Orribeltz arraultzerdi
Orribeltz arraultzerdi | ||||||||||||||||||||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Sailkapen zientifikoa | ||||||||||||||||||||||||||||
Erreinua | Fungi | |||||||||||||||||||||||||||
Klasea | Agaricomycetes | |||||||||||||||||||||||||||
Ordena | Agaricales | |||||||||||||||||||||||||||
Familia | Bolbitiaceae | |||||||||||||||||||||||||||
Generoa | Panaeolus | |||||||||||||||||||||||||||
Espeziea | Panaeolus semiovatus | |||||||||||||||||||||||||||
Basionimoa | Agaricus semiovatus | |||||||||||||||||||||||||||
Mikologia | ||||||||||||||||||||||||||||
|
Orribeltz arraultzerdia (Panaeolus semiovatus) Bolbitiaceae familiako onddo espezie bat da.[1] Oso toxikoa ez bada ere, propietate neurotropiko arinak ditu.
Sinonimo: Anellaria separata.
Deskribapena
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kapela: 2 eta 5 cm bitarteko diametrokoa. Hasieran oboidea, gero kanpai itxurakoa luzaroan, gris-buztin kolorekoa edo okre zurbilekoa, azal leuna edo zimurtsua du, oso likatsua eguraldi hezearekin eta distiratsua eguraldi lehorrean. Ertz leuna, ildaskatu eta oxkarratu gabea.
Orriak: Estu, sabeldunak, itsatsiak, gris-beltzaxkak ertz zurixkekin.
Hanka: Luzea eta liraina, 6 eta 10 cm bitarteko luzerakoa eta 0,2 eta 0,3 cm bitarteko lodierakoa, kapelaren antzeko kolorekoa. Mintzezko eraztunarekin goiko aldean, belztu egiten da esporen kolorearekin.
Haragia: Gutxi, zurixka, usain eta zapore nabarmenik gabe.[2]
Etimologia: Panaeolus terminoa, grezieratik dator "panaiolos" hitzetik, "pas pasa pan" = dena, eta "aiólos" = hainbat koloretakoak. Separata epitetoa berriz latinetik dator, banandua esan nahi duen "separatus" hitzetik. Eraztunak bereizten duelako.
Jangarritasuna
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Ez da jangarria.[3]
Nahasketa arriskua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Panaeolus sphinctrinus delakoarekin.[4][5]
Sasoia eta lekua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Udaberrian eta udazkenean, asko ongarritutako lurretan, edo abereen gorotzetan, batez ere behien eta zaldien gorotzetan.
Banaketa eremua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Mundu osoa.
Galeria
[aldatu | aldatu iturburu kodea]-
Orribeltz arraultzerdia.
-
Orribeltz arraultzerdia albotik.
-
Orriak.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza • Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, A.D.E.V.E., 2012 • Euskalnatura • Euskal Herriko Onddoak. 5 tomos, Luis García Bona, Kriselv, 1987 • Catálogo micológico del País Vasco, Aeranzadi, 1973 • Mendizalearen Hiztegia [mikologia], Ostadar Mendi Taldea.
- ↑ (Gaztelaniaz) Mendaza, Ramon, Diaz, Guillermo. (1987). Guia fotografica y descriptiva 800 especies a todo color. Iberduero, 384 or. ISBN 84-404-0530-8..
- ↑ (Gaztelaniaz) Palacios Quintano Daniel. (2014). Disfrutando con las setas. Leitzaran, Grafikak S.L. Andoain, Gipuzkoa, 336 or. ISBN 978-84-617-0196-4..
- ↑ (Gaztelaniaz) Cetto, Bruno. (1987). Guia de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 89 or. ISBN 84-282-02540-X (T. 2). ISBN: 84-282-0538-8 (O.C.)..
- ↑ (Gaztelaniaz) Bon,Marcel. (1988). Guia de Campo de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 264 or. ISBN 84-282-0865-4..