren tutuak, baina ukitzen ez diotenak.
Poroak: Estu, biribil-angelutsuak, tutuen kolore berekoak.
Hanka: 5-14 x 2-7 cm-koa, betea, sabelduna eta beti erraboilduna oinarrian; kolore horixka du goiko aldean, eta okre-arrosa oinarrian. Goian sare hori bat dauka, gero marroi-gorrixka egiten dena.
Haragia: Irmoa eta horia, kapelan oinean baino argiagoa, bareek erasotako zatietan karmin kolorea hartzen du, airearekin kapelan bakarrik urdintzen da, baina zahartzean han ere ez. Usain atsegina eta zapore gozoa ditu.[2]
Etimologia: Boletus terminoaren etimologia eztabaidagarria da. Regius berriz, rex, regis hitzetik dator: Koloreagatik, tamanagatik eta beste ezaugarri batzuengatik, errege baten duina.
Jangarritasuna
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Zapore gozoa eta jateko ona.[3]
Nahasketa arriskua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Zaila da nahastea bere kapelaren kolore gorri-arrosa ederragatik eta poroen eta oinaren kromo-horiagatik. Dena dela Boletus pseudoregius oso antzekoa da, baina bere haragia urdindu egiten da ebaki edo ukitzen bada eta hankaren oinarrian arrosa kolore arinak ditu. Jangarri bikaina da, oina izan ezik, gogor samarra da.[4]
Sasoia eta lekua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Maiatzean hasten da ateratzen eta irailera arte aurkitu daiteke hosto-zabaletan. Haritzen, pagoen, arteen eta urkien basoetan.[5]
Banaketa eremua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Europa, Ipar Amerika, Japonia.
Espeziearen egoera
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Aranzadi Elkartearen arabera, Onddo erregea desagertzeko arriskuan dauden onddoen eusko-kantauriar Zerrenda Gorrian dago.[6] Azken urteotan mikologia adituek onddo batzuen beherakada kuantitatibo eta kualitatibo handia egon dela ohartarazi dute. Adituen esanetan, egoera honek hainbat eragile ditu, tartean klima aldaketa, pestiziden erabilera eta bilketa masiboak.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza • Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, A.D.E.V.E., 2012 • Euskalnatura • Euskal Herriko Onddoak. 5 tomos, Luis García Bona, Kriselv, 1987 • Catálogo micológico del País Vasco, Aeranzadi, 1973 • Mendizalearen Hiztegia [mikologia], Ostadar Mendi Taldea.
- ↑ (Gaztelaniaz) Lotina, Roberto. (1985). Mil setas ibericas. Diputacion foral de vizcaya, 394 or. ISBN 84-505-1806-7..
- ↑ (Gaztelaniaz) Palacios Quintano Daniel. (2014). Disfrutando con las setas. Leitzaran Grafikak S.L. Andoain, Gipuzkoa, 164 or. ISBN 978-84-617-0196-4..
- ↑ (Gaztelaniaz) Mendaza, Ramon, Diaz, Guillermo. (1987). Guia fotografica y descriptiva 800 especies a todo color. Iberduero, 46 or. ISBN 84-404-0530-8..
- ↑ (Gaztelaniaz) Bon,Marcel. (1988). Guia de Campo de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 36 or. ISBN 282-0865-4..
- ↑ Zerrenda Gorria, Aranzadi Zientzia Elkartea