Russula pumila
Russula pumila | |
---|---|
Sailkapen zientifikoa | |
Erreinua | Fungi |
Klasea | Agaricomycetes |
Ordena | Russulales |
Familia | Russulaceae |
Generoa | Russula |
Espeziea | Russula pumila Rouzeau & F. Massart, 1970
|
Russula pumila Russulaceae familiako onddo espezie bat da.[1] Russula pumila eta Russula alnetorum desberdinak dira tamaina, kolorea, eta habitata aldetik; lehenengoa txikiagoa eta argiagoa da, eta nagusiki baso hezeetan aurkitzen da, bitartean Russula alnetorum handiagoa eta more-koloreduna izaten da, gehienetan haztadun basoetan agertzen delarik.
Deskribapena
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kapela: 2 eta 6 cm bitarteko diametrokoa, laster lautua eta baita hondoratua ere, ez oso erregularra, distiratsua, ildaskatu-tuberkuluduna ertzean, more-gorrixka edo more-purpura kolorekoa, oso iluna erdigunean ia beltzaxka.
Orriak: Zabal, hondoan zainekin elkartuta, zabalak, sabeldunak, mehetu-itsatsiak, gero oinetik bananduak, zuri-krema kolorekoak.
Hanka: Zilindrikoa, normalean oinarrian mehetua, orrien aldera zabaldua, zuria, hasieran oinarrirantz horixka, gero grisa gainazal guztian, luzera denean pruina zurizko luzetarako marren bidez markatua.
Haragia: Zuria, gero horixka edo griserako joerarekin, hauskorra, urtsua, zapore minekoa naiz eta ez izan oso mina. Usain nabarmenik gabea.[2]
Etimologia: Russula hitza, russus-etik dator, gorriaren txikigarritik: apur bat gorrixka, kolore gorria dutelako Russula generoko espezie askok. Pumila epitetoa latinetik dator, ipotxa, esan nahi duen “pumilus” hitzetik. Bere tamainagatik.
Jangarritasuna
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Ez da jangarria.
Nahasketa arriskua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Russula puellaris delakoarekin nahas dezakegu.
Sasoia eta lekua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Haltzen azpian, urri samarra.
Banaketa eremua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Euskal Herria, Pirinioak, Alpeak, Espainia, Frantzia, Alemania, Polonia, Belgika, Herbehereak, Erresuma Batua.[3]
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza • Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, A.D.E.V.E., 2012 • Euskalnatura • Euskal Herriko Onddoak. 5 tomos, Luis García Bona, Kriselv, 1987 • Catálogo micológico del País Vasco, Aeranzadi, 1973 • Mendizalearen Hiztegia [mikologia], Ostadar Mendi Taldea.
- ↑ (Gaztelaniaz) Cetto, Bruno. (1987). Guia de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 427 or. ISBN 84-282-0887-5 (T. 4). ISBN: 84-282-0538-8 (O.C.)..
- ↑ Russula pumila: GBIF—the Global Biodiversity Information Facility.