Russula illota
Russula illota | |
---|---|
Sailkapen zientifikoa | |
Erreinua | Fungi |
Klasea | Agaricomycetes |
Ordena | Russulales |
Familia | Russulaceae |
Generoa | Russula |
Espeziea | Russula illota Romagn., 1954 |
Banaketa mapa | |
Russula illota Russulaceae familiako onddo espezie bat da.[1] Ezin da sukaldean erabili, zahar usaina du eta zapore akrea.
Deskribapena
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kapela: 2,5 eta 8 cm bitarteko diametrokoa, hasieran hemisferikoa, gero laua, ertza beti ildaskatua. Azal lirdingatsua, okre-lehoi kolorekoa, gutxi-asko, orbantxo ilunez zikindua, Russula foetens delakoak izaten dituen bezalakoak. Bukaera fusiformeak dituzten dermatozistoak ditu
Orriak: Krema argi kolorekoak, lehoi kolorera pasatuz, bukaeran ertzean, burdin-herdoilaren koloreko tantoz zikindua. Orban hauek bereizgarriak dira
Hanka: Gogorra, leizetsua, 5 eta 7 cm bitarteko garaierakoa eta 1,2 eta 1,5 cm bitarteko lodierakoa. Zurixka, oinarrian arrexka. Zurixka bada ere, mantxatxo okre txikien kontzentrazioak sortutako orbanak ditu.
Haragia: Zapore desatseginekoa, akrea. Zahar usaina, almendra mikatzen eta geranioaren nahasketa baten usaina; batzuetan, usain hau iragankorra da.[2]
Etimologia: Latinetik dator Russula izena, russus-etik, gorriaren txikigarritik: apur bat gorrixka, kolote gorria dutelako Russula generoko espezie askok. Illota epitetoa ere latinetik dator, garbitu gabea, zikina esan nahi duen "illotus" hitzetiik. Orbanengatik
Jangarritasuna
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Ez da jangarria.[3]
Nahasketa arriskua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Russula foetens taldeko guztiekin nahas daiteke eta, batez ere, Russula laurocerasi delakoarekin.[4]
Sasoia eta lekua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Urrian eta azaroan, hostozabalen azpian.[5]
Banaketa eremua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Europa.[6]
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza • Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, A.D.E.V.E., 2012 • Euskalnatura • Euskal Herriko Onddoak. 5 tomos, Luis García Bona, Kriselv, 1987 • Catálogo micológico del País Vasco, Aeranzadi, 1973 • Mendizalearen Hiztegia [mikologia], Ostadar Mendi Taldea.
- ↑ (Gaztelaniaz) Mendaza, Ramon, Diaz, Guillermo. (1987). Guia fotografica y descriptiva 800 especies a todo color. Iberduero, 481 or. ISBN 84-404-0530-8..
- ↑ (Gaztelaniaz) Cetto, Bruno. (1987). Guia de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 231 or. ISBN 84-282-0541-X (T. 3). ISBN: 84-282-0538-8 (O.C.)..
- ↑ (Gaztelaniaz) Lotina, Roberto. (1985). Mil setas ibericas. Diputacion foral de vizcaya, 118 or. ISBN 84-505-1806-7..
- ↑ (Gaztelaniaz) Bon,Marcel. (1988). Guia de Campo de los hongos de Europa.. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 78 or. ISBN 84-282-0865-4..
- ↑ Russula illota: GBIF—the Global Biodiversity Information Facility.