Edukira joan

Zizazuri mingots

Wikipedia, Entziklopedia askea
Tricholoma album» orritik birbideratua)
Zizazuri mingotsa
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaFungi
OrdenaTricholomatales
FamiliaTricholomataceae
GeneroaTricholoma
Espeziea Tricholoma album
P.Kumm., 1871
Mikologia
 
orriak himenioan
 
himenioa sabeldua da
 
hanka biluzik dago
 
espora zuriak dauzka
 
mikorrizak eratzen ditu
 
ez da jangarria

Oharra: ez fidatu soilik orri honetan ematen diren datuez perretxiko bat identifikatzeko orduan. Inolako zalantzarik izanez gero, kontsultatu aditu batekin.

Zizazuri mingotsa (Tricholoma album) Tricholomataceae familiako onddo espezie bat da.[1]

Haragia mikatzegia da jateko.

Kapela: 3 eta 10 cm bitarteko diametrokoa, mamitsua eta lodia erdialdean, ganbila, gero laua, titi pixka batekin eta ertzak pixka bat inkurbatuak, izurtuak edo lobulatuak ditu. Hasieran kolore zuri purua du, baina gero tindu okre antzekoak edo grisaxkak hartzen ditu, batez ere erdian.

Orriak: Eskotatuak, ez estu eta ez zabal, zuri-grisaxka samarreko kolorekoak eta krema zurbilez zikintzen dira.

Orri eskotatuak: Oinera Iritsi baino lehentxeago eskote txiki bat duten orriak.

Hanka: Zilindrikoa, kurbatu samarra oinarrian, leuna edo maluta iheskorrak ditu goiko aldean eta kolore zurikoa, azkenean okre edo arrosaz pixka bat zikindu egiten da.

Haragia: Trinkoa, zuri zikin kolorekoa, irin zaharraren usaina du eta akre-mikatz zaporea.[2]

Etimologia: Tricholoma hitza grekotik dator, ilea, txirikorda, lumatxarekin tolesturan zehar, nahiz eta espezie gutxi batzuek baino ez dituzten iledun kapelak. Album epitetoa berriz latinetik dator, zuria, esan nahi duen "albus" hitzetik. Bere koloreagatik.

Jangarritasuna

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ez da jangarria.[3]

Nahasketa arriskua

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Tricholoma albidum delakoarekin, honek ez du haragi mikatzik. Tricholoma columbetta espeziearekin, honek usain eta zapore onak ditu. Tricholoma lascivum berriz, ez da hain lerdena.[4]

Sasoia eta lekua

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Uda amaieran eta udazkenean, hostozabalen basoetan, batez ere pagadietan.[5]

Banaketa eremua

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanada, Ameriketako Estatu Batuak, Europa, Japonia.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza  •   Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, A.D.E.V.E., 2012  •   Euskalnatura  •   Euskal Herriko Onddoak. 5 tomos, Luis García Bona, Kriselv, 1987  •   Catálogo micológico del País Vasco, Aeranzadi, 1973  •   Mendizalearen Hiztegia [mikologia], Ostadar Mendi Taldea.
  2. (Gaztelaniaz) Lotina, Roberto. (1985). Mil setas ibericas. Diputacion foral de vizcaya, 305 or. ISBN 84-505-1806-7..
  3. (Gaztelaniaz) Cetto, Bruno. (1987). Guia de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 259 or. ISBN 84-282-0541-X (T. 3). ISBN: 84-282-0538-8 (O.C.)..
  4. (Gaztelaniaz) Palazon Lozano Fernando. (2006). Setas para todos. Jose Luis Añanos Echo Editorial Pirineo, 230 or. ISBN 84-87997-86-4..
  5. (Gaztelaniaz) Bon,Marcel. (1988). Guia de Campo de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 150 or. ISBN 84-282-0865-4..

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]