Naucoria bohemica
Naucoria bohemica | |
---|---|
Sailkapen zientifikoa | |
Erreinua | Fungi |
Klasea | Agaricomycetes |
Ordena | Agaricales |
Familia | Strophariaceae |
Generoa | Naucoria |
Espeziea | Naucoria bohemica Velen., 1921 |
Naucoria bohemica Strophariaceae familiako onddo espezie bat da.[1]
Sinonimoa: Alnicola bohemica.
Deskribapena
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kapela: 40 mm arteko diametrokoa, lehenbizi konikotik kanpai-itxurakora, gero ganbila, baina diskoan konkortua; ertz irregularra, helduaroan ildaskatua; kapelaren azala, leuna, higrofanoa, distiratsua eguraldi hezean, ildaskatua erradioaren 2/3raino, pixka bat likatsua diskoan, marroi-gorrixka edo arre-gorrixka bizi kolorekoa, ertzera argituz.
Orriak: Zabal, zabalak, sabeldunak, adnatuak, marroi zurbil kolorekoak, okre-marroiak, baita marroi-gorrixkak ere basidioma oso helduetan; ertz krenulatua eta zurixka.
Hanka: 50 mm arteko garaierakoa eta 5 mm arteko diametrokoa, zilindrikoa, oinarria erraboildun samarrekoa, hauskorra, fibrila zuriz estalia, batez ere goialdean, hondo arre-gorrixkaren gainean.
Haragia: Urria, hauskorra, marroia, zaporea erabat mikatza eta egoskarien antzeko usain leunarekin.[2]
Jangarritasuna
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Ez da jangarria.[3]
Sasoia eta lekua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Udan eta udazkenean. Urak hartzen dituen hezegune oso hezeetan, bideetan eta errekasto txikietan, briofitoekin, hostozabalen basoetan. Oso urria.
Banaketa eremua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kanada, Ameriketako Estatu Batuak, Groenlandia, Islandia, Europa, Errusia, Japonia.[4]
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza • Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, A.D.E.V.E., 2012 • Euskalnatura • Euskal Herriko Onddoak. 5 tomos, Luis García Bona, Kriselv, 1987 • Catálogo micológico del País Vasco, Aeranzadi, 1973 • Mendizalearen Hiztegia [mikologia], Ostadar Mendi Taldea.
- ↑ (Gaztelaniaz) Bon,Marcel. (1988). Guia de Campo de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 230 or. ISBN 84-282-0865-4..
- ↑ (Gaztelaniaz) Sociedad micológica Barakaldo. Investigación y divulgación de la micologia.
- ↑ Naucoria bohemica: GBIF—the Global Biodiversity Information Facility.