Onddo apain
Onddo apaina | ||||||||||||||||||||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Iraute egoera | ||||||||||||||||||||||||||||
Arrisku txikia (IUCN 3.1) | ||||||||||||||||||||||||||||
Sailkapen zientifikoa | ||||||||||||||||||||||||||||
Erreinua | Fungi | |||||||||||||||||||||||||||
Klasea | Agaricomycetes | |||||||||||||||||||||||||||
Ordena | Boletales | |||||||||||||||||||||||||||
Familia | Suillaceae | |||||||||||||||||||||||||||
Generoa | Suillus | |||||||||||||||||||||||||||
Espeziea | Suillus grevillei Singer, 1945 | |||||||||||||||||||||||||||
Basionimoa | Boletus grevillei | |||||||||||||||||||||||||||
Mikologia | ||||||||||||||||||||||||||||
|
à
Onddo apaina (Suillus grevillei) Suillaceae familiako onddo espezie bat da.[1] Onddo jangarria da baina ez preziatua. Beste Suillus batzuei bezala, azal likatsua kentzea gomendatzen da.
Sinonimoak Suillus elegans (Schum), Boletus decurrens (Schum.), Boletus theclae (Schulzer).
Deskribapena
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kapela: 4 eta 10 cm. arteko diametrokoa, hori-urre, laranja edo marroi-gorrixka kolorekoa. Pixka bat konikoa, kanpai formakoa, gero ganbila eta azkenean laua. Azala bereizten dena, muzilagoduna eguraldi hezearekin.
Tutuak: Luzeak, Itsatsiak edo apur bat dekurrenteak.
Tutu dekurrenteak: Hanka ukitzeaz gain, beherantz jarraitzen duten tutuak.
Poroak: Txikiak, biribilak, gero angelutsuak; lehenik horiak, gero oliba-horiak, ukitzean gris-arrosaz zikintzen dira.
Hanka: 4 eta 9 cm. arteko luzera eta 0,8 eta 2,5 cm. arteko lodiera, zilindrikoa, horia, goitik eraztuneraino ondo ikusteko moduko sare batez markatuta. Eraztun horia edo zurixka, mintzezkoa, mehea, ale batzuetan desager daitekeena.
Haragia: Lodia eta irmoa gaztetan , gero biguna,horia, arrosa-jaspeatua edo marroi-arrosa airearekin kontaktuan. Ukitzean gris-arrosaz zikintzen da. Ez da inoiz urdintzen. Usain atsegina eta zapore leuna.[2]
Etimologia: Suillus hitza, latinezko su, suis, txerri-tik dator, bere zaporeari erreferentzia eginez edo agian txapelaren izaera likatsuari erreferentzia eginez. Grevillei epitetoa berriz Robert Kaye Greville (1794-1866) mikologoari eskainia dago.
Jangarritasuna
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Erdipurdikoa. Kapelaren azal likatsua kendu egin behar da. Horrela hobea da jateko.[3]
Nahasketa arriskua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Beste alertzeetako Suillus likatsu eta eraztundun batzuekin, batez ere Suillus flavus-arekin, honek kolore hori argiagoa du eta poro handiagoak ditu. Suillus tridentinus-en antza ere badu, eta Suillus viscidus eta Suillus bresadolae izenekoekin ondo bereizten da.[4]
Sasoia eta lekua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Udaberrian eta udazkenean, alertze basoetan.[5]
Banaketa eremua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Ipar Amerika, Europa, Asiako iparraldea; Australian eta Zeelanda Berrian sartua
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza • Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, A.D.E.V.E., 2012 • Euskalnatura • Euskal Herriko Onddoak. 5 tomos, Luis García Bona, Kriselv, 1987 • Catálogo micológico del País Vasco, Aeranzadi, 1973 • Mendizalearen Hiztegia [mikologia], Ostadar Mendi Taldea.
- ↑ (Gaztelaniaz) Mendaza, Ramon, Diaz, Guillermo. (1987). Guia fotografica y descriptiva 800 especies a todo color. Iberduero, 68 or. ISBN 84-404-0530-8..
- ↑ (Gaztelaniaz) Palacios Quintano Daniel. (2014). Disfrutando con las setas. Leitzaran, Grafikak S.L. Andoain, Gipuzkoa, 136 or. ISBN 978-84-617-0196-4..
- ↑ (Gaztelaniaz) Cetto, Bruno. (1987). Guia de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 527. or. ISBN 84-282-0253-6 (T.I). ISBN: 84-282-0538-8 (O.C.)..
- ↑ (Gaztelaniaz) Lotina, Roberto. (1985). Mil setas ibericas. Diputacion foral de vizcaya, 378 or. ISBN 84-505-1806-7..