Edukira joan

Hohenbuehelia tremula

Wikipedia, Entziklopedia askea
Hohenbuehelia tremula
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaFungi
KlaseaAgaricomycetes
OrdenaAgaricales
FamiliaPleurotaceae
GeneroaHohenbuehelia
Espeziea Hohenbuehelia tremula
BasionimoaAgaricus tremulus

Hohenbuehelia tremula Pleurotaceae familiako onddo espezie bat da.[1]

Sinonimoak: Pleuropus tremulus, Pleurotus tremulus, Dendrosarcus tremulus, Scytinotopsis tremula, Pleurotellus tremulus, Leptotus tremulus, Geopetalum rickenii, Hohenbuehelia rickenii, Leptoglossum tremulum.

Kapela: 3 eta 12 cm bitarteko diametroarekin, abaniko-formakoa, espatula zabala edo petalo oso irregularra. Ertza konbolututik inkurbatura eta uhindua. Kapelaren azala arre-grisaxka edo ia beltza, leuna eta distiratsua, erraz bereizten den estaldura gelatinakara batekin eta pruina zurixka batez estalia.

Orriak: Estuak, estu, desberdinak, oso dekurrenteak, hasieran zuriak, heldutasunean krema kolorekoak, ertz irregularrarekin.

Orri dekurrenteak: Hanka ukitzeaz gain beherantz jarraitzen duten orriak.

Hanka: 1 eta 3,5 cm bitarteko garaierakoa eta 1,5 eta 2 cm bitarteko diametrokoa, motza kapelaren diametroarekin alderatuta, itxura oso aldakorrekoa, edo kapelaren luzapen bat bezala, alboan eta sendoa, zuri zurbil kolorekoa.

Haragia: Lodia, irmoa, zurixka. Usain atseginekoa, irinaren antzekoa. Irinaren zapore arin batekin.[2]

Etimologia: Rickenii epitetoa pertsona izenetik dator.

Jangarritasuna

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Jangarri ona.[3]

Nahasketa arriskua

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hohenbuehelia geogenia-rekin nahasten den espeziea.

Sasoia eta lekua

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Udazkenean eta neguaren hasieran. Pinus, Pinea-en basoetan, lurperatutako egurretan edo zuzenean motzondoen alboetan. Bakarka edo inbrikatutako taldeetan.[4]

Banaketa eremua

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanada, Ameriketako Estatu Batuak, Mexiko, Guyana Frantsesa, Europa.[5]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza  •   Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, A.D.E.V.E., 2012  •   Euskalnatura  •   Euskal Herriko Onddoak. 5 tomos, Luis García Bona, Kriselv, 1987  •   Catálogo micológico del País Vasco, Aeranzadi, 1973  •   Mendizalearen Hiztegia [mikologia], Ostadar Mendi Taldea.
  2. (Gaztelaniaz) Cetto, Bruno. (1987). Guia de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 457 or. ISBN 84-282-0887-5 (T. 4). ISBN: 84-282-0538-8 (O.C.)..
  3. (Gaztelaniaz) AVM Asociacion Vallisoletana de Micologia 1986.
  4. (Gaztelaniaz) AsoJaen, Asociación Botánica y Micológica de Jaén.
  5. Hohenbuehelia tremula: GBIF—the Global Biodiversity Information Facility.

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]