Ziza hankaurdin
Ziza hankaurdina | ||||||||||||||||||||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Sailkapen zientifikoa | ||||||||||||||||||||||||||||
Erreinua | Fungi | |||||||||||||||||||||||||||
Ordena | Tricholomatales | |||||||||||||||||||||||||||
Familia | Tricholomataceae | |||||||||||||||||||||||||||
Generoa | Lepista | |||||||||||||||||||||||||||
Espeziea | Lepista nuda Cooke, 1871 | |||||||||||||||||||||||||||
Datu orokorrak | ||||||||||||||||||||||||||||
Kolorea | urdin | |||||||||||||||||||||||||||
Basionimoa | Agaricus nudus | |||||||||||||||||||||||||||
Mikologia | ||||||||||||||||||||||||||||
|
Ziza hankaurdin edo oin-urdina (Lepista nuda) Tricholomataceae familiako onddo espezie bat da.[1] Zenbait urdailentzat astuna izan liteke, kapela bakarrik prestatzen da, haragitsua eta zapore atseginekoa, egosi ondoren tortilla frantsesetan, oso gozoak, bere egitura bereziagatik. Barazki pasteletan ere bai.
Deskribapena
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kapela: 5 eta 12 cm arteko diametrokoa. Haragitsua, ganbila, gero ia laua, hezea, gaztetan urdin-biolazeo kolorekoa, erdian pixka bat marroixka bihurtzen da, azala oso fina du, likatsua denbora hezearekin, eta bereizteko oso zaila.
Orriak: Oso estu, bihurriak eta eskotatuak edo pixka bat dekurrenteak. Hasieran more argi kolorea dute eta gero bioleta-marroixka.
Orri Eskotatuak: Oinera iritsi baino lehentxeago eskote txiki bat duten orriak.
Orri dekurrenteak: Hanka ukitzeaz gain, beherantz jarraitzen duten orriak.
Hanka: Betea, zuntzuna, elastikoa, orrien kolore berekoa edo apur bat argiagoa. Zilindrikoa, baina pixka bat lodituta oinarrian, bertan mizelio hondarrak ikus daitezke.
Haragia: Zuri-biolazeoa, samurra, hauskorra eta lurrin usain atseginekoa.[2]
Etimologia: Lepista hitza grekotik dator, "lepistós" hitzetik, soil esan nahi du. Apaingarri berezirik ez duen onddoa. Nuda epitetoa latinetik dator, biluzik esan nahi duen "nudus" hitzetik. Bere geruza leunarengatik.
Jangarritasuna
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kalitate onekoa, nahiz eta likatsu samarra izan. Biskositatea gustuko ez dutenentzat, olio bero askorekin osorik frijitzea gomendatzen da.[3]
Nahasketa arriskua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Liliaceae aldaerarekin, hau haragi gutxiko jangarria da. Lepista sordida delakoarekin, hau ez da hain sendoa eta Lepista nuda espezieak baino kolore motelagokoak ditu. Lepista glaucocana perretxikoak, Lepista nuda-k dituen forma berberak ditu, baina zeru-urdin argi kolorea du. Ohikoena Cortinarius variecolor delakoarekin nahastea da, hau jangarri kaskarra da.[4]
Sasoia eta lekua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Gehien udazkenaren amaieran agertzen da, belarra eta txilarra dagoen zelaietan, eta koniferoen eta hostoerorkorren basoetan. Neguan eta udaberrian ere aurki daiteke. Belardietan landatu ere egiten da.[5]
Banaketa eremua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Ipar Amerika, Europa, Ipar Afrika, Erdialdeko Amerika, Ipar Asia, Australia, Zeelanda Berria.
Galeria
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza • Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, A.D.E.V.E., 2012 • Euskalnatura • Euskal Herriko Onddoak. 5 tomos, Luis García Bona, Kriselv, 1987 • Catálogo micológico del País Vasco, Aeranzadi, 1973 • Mendizalearen Hiztegia [mikologia], Ostadar Mendi Taldea.
- ↑ (Gaztelaniaz) Mendaza, Ramon, Diaz, Guillermo. (1987). Guia fotografica y descriptiva 800 especies a todo color. Iberduero, 166 or. ISBN 84-404-0530-8..
- ↑ (Gaztelaniaz) Palacios Quintano Daniel. (2014). Disfrutando con las setas. Leitzaran, Grafikak S.L. Andoain, Gipuzkoa, 216 or. ISBN 978-84-617-0196-4..
- ↑ (Gaztelaniaz) Cetto, Bruno. (1987). Guia de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 309 or. ISBN 84-282-0253-6 (T.I). ISBN: 84-282-0538-8 (O.C.)..
- ↑ (Gaztelaniaz) Palazon Lozano Fernando. (2006). Setas para todos. JoseLuis Añanos Echo Editorial Pirineo, 277 or. ISBN 84-87997-86-4..