Hebeloma cylindrosporum
Hebeloma cylindrosporum | |
---|---|
Sailkapen zientifikoa | |
Erreinua | Fungi |
Klasea | Agaricomycetes |
Ordena | Agaricales |
Familia | Hymenogastraceae |
Generoa | Hebeloma |
Espeziea | Hebeloma cylindrosporum Romagn., 1965 |
Hebeloma cylindrosporum Hymenogastraceae familiako onddo espezie bat da.[1] Espezie hau ez da kontsumitzen.
Deskribapena
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kapela: 7 cm arteko diametrokoa, ganbiletik lau-ganbilera, gaztetan titiduna. Azal leuna, distiratsua, eguraldi hezean likatsua, arre-gorrixka kolorekoa ertz argiagoarekin.
Orriak: Itsatsiak, zurixkatik okrera doazen kolorekoak, ertz argiagoarekin eta irregularrarekin.
Hanka: 10 cm arteko garaierakoa, zurixka, pruinaduna.
Haragia: Urria, zurixka, usain gabea eta zaporegabea.[2]
Etimologia: Hebeloma terminoa antzinako grekotik dator eta errezel gaztea esan nahi du, perretxiko heldugabeetan bakarrik ikusten delako errezela.
Jangarritasuna
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Jangarri kaskarra.[3]
Nahasketa arriskua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Hebeloma mesophaeum delakoarekin nahas daiteke, espora desberdinak ditu.[4]
Sasoia eta lekua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Udazkenean, neguaren erdira arte, izozteen aurretik. Lurzoru hareatsuko pinuen basoetan, ibai arroetan eta lautadetan, mendietan ez.
Banaketa eremua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kanada, Ameriketako Estatu Batuak, Brasil, Europa, Islandia, Errusia, Kaukasia, Himalaiako eremua, Japonia, Australia, Saudi Arabia, Hegoafrika.[5]
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza • Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, A.D.E.V.E., 2012 • Euskalnatura • Euskal Herriko Onddoak. 5 tomos, Luis García Bona, Kriselv, 1987 • Catálogo micológico del País Vasco, Aeranzadi, 1973 • Mendizalearen Hiztegia [mikologia], Ostadar Mendi Taldea.
- ↑ (Gaztelaniaz) Bon,Marcel. (1988). Guia de Campo de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 230 or. ISBN 84-282-0865-4..
- ↑ (Gaztelaniaz) Morales Pulido Juan, Carmona Perate José Julián. (1981). Sociedad Micologica Extremeña, Medalla de Extremadura 2019.
- ↑ (Gaztelaniaz) Ubillos Javier. (2020). Curso de iniciación a la micología, fichas micológicas. Asociacion cultural “Baxauri” Kultur Elkartea Mikologia, Bajauri, Cofradia Vasca de Gastronomia.
- ↑ Hebeloma cylindrosporum: GBIF—the Global Biodiversity Information Facility.