Myriostoma coliforme
Myriostoma coliforme | |
---|---|
Sailkapen zientifikoa | |
Erreinua | Fungi |
Klasea | Agaricomycetes |
Ordena | Geastrales |
Familia | Geastraceae |
Generoa | Myriostoma |
Espeziea | Myriostoma coliforme Corda, 1842 |
Basionimoa | Lycoperdon coliforme |
Myriostoma coliforme Geastraceae familiako onddo espezie bat da.[1] Jangarria, baina desagertzeko arriskuan, babestu egin behar da.
Deskribapena
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Karpoforoa: Izar-forman
Endoperidioa: 3 eta 5 cm bitartekoa, globo formakoa, esporak kanporatzeko hainbat estomarekin (Myriostoma) edo aho zirkularrekin. Gaztetan zilar kolorea du eta helduetan marroi-arrexka.
Exoperidioa: 8 cm arteko diametroa duen izarra sortuz irekitzen da, ez da higroskopikoa (ireki edo itxi ez du hezetasunagatik egiten). Endoperidioa (goian) eta exoperidioa (behean), zutabe-egitura gisa elkartuta daude, pseudoestipiteekin edo oin txikiekin. Myriostoma generoko espezie bakarra da.[2]
Jangarritasuna
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Jan daiteke, baina desagertzeko arriskuan dagoenez, babestu egin behar da, aurkitzen dugunean horren berri jakinarazi behar diegu adituei.
Nahasketa arriskua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Geastrum generoko espezie denak eta Astraeus hygrometricus espezieak izar forma dute, baina esporak sakabanatzeko estoma edo poro bat bakarra dute.
Sasoia eta lekua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Hostozabalen basoetan (artelatza, estrepa likatsua)
Banaketa eremua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Europa, Amerika osoa, Hegoafrika, Australia.
Espeziearen egoera
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Aranzadi Elkartearen arabera, Myriostoma coliforme desagertzeko arriskuan dauden onddoen eusko-kantauriar Zerrenda Gorrian dago.[3] Azken urteotan mikologia adituek onddo batzuen beherakada kuantitatibo eta kualitatibo handia egon dela ohartarazi dute. Adituen esanetan, egoera honek hainbat eragile ditu, tartean klima aldaketa, pestiziden erabilera eta bilketa masiboak.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza • Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, A.D.E.V.E., 2012 • Euskalnatura • Euskal Herriko Onddoak. 5 tomos, Luis García Bona, Kriselv, 1987 • Catálogo micológico del País Vasco, Aeranzadi, 1973 • Mendizalearen Hiztegia [mikologia], Ostadar Mendi Taldea.
- ↑ (Gaztelaniaz) Ubillos Javier. (2020). Curso de iniciación a la micología, fichas micológicas. Asociacion cultural “Baxauri” Kultur Elkartea Mikologia, Bajauri, Cofradia Vasca de Gastronomia..
- ↑ Zerrenda Gorria, Aranzadi Zientzia Elkartea
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Datuak: Q1779133
- Multimedia: Myriostoma coliforme / Q1779133