Cortinarius crassus
Cortinarius crassus | |
---|---|
Sailkapen zientifikoa | |
Erreinua | Fungi |
Klasea | Agaricomycetes |
Ordena | Agaricales |
Familia | Cortinariaceae |
Generoa | Cortinarius |
Espeziea | Cortinarius crassus Fr., 1838 |
Cortinarius crassus Cortinariaceae familiako onddo espezie bat da.[1] Ez da jangarria.
Sinonimoak: Phlegmacium crassum, Hebeloma crassum, Inoloma crassum, Meliderma crassum.
Deskribapena
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kapela: 10 cm arteko diametrokoa, lehenengo hemisferikoa, ondoren ganbila, azkenean zabaldua edo lau-ganbila; ertza biribildua, erregularra, lodia, leuna. Azala, heren bateraino bereizgarria, likatsu samarra, distiratsu matea lehortzen denean, zuntzexka erradialak estu dituela, marroi-buztin kolorekoa, marroi-okre kolorekoa, batzuetan tonu gorrixkekin.
Orriak: Nahikoa estu, desberdinak, lamelula askorekin, zabalak, emarginatu-adnatuak, ertz mehea, higatuak, aldeak baino argiagoa; kolore zurixkatik krema zurixkara, eta, azkenik, buztin kolorekoak.
Hanka: 8 cm arteko garaierakoa eta 3 cm arteko lodierakoa, motza eta sendoa, zilindrikoa edo erraboilduna (3 cm arte), betea, lehorra, haritsua; zurixka edo krema kolorekoa; gortina zuria, ugaria, iheskorra.
Haragia: Lodia, irmoa, zuria edo okre antzeko zurbila, lur usaina eta zapore gozoa. Erreakzioak: KOH, negatiboa. Gayak, urdin-berdexka.[2]
Etimologia: Cortinarius hitza, gortinatik dator, gortina eta guzti, errezelaren hondakin bereizgarriak direla eta.
Jangarritasuna
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Ez da jangarria.[3]
Sasoia eta lekua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Udan eta udazkenean hostozabalen basoetan, koniferoen azpian urriagoa. Ez da oso arrunta.
Banaketa eremua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kanada, Ameriketako Estatu Batuak, Alaska, Islandia, Europa.
Galeria
[aldatu | aldatu iturburu kodea]-
Cortinarius crassus gazteak.
-
Cortinarius crassus gazteak azpitik.
-
Gaztearen orriak hurbiletik.
-
Cortinarius crassus.
-
Cortinarius crassus azpitik.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza • Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, A.D.E.V.E., 2012 • Euskalnatura • Euskal Herriko Onddoak. 5 tomos, Luis García Bona, Kriselv, 1987 • Catálogo micológico del País Vasco, Aeranzadi, 1973 • Mendizalearen Hiztegia [mikologia], Ostadar Mendi Taldea.
- ↑ (Gaztelaniaz) Sociedad micológica Barakaldo. Investigación y divulgación de la micologia.
- ↑ (Gaztelaniaz) Aranzadi, zientzia elkartea.