Edukira joan

Ziza mordoskatu

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ziza mordoskatua
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaFungi
OrdenaTricholomatales
FamiliaTricholomataceae
GeneroaLepista
Espeziea Lepista caespitosa
Singer, 1951

Ziza mordoskatua (Lepista caespitosa edo Clitocybe fasciculata) Tricholomataceae familiako onddo espezie bat da.[1] Erdipurdiko jangarria da.

Kapela: 4 eta 8 cm arteko diametrokoa, ganbila, gero lau samarra, eta, azkenik, hondoratua erdialdean. Ertza mehea, kiribildutik lau-kakotura, bihurgunetsu-uhindu samarra eta apur bat ildaskatua. Azala itsatsia, lehorra, matea, kolore zurixkatik krema-marfil kolorera doana, erdialdea ilunagoa du, eta, azkenik, zahartzean arrexkara iluntzen da.

Orriak: Oso estu, banangarriak, meheak, okertuak, subadnata-dekurrenteak eta tartekatuta orritxoekin; kapelaren koloretik argiagoetara eta arrosa zikinak zahartzean.

Hanka: 4 - 10 x 1 - 1,5 (2) cm-koa, zilindrikoa, oinarria lodituta, luzetara fibrilosoa, kurbatua eta goia pruinaduna, orrien edo kapelaren kolorekoa.

Haragia: Mehea, hauskorra eta zurixka; usain desatsegina du, igurtziz gero, areagotu egiten dena eta zaporea leunetik mikatzera.[2]

Etimologia: Lepista hitza grekotik dator, "lepistós" hitzetik, soil esan nahi du. Apaingarri berezirik ez duen onddoa. Caespitosa epitetoa berriz latinetik dator, "caespitosus" hitzetik, eta soropildua esan nahi du. Bere hazteko moduagatik.

Jangarritasuna

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erdipurdiko jangarria.[3]

Nahasketa arriskua

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Espezie nahastezina da, bere usainagatik, soropildua hazten delako belarretan eta kapela batzuk deformatu egiten direlako konpresioagatik.

Sasoia eta lekua

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Larreetan eta hostoerorkorren basoetako ertzetan ateratzen da.[4]

Banaketa eremua

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanada, AEB, Korea, Europa eta errusia.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza  •   Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, A.D.E.V.E., 2012  •   Euskalnatura  •   Euskal Herriko Onddoak. 5 tomos, Luis García Bona, Kriselv, 1987  •   Catálogo micológico del País Vasco, Aeranzadi, 1973  •   Mendizalearen Hiztegia [mikologia], Ostadar Mendi Taldea.
  2. (Gaztelaniaz) Palacios Quintano Daniel. (2014). Disfrutando con las setas. Leitzaran, Grafikak S.L. Andoain, Gipuzkoa, 220 or. ISBN 978-84-617-0196-4..
  3. (Gaztelaniaz) Cetto, Bruno. (1987). Guia de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 293 or. ISBN 84-282-0541-X (T. 3). ISBN: 84-282-0538-8 (O.C.)..
  4. (Gaztelaniaz) Lotina, Roberto. (1985). Mil setas ibericas. Diputacion foral de vizcaya, 334 or. ISBN 84-505-1806-7..

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]